Enpresa bat sortzeko era
05. Enpresaren forma juridikoa aukeratzea
Enpresa bat sortzeko hartu behar den lehen erabakietako bat, gehien lagunduko gaituen forma juridikoa aukeratzea da. Oso erabaki garrantzitsua da eta kontu handiz aztertu behar da.
Askotariko forma juridikoak daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, beraz, zure enpresa-ideiara hobekien egokitzen dena aztertu beharko duzu.
Ez dago enpresa mota guztietarako balio duen eredu egoki bat. Enpresa-proiektu bakoitza desberdina da, hortaz, eredu bakoitzaren aldeko eta kontrako ezaugarriak aztertu beharko dituzu, zure proiektura hobekien egokitzen dena aukeratzeko ondoren.
Jarraian, erabakia hartzeko orduan kontuan hartu behar dituzun hainbat alderdi adieraziko ditugu:
- Enpresaren jarduera: enpresaren jarduera izango dena arautzen duen araudiak forma juridiko zehatz bat erabaki dezake. Hau da, jarduera batzuen kasuan, hala nola banka, aseguruak, bidaia–agentziak eta abar, merkataritza-sozietate gisa eratzea exijitzen da.
- Sustatzaile kopurua: sustatzaile kopuruak forma juridikoaren aukeraketa baldintza dezake, izan ere, gerta daiteke legeak gutxieneko bazkide kopuru bat eskatzea.
- Sustatzaileen erantzukizuna: sustatzaileek beren gain hartu nahi duten erantzukizun mailak forma juridikoaren aukeraketa baldintzatzen du.
- Proiektuaren garrantzi ekonomikoa: proiektuaren behar ekonomikoek ere eragiten dute erabakia. Gainera, aukeratzen den forma juridikoaren arabera, gutxieneko kapital bat ordaindu behar da.
- Bazkideen arteko harremana: bazkide berrien sarrera mugatzeko edo soilik ekarpen ekonomikoa baloratzeko aukera dago.
- Alderdi fiskalak: enpresaren nortasun juridikoaren arabera, enpresaren fiskalitatea aldatu egiten da. Horrela, pertsona fisikoek (banako enpresariek, Ondasun Erkidegoek eta Sozietate Zibilek) PFEZ ordaintzen dute, eta Sozietateen Zerga ordaintzen dute, berriz, pertsona juridikoek (Erantzukizun Mugatuko Sozietateak, Sozietate Anonimoak eta abar).
- Hirugarrenen aurreko irudia.
Forma juridikoa aukeratzeko irizpideak kontuan hartuta, ordenamendu juridikoak ondorengo egitura juridikoak aurkezten ditu negozio bat martxan jartzeko:
- ? Aplika daitekeen araudia: Lan Autonomoaren Estatutua:
- Pertsona fisikoa.
- Ez dago bereizketarik enpresaren ondarearen eta ondare partikularraren artean.
- Enpresariak bere ondasun guztiekin erantzuten du enpresaren zorren aurrean.
- Ez da izena eman behar edo erregistratu behar eratzeko.
- IRUDI BERRIA 2013ko IRAILETIK: Erantzukizun Mugatuko Ekintzailea “EME”
- Zerga-ordainketa:
- Alta 036an
- PFEZ
- BEZ (salbuetsita ez badago)
Informazio gehiago:
MENDEKO AUTONOMOA
- Banako enpresariaren erregimen bera: Lan Autonomoaren Estatutua:
- Nagusiki bezero batentzat garatzen dute beren jarduera (diru-sarreren % 75).
- Betekizunak:
- Besteren konturako langilerik ez edukitzea.
- Dagokion jarduera garatzeko bezeroaren konturako edozein lan-kontratazioren modalitatetan lan egiten duten langilerik ez enplegatzea.
- Ekoizpen-azpiegitura eta material propioa edukitzea.
- Jarduera irizpide propioak jarraituz garatzea, bezeroak eman ditzakeen jarraibide teknikoei kalterik egin gabe
- Kontraprestazio ekonomiko bat jasotzea jardueraren emaitza kontuan hartuta, betiere bezeroarekin hitzartutakoaren arabera.
Bezeroarekin kontratua sinatzen da. Kontratu hori urratzen bada, kalte-ordainak eragin daitezke.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Eratzeko izapide gutxi.
- Hasieran ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
- Enpresa pertsonalki kudeatzen du.
Desabantailak:
- Enpresariaren gain geratzen da negozioaren arrisku guztia.
- Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du. Ondasun-bereizketarik ez badu, bere ezkontidea eragiten du betebeharrak
- Desabantaila fiskalak sozietateekiko, PFEZren ezarpen-tasa sozietateen gaineko zergan ezar daitekeenaren gainetik dagoenean
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Aplika daitekeen araudia: Kode Zibilaren 392. artikulutik 406. artikulura.
- Izaera: Zibila.
- Ez du nortasun juridiko propioa.
- Eratzeko formalitateak: bat ere ez (ondasun higiezinen kasuan izan ezik). Kontratu pribatu bat sinatzea komeni da, partaidetza-portzentajeak, akordioen erregimena eta abar arautzeko.
- Bazkide kopurua: 2 edo gehiago.
- Ekarpenak: libreak. Ez dago gutxieneko kopururik.
- Bazkideen erantzukizuna: mugagabea (zorrik badago, beren ondasun pertsonalekin erantzuten dute).
- Fiskalitatea:
- EJZ (036): OEren alta bakarra.
- OEren BEZ bakarra (OEk fakturatzen du).
- PFEZ: erkidegoko bazkide bakoitzak bere PFEZ likidatzen du, dagokion partaidetza-portzentajearen arabera.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Eratzeko izapide gutxi.
- Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
Desabantailak:
- Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du.
- Ez dute nortasun juridikorik.
- OE batean bazkideen erantzukizun mugagabea eta solidarioa.
- OE batean bazkideek erantzuten dute modu mankomunatuan eta subsidiarioki hirugarrenen aurrean
INFORMAZIO GEHIAGO:
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Aplika daitekeen araudia: Kode Zibilaren 1.665. artikulua eta hurrengoak.
- Izaera: Zibila.
- Ez du nortasun juridiko propiorik, dokumentu publiko bidez eratzen den kasuetan izan ezik
- Eratzeko formalitateak: bat ere ez (kontratu publikoa behar duten ondasun higiezinen kasuan izan ezik). Kontratu pribatu bat sinatzea komeni da, partaidetza-portzentajeak, akordioen erregimena eta abar arautzeko.
- Bazkide kopurua: 2 edo gehiago.
- Ekarpenak: libreak. Ez dago gutxieneko kopururik.
- Bazkideen erantzukizuna: mugagabea (zorrik badago, beren ondasun pertsonalekin erantzuten dute).
- Izena: izena eta sozietate zibilari dagokion terminoa
- Fiskalitatea:
- EJZ: OEren alta bakarra.
- OEren BEZ bakarra (OEk fakturatzen du).
- PFEZ: bazkide bakoitzak bere PFEZ likidatzen du, dagokion partaidetza-portzentajearen arabera.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Eratzeko izapide gutxi.
- Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
Desabantailak:
- Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du.
- Ez dute nortasun juridikorik.
- OE batean bazkideen erantzukizun mugagabea eta solidarioa
- OE batean bazkideek erantzuten dute modu mankomunatuan eta subsidiarioki hirugarrenen aurrean.
Informazio gehiago:
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Araudia: Kapital Sozietateen Legea, uztailaren 2ko 1/2010 ED.
- Eratzeko formalitateak:
- Eskritura publikoa notaritzan.
- Merkataritza Erregistroan izena ematea.
- Kapital soziala: 3.000 € osorik ordaindua eta harpidetuta (diruzko ekarpenak eta diruzkoak ez direnak).
Gutxieneko kapitalaren salbuespena: Eratze Jarraituko Sozietate Mugatua: Sociedad Limitada de Formación Sucesiva
- Bazkide kopurua: 1etik aurrera (pertsona bakarreko SM).
- Kasu berezia: Enpresa Berria Sozietate Mugatua (adaptada para emprendedores)
- Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
- Partaidetzak eskualdatzea: lehentasunez eskuratzeko eskubidea gainerako bazkideen aurretik (sozietate itxia).
- Sozietatearen organoak:
- Bazkideen Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
- Administrazio Organoa:
- Administratzaile bakarra.
- Administratzaile solidario edo mankomunatu bat baino gehiago.
- Administrazio Kontseilua (3tik 12 kidera).
- Fiskalitatea: (nortasun juridiko propioa)
- IFK independentea.
- Alta EJZn.
- BEZa (jarduera salbuetsita dagoen kasuan izan ezik).
- Sozietateen zerga: (Bizkaiaren kasuan) orokorra: % 28.(enpresa txikia: % 24).
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago.
- Ez da kapital kantitate altua eskatzen eratzeko (SAekin alderatuta).
- Arrisku formala baxuagoa da, sozietate anonimoekin alderatuta.
- Irudi hobea bezeroentzat eta hornitzaileentzat, izan ere, beren kontabilitate-datuak merkataritza-erregistroan sartu behar dituzte (hortaz, edozeinek ezagutu dezake sozietate mugatuaren ondarea) eta bezero eta hornitzaileei berme handiagoa eskaintzen du, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoen mende eratutako enpresekin alderatuta.
Desabantailak:
- Partaidetzak nahi bezala eskualda daitezke, betiere gainerako partaideen baimena lortu bada.
- Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira
INFORMAZIO GEHIAGO:
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Araudia: Kapital Sozietateen Legea, uztailaren 2ko 1/2010 ED
- Eratzeko formalitateak:
- Eskritura publikoa notaritzan
- Merkataritza Erregistroan izena ematea
- Gutxieneko kapital soziala: 60.000 € (peritu batek tasatutako dirua – ondasunak – eskubideak), % 25 ordaindua eta osorik hitzartua.
- Bazkide kopurua: 1etik aurrera (pertsona bakarrekoa)
- Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
- Sozietatearen organoak:
- Akziodunen Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
- Administrazio Organoa:
- Administratzaile bakarra.
- Administratzaile bat baino gehiago (solidarioak edo mankomunatuak).
- Administrazio Kontseilua.
- Fiskalitatea:
- IFK independentea eta ITP-AJD (kapital sozialaren % 1).
- Alta EJZn
- BEZa (jarduera salbuetsita dagoen kasuan izan ezik)
- Sozietateen zerga: (Bizkaiaren kasuan) tasa orokorra: % 28.(enpresa txikia: % 24)
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago.
- Akzioak eskualdatzeko salmentara jo daiteke.
- Irudi hobea, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoaren arabera eratutako enpresekin alderatuta.
Desabantailak:
- Eratzeko gutxieneko kapital altua.
- Antolatzeko modu konplexuago bat eta gutxienez urtean behin akziodunen Batzarra elkartzea eskatzen du.
- Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira.
INFORMAZIO GEHIAGO
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Araudia:
- Euskadiko Kooperatiben 4/93 Legea (24-06)
- 1/2000 Legea, 4/93 Legea aldatzen duena (29-06)
- Eratzeko formalitateak:
- Eskritura publikoa.
- Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena ematea (EJ)
- Gutxieneko kapitala: 3.000 € (dirua, ondasunak edo eskubideak).
- Bazkide kopurua: 3tik aurrera
- Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
- Sozietatearen organoak:
- Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
- Zuzendaritza Kontseilua (Administrazioa).
- Zaintza Batzordea (kontrol ekonomikoa).
- SM edo SAen fiskalitate bera, salbuespen hauekin:
- ITP-AJD ordaintzetik salbuetsita.
- Sozietateen zerga:
- Hobaria emandako interes-tasa enpresa txikia: % 18
- Gainerakoa: % 20
- ? Diru-laguntza: laguntza bereziak gizarte-ekonomiako enpresentzat
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Abantailak:
- Bazkideek beren borondatez egiten dute alta edo baja.
- Guztiek eskubide berdinekin parte hartzen duteos.
- Pertsonak kapitalaren aurretik daude.
- Eratzean hobari fiskalak daude.
- Diru-laguntzak daude horrelako sozietateen sorrera sustatzeko.
Desabantailak:
- Gutxienez 3 pertsona behar dira eratzeko.
- Urteko kontuak aurkeztu behar dira.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Araudia:
- Euskadiko Sozietate Kooperatibo Txikiaren 6/2008 Legea (25-06)
- Euskadiko Kooperatiben 4/93 Legea (24-06)
- Eratzeko formalitateak:
- Eskritura publikoa.
- Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena ematea (EJ)
- Sozietatearen Estatutu estandarizatu argitaratuak.
- Izena: “Sozietate Kooperatibo Txikia” edo “S. Koop. Txikia”.
- Bazkide kopurua: gutxienez 2 bazkide langile edo iraupen mugagabeko lan-kontratua duten langile, eta gehienez 10.
- Kontratazioa: mugak kontratazioak iraupen mugagabea dela eta.
- Espezialitateak gobernu-organoetan.
- Bazkide kopurua gainditzen bada, sozietatearen Estatutuak 4/1993 Legera egokitu beharko dira.
- Eratzeko izapideak arintzeko helburua.
- Sozietateen zerga:
- Hobaria emandako interes-tasa enpresa txikia: % 18
- Gainerakoa: % 20
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Araudia: Lan Sozietateen 4/1997 Legea.
- Eratzeko formalitateak:
- Eskritura publikoa.
- Sozietate Mugatuaren edo Sozietate Anonimoaren forma hartzea.
- Lan Sozietateen Erregistroan izena ematea (EJ)
- Merkataritza Erregistroan izena ematea.
- Bazkide kopurua: 3tik aurrera (bazkide bakoitzaren Kapital Sozialaren 1/3 baino gutxiago).
- Kapital soziala:
- LSA: 60.000 euro
- EML: 3.000 euro
- Bazkideak-langileak: kapital sozialaren gehiengoak langile mugagabeen jabetzakoa izan behar du.
- Fiskalitatea: SA edo SMrena bezalakoa, ITP-AJDren salbuespena izan ezik.
- Diru-laguntzak: laguntza bereziak gizarte-ekonomiako enpresentzat ((Eusko Jaurlaritza-Lan Saila).
- Legeak aurreikusten ez duenerako, sozietateak sozietate anonimoen araudian edo erantzukizun mugatuko sozietateen araudian xedatutakoa beteko du.
MÁS INFORMACIÓN:
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira