Desgaitasuna duten pertsonentzat % 2ko erreserba-kuota
Deskribapena
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan xedatzen du desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua erreserbatzeko betebeharra, 50 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan. Desgaitasunen bat duten langile desgaituen kopurua zehazteko, apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak azaltzen duen moduan egingo da zenbaketa.
Desgaitasunen bat duten langileekin lanpostuen erreserbarako betebeharra ez betetzeak, edo beraien hautazko neurriak ez aplikatzeak, berekin ekar dezakeela abuztuaren 4ko 5/2000 Errege Dekretuaren 15. artikuluan tipifikatutako arau-haustea (Errege Dekretu honen bidez onartzen da Gizarte-Arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina). Hala, dagokion zehapen ekonomikoaz gain, Administrazio Publikoarekin kontratatzeko debekua sortuko da, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 60 d) Artikuluaren arabera (Legegintzako Errege Dekretu honen bidez Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen da).
Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota
Aurrekoari lotuta, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak bere 5. artikuluan ezartzen du urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan enpresa orok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari jakinarazi beharko dio, langileen ordezkariak jakinaren gainean egonda, desgaitasunen batekin kontratatutako langileen zerrenda, enpresako langileen urteko batezbestekoaren arabera.
Komunikazio hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari egingo zaio, bai enpresak bere egoitza soziala EAEn izan, bai enpresak enplegu-zentroa(k) Erkidego honetan izanda ere, "Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota" atalean urteko komunikaziorako aurkituko duten prozeduraren bidez.
Nori dago zuzenduta
50 langile edo gehiago dituzten enpresak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kodea(k)
- Desgaitasunen bat duten langileentzako %2ko erreserba kuota: 1047401
Erreserba-kuota betetzearen gaineko urteko komunikazioa
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
- Langileen ordezkariek ezagutzea erreserba-kuota bete dela
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.




