Arreta
Lanbide LanAPP
Lanbide LanAPPrekin zure gailu mugikorrean honako hauek egin ahal izango dituzu:
- Lan-eskaera berritu.
- Hitzorduak hartu eta kudeatu.
- CVa ikusi eta aldatu.
- Zure hautagaitzak kontsultatu.
- Orientazioko baliabideak eskuratu.
- Komunikazioak kontsultatu (oharrak eta komunikazioak eta bidalitako SMSak)
- Zure dokumentuak kontsultatu.
- Nire Lanbidenet-era erraz sartu.
Gailu hauetan instalatu ahal duzu:
ANDROID
IOS
Ireki aplikazioa mugikorraren nabigatzailean, sakatu partekatzeko aukera eta klikatu «Erantsi hasierako pantailan»:
Internet
Nire Lanbidenet-en lana bilatzeko beharrezko kudeaketak egin ahal izango dituzu: zure eskaera berritu, aldatu eta berrikusi, ikastaroetan eta lan-eskaintzetan izena eman, zure hautagaitzen egoera kontsultatu, ziurtagiriak deskargatu,… eta DBE jasotzen baduzu, zure espedientea kontsultatu eta dokumentazioa aurkeztu ahal izango duzu.
Enpresek lan-eskaintzak argitaratzeko eska dezakete, hautagaitzak jaso eta horien emaitzen berri eman dezakete, laguntzak eska ditzakete eta gure online aholkularitza-zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke.
Prestakuntza-zentroak ikastaroen argitalpenera eta prestakuntzaren kudeaketara sar daitezke.
Eta erantzunik aurkitzen ez baduzu, hemen jar zaitezke harremanetan:
Lanbideren postontzia - Kontsulta orokorrak
Ez da espediente partikularrei buruzko kontsultarik erantzuten, eta ez du komunikazio-betebeharrak betetzeko balio.
NireLanbidenet Txata
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00ak arte uztaila eta abuztuan 8:00etatik 18:00ak arte
Telefonoa
Astelehenetik ostiralera 8:00tik 19:00ak arte uztaila eta abuztuan 8:00tik 18:00ak arte.
Herritarrentzat
Erakundeak eta Enpresak
Kexak eta iradokizunak
Zure kexa, iradokizuna edo esker ona, Egoitza Elektronikoaren bidez tramita dezakezu.
Egoitza Elektronikoaren bidez egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez baduzu, jaitsi kexa, iradokizun edo eskerrak formularioa , bete ezazu eta posta bidez bidali edo eman ezazu zure Lanbideren bulegoan.
OHARRA: bide honetatik ez dira onartuko: Gertaera-komunikazioak, Salaketak, Erreklamazioak, Alegazioak ez eta Errekurtsoak ere; horien aurkezpenak eta izapidetzeak bide espezifikoak eskatzen dituenez, gaitzetsi egingo dira, arrazoia informatuz
Buzón de Comunicaciones Antifraude
Prestazioen onuradun gehienak zintzoak dira eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideekin konprometituta daude. Hala ere, kasu oso txiki batzuetan bidegabeko erabilerak gerta daitezke, herritarroi oro har kalte egiten digutenak eta pertsona horiei buruzko justifikaziorik gabeko pertzepzioa sortzen dutenak. Horregatik, espazio hau prestatu dugu Lanbiderekin lankidetzan aritu zaitezen, prestazioen erabilera desegokiak hautematen lagunduko digun informazioa emanez.
Lasaitasunez jakin dezakezu partekatzen duzun informazio guztia modu erabat konfidentzialean tratatuko dela. Komunikazioa egiteko bi moduren artean aukera dezakezu: modu formalean, zure datuak emanez, edo modu anonimoan. Jarraian, desberdintasunak azalduko dizkizugu, eta bi aukeretarako sarbidea emango dizugu:
Formulario Formala
Aukera hau informazio zehatza eman eta kasuaren jarraipen eraginkorragoa egin nahi dutenentzat diseinatuta dago. Zure harremanetarako datuak sartzeko eskatuko zaizu, eta horrek aukera emango dio gure taldeari zurekin komunikatzeko, beharrezkoa bada.
Zure datuak ematen laguntzeko prest bazaude, mesedez, erabili esteka hau:
Sartu formulario formaleanFormulario Anonimoa
Aukera hau anonimatua mantentzea nahiago dutenentzat da. Ez dira zure datu pertsonalak bilduko, eta informazioa modu erabat anonimoan eman dezakezu. Xehetasun gehiago lortzeko zurekin harremanetan jartzerik ez badugu ere, asko baloratzen dugu eman dezakezun edozein datu.
Zure nortasuna pribatuan mantentzea nahiago baduzu, erabili esteka hau:
Formulario anonimora sartuEskerrik asko zure laguntzagatik. Lanbidek beharra duten pertsona guztiak babesten ditu.