Europan Lanegitea: Eures sarea

EURES (EURopean Employment Services), enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea da, Europako Batasuneko (EB) oinarrizko printzipioetariko bat, Europako Erkidegoa sortzen duen Ituneko artikuetan adierazten den bezala.

Sareak EURES kideak (Enplegu zerbitzu publikoak eta Europako Batzordea), mugaz haraindiko erakundeak eta beste EURES kideak (langileen elkarteak, enpresaburuen elkarteak, unibertsitateak, enplegatze-agentziak eta bestelako tokiko eta lurraldeko erakundeak), biltzen ditu, hots, enpleguarekin erlazionatutako gaienganako interesa dutenak.

Helburua

Langileei, enpresaburuei eta, oro har, pertsonen joan-etorri askearen printzipioaren onuradun izan nahi duen edozein hiritarri zerbitzua ematea, enplegu eskaintza eta eskariari buruzko, lan merkatuaren egoera eta garapenari buruzko eta herrialde bakoitzeko bizi eta lan baldintzei buruzko informazioa eta aholkua emateko.

  • Enpleguaren bilaketan: Langileen lekualdaketa eta laneratzea errazten du, eta osatzen duten edozein herrialdetan dagoen enplegu eskaintzara sar daiteke.
  • Langileen bilaketan: edozein Estatu kideko langileak kontratatzeko aukera ematen dio enpresaburuari, bere langileen maila hobetzeko, bere produktuak hobetzeko eta bere jarduerak zabaltzeko.
  • Nolanahi ere: hori sor daitezkeen gaiak praktiko eta legal buruzko informazioa ematen du.

Legeria

  • Reglamento (UE) 2016/589 del Parlamento Europeo y del Consejo, (PDF, 1 MB) (abre en nueva ventana) de 13 de abril de 2016, relativo a una red europea de servicios de empleo (EURES), al acceso de los trabajadores a los servicios de movilidad y a la mayor integración de los mercados de trabajo y por el que se modifican los Reglamentos (UE) n.o 492/2011 y (UE) n.o 1296/2013 
  • Decisión de la Comisión (PDF, 750 KB) (abre en nueva ventana) de 26 de noviembre de 2012 , relativa a la aplicación del Reglamento de Ejecución (UE) nº 492/2011 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo que respecta a la puesta en relación y la compensación de las ofertas y demandas de empleo y el restablecimiento de EURES.
  • Carta EURES (PDF, 286 KB) (abre en nueva ventana) artículo 10 de la Decisión de la Comisión 2012/733/UE
  • Europar Batasuna eratzeko tratatua 3., 48. eta 49. artikuluak, langileen joan-etorri askeari buruzkoak (1992ko otsailaren 7ko bertsioa).

Europako Esparru Ekonomikoaren Enplegu Zerbitzuek lankidetza sarea ezarri dute, Europar Batasuneko lan-indarraren lekualdaketa eta lan merkatuaren gardentasuna errazteko.Eskaintzen ditugun zerbitzuak enplegu eskatzaileei eta enpresaburuei zuzenduta daude, hauei informatzeko, aholku emateko eta langileen eta enplegatzaileen topaketa errazteko.

Enplegu eskatzaileentzat zerbitzuak

Beste herrialde batean enplegua bilatzeko laguntza: beharrezkoak diren izapideak, bizimodua, ohiturak, lan-munduari buruzko praktika ezberdinak, etab.

Honen gainean informazioa jasoko duzu:

  • Bizi eta lan baldintzak herrialde hauetan.
  • Sarean dauden batasuneko enplegu eskaintzak.
  • Enplegu bilaketari buruzko orientazioa eta aholkua.

Beste herrialde batean enplegua bilatu baino lehen, zenbait gauza kontuan hartu beharra dago:

  • Hizkuntza: Bilatzen ari zaren enplegu motarako, hizkuntza nahikoa menperatzen duzu?
  • Prestakuntza profesionala: Beharrezkoa den hezkuntza edo esperientzia duzu?
  • Duzun titulazio akademiko edo profesionala, joan nahi duzun herrialdean onartua al dago?
  • Zer dakizu herrialdearen bizi eta lan baldintzei buruz?: etxebizitza, osasun laguntzarako eskubidea, zein baldintzetan eta gure senideek izango dituzten, sarrerarako izapideak, egoitza, etab.?

Zalantza hauetarako guztietarako, EURES aholkulariek lagundu ahal dizute.

Enpreseentzako zerbitzuak

Zure lan eskaintza Europan hedatzen laguntzen zaitugu, Europa mailako sistema informatikoa emanda, zeinari esker lan eskaintzak denbora errealean hedatzea posible den, batez ere beste hizkuntzen ezagutza behar dutenak, hezkuntza eta esperientzia bereziak behar dituztenak edo profesional gaituak bilatzen dituztenak, merkatuan aurkitzeko zailak direnak

Honakoa lortzen lagunduko zaitugu:

  • Europa mailan zure lanpostuentzako hautagai egokiak, behar duzun prestakuntza eta gaitasun zehatzekin (hizkuntzak, espezializazioa, etab.).
  • Estatu mailatik kanpo enplegu eskaintzaren hedapena Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan.
  • Nazioarteko lekualdaketarekin erlazionatutako lege alderdiei eta alderdi praktikoei buruzko lehen eskuko informazioa.
  • Zure langileak beste herrialde batera aldi baterako lekualdaketari buruzko aholkularitza, Gizarte Segurantzaren izapideen eta lan kontratatze formulen gainean.
  • Enplegu, Gizarte Segurantza, langabezia eta abarreko eremuan herrialde bakoitzean Erakunde eskudunei buruzko informazioa.

Ohiko galderak

Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialdeetan langileen joan-etorri askea funtsezko eskubidea da; honi esker, hiritarrek askatasunez lan egin eta egoitza daitezke, lan baimenaren beharrik gabe, edozein herrialde kidetan, herrialde horretakoek dituzten eskubide berdinak bermatuta. Eskubide hau bere senideek ere izango dute, beren naziotasuna edozein bada ere.

Gogoratu behar da 2020ko abenduaren 31tik Erresuma Batua ez dela jada EBko kide. Informazio gehiago.

Arau orokor gisa, Europako hiritar batek EB-eko beste herrialde batean edozein lanbide jarduera burutu ahal du, bertakoek dituzten arau eta mugapen berdinen pean. Zenbait herrialdek, jarduera autonomoa nahiz besteren konturako jarduera zehatzetan aritzea, titulu, diploma, ziurtagiri edo prestakuntza zehatzak izatera baldintzatzen dute. Kasu honetan, harrera Estatu bakoitzeko erakunde eskudunetan efektu profesional berdinen onarpena eskatzea beharrezkoa izango da.

Tituluen onarpen, baliokidetza eta homologazioei buruzko informazio gehiago

https://www.enic-naric.net/europe-and-north-america.aspx

Printzipioz, lan egiten duen herrialdean aseguratua dago. Zuk eta zure familiak, harrera herrialdeko hiritarrekiko gizarte segurantzaren eremuan tratu berbera jasotzeko eta prestazio berberak jasotzeko eskubidea duzue.

Osasun laguntzari dagokionez: Gizarte Segurantzaren onuradun bazara, Espainiatik atera aurretik E-100 sortaren dagokion inprimakia jaso beharko duzu. 2004ko ekainaren 1etik aurrera, aldi baterako egonaldirako inprimakiak, funtsean E-111 eta E-128 Europako Osasun Txartelak (TSE) ordeztu ditu. Txartel hau indibiduala da, eta mediku ikuspuntutik beharrezkoak diren osasun prestazioak jasotzeko jabearen eskubidea egiaztatzen du, Europako Esparru Ekonomikoa osatzen duten edozein herrialdetan eta Suitzan aldi baterako egonaldian zehar. Europako Osasun Txartelan agertzen da baliozkotasun epea. Hau jasotzeko, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotara (CAISS) jo beharko duzu.

Osasun laguntza herrialde gehienetan doanekoa da. Halere, hauetariko batzuetan kostuaren zati bat edo bere osotasuna ordaindu beharko duzu. Errezibuak eta fakturak gordetzea garrantzitsua da, gero dirua bueltatua izan dadin.

Langabeziagatiko prestazioak edo sorospena jasotzen ari bazara, esportatu ditzakezu lana bilatzeko, gehienez 3 hilabeteko epeaz. Horretarako, jatorrizko herrialdeko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskura gutxienez 4 astez egotea eskatuko zaizu, honi joateko benetako data jakinaraztea eta 7 eguneko epean harrera herrialdeko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena ematea.

Eskubidea onetsi duen Enplegu Zerbitzuak luzatuko duen E-303 inprimakia zurekin eraman beharko duzu. Kontuan izan ezazu zenbait herrialdetan izapideak 2 hilabetez luza daitezkeela.

Azkenik, gomendagarria da E-301 inprimakia eskatzea lan egin duzun herrialdea utzi baino lehen, kotizatutako epeak kontuan har daitezen etorkizuneko prestazioen kalkuluan.

Batasun mailan ez dago zergen eremuko legeri zehatzik, baina herrialde ezberdinetan jatorria duten diru-sarrerak dituzten pertsonen errenten zerga-ezarpen bikoitza ekidin da, baita bertakoekiko diskriminazio eza ere. Normalean, egoitza fiskala den herrialdean ordaintzen dira zergak.

Erakunde eskudunetan zerga sistemen gainean informatzea gomendatzen da.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: Guzmán el Bueno, 139 - 28071 Madrid. Tlf: 915 826 767

Aduanen Zuzendaritza Orokorra: Guzmán el Bueno, 137 - 28071 Madrid. Tlf: 91 582 62 26

  • Pasaportea o DNI (NAN), indarrean.
  • Tituluaren itzulpen egiaztatua.
  • Itzulitako Curriculum Vitaea, aurkezpen gutuna eta beste enpleguetako erreferentzia gutunak, titutu akademikoak eta ikastaroak.
  • EEE-n osasun laguntza jasotzeko Europako Osasun Txartela. Dagokionean, E-301 edota E-303 inprimakia.
  • Jaiotza-agiriaren eta familia-liburuaren fotokopia.
  • Karnet motako zenbait argazki.
  • Egokiak deritzozun bestelako baimenak eta lizentziak (gidabaimena...).
  • Lehenengo gastuetarako dirua (etxebizitza, lekualdaketak, jana...).

Harremanetarako helbideak

Nieves Saiz-Calderón Salazar

Nogare Alberdi

Violeta Morcillo Narciso

Mugikortasuna bultzatzeko EURES laguntza

EURES Sarearen barruan, hainbat finantzaketa-aukera daude mota askotako egoeretarako. Hemen informa zaitezke.