Errotze-programak
Errotze soziolaborala
Errotze soziolaboralari esker, aldi baterako bizileku-baimena lor dezakete Espainian dauden eta gutxienez bi urtez lurralde nazionalean jarraian egon diren atzerritarrek, lan-kontratu bat edo gehiago aurkeztuta.
Prestakuntzaren bidez lortutako errotzea
Errotze soziolaboralari esker, aldi baterako bizileku-baimena lor dezakete Espainian dauden eta gutxienez bi urtez lurralde nazionalean jarraian egon diren atzerritarrek, prestakuntza-ikastaroak eginez.
OHAR INTERESGARRIA
Lanbidek, Inklusio Zerbitzuaren bidez, lan-baimenik gabeko migratzaileak errotzen laguntzeko programak eskaintzen ditu
Lanbideren Inklusio Zerbitzua Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako zerbitzu bat da, eta bere helburua lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen laneratzea bultzatzea da, lan- eta gizarte-bazterkeriaren arriskua eta kronifikazioa saihestuz.
Bere funtzio orokorrak Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren erabiltzaileen, bereziki ahulak diren kolektiboetako pertsonen eta lan-merkatutik urrun dauden desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzera eta laneratzera eta enplegagarritasuna hobetzera bideratutako tresnak eta zerbitzuak garatu, antolatu eta abian jartzera bideratuta daude. Errotze-programez gain, Inklusio Zerbitzua hainbat proiektuz ere arduratzen da:
-Emplegu zentro bereziak
-Laneratze enpresak
-Ibilbide partekatuak
-Lehentasunezko arreta kolektiboentzako ibilbideak




