LANEAN - Mugaz gaindiko enpleguaren garapena sustengatu

LANEAN proiektuaren helburua AFOMEF lurraldean mugaz haraindiko enplegu-gune arin eta inklusiboa finkatzea da.
Haren helburu nagusia hiru lurraldeen artean benetako lan-arro amankomun bat sortzea da, oraindik ere oztopoak dauden eremu batean: hizkuntza-langa, ezberdintasun juridikoak edo mugaren beste aldean gertatzen denari buruzko informazio falta.
Praktikan, oztopo horiek eraistea da kontua, langileek, enpresek eta erakundeek mugaz haraindiko eremuan dituzten erronkei irtenbide zehatzak aurkitzeko.
Diagnostiko partekatu bat egitea eskulan-fluxuei, tentsioko sektoreei eta mugaz haraindiko lan-merkatuaren osagarritasunei buruz.
Enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte-babesaren eta lan-mugikortasunaren arloetan erakunde- eta teknika-eragileen sare operatibo eta egonkor bat sortzea, arazoak identifikatzeko, lankidetza-akordioak sustatzeko eta irtenbide zehatzak koordinatzeko gai izango dena.
Mugaz haraindiko langileentzako informazio- eta orientazio-zerbitzuak eta -tresnak garatzea. Horren barruan sartzen dira mugaz haraindiko enpleguari buruzko informazio zehatz eta eguneraturako sarbidea erraztea (minigida tematikoak, mugaz haraindiko liburuxkak eta baliabide digital eleanitzak), hedapen-ekintzak antolatzea (informazio-jardunaldiak, leihatila bakarrak, enplegu-azokak) eta mugaz haraindiko enplegua sustatzeko jarduerak egitea (lanbide-aurkikuntzako, enplegu-bilaketako eta enpresekin biltzeko jardueren bidez).
LANEAN – “Mugaz haraindiko enplegu-gunea garatzea Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean” Europako lankidetza-proiektua da, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua, INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren esparruan.
Lau urteko iraupena du eta 2.724.013,07 €-ko aurrekontu osoa du; horietatik 1.770.608,50 € Europar Batasunak jartzen ditu.
LANEAN proiektuaren burua Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea da, eta mugaren bi aldeetako bazkide operatiboek parte hartzen dute, besteak beste: France Travail Nouvelle-Aquitaine, LANBIDE, Cap Emploi, Mission Locale Pays Basque, Bidasoa activa – Bidasoa bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Proiektuak, gainera, enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte-segurantzaren eta langileen babesaren arloan eskumenak dituzten bazkide elkartuen sare zabal bat du oinarri, hala nola: CD64, CARSAT, CPAM, DDETS, DDFiP64, URSSAF, SNE, Nafarroako Foru Ogasuna, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentua, INSS eta SEPE-EURES.
LANEAN proiektua % 65ean kofinantzatu du Europar Batasunak, Espainia-Frantzia-Andorra Interreg VI-A Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz haraindiko eremuaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da.




