Zer da Lanbide?

Eusko Jaurlaritzak eskueran jartzen dizun Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu

 
PDF Lanbideren jarduera-memoria Deskargatu (PDF, 4 MB)(leiho berri batean irekitzen da)  2025
 

Lanbideren ezaugarri nagusia enplegu-eskatzaile bakoitzari plan integrala eta pertsonalizatua eskaintzea da.

Integrala da, pertsona bakoitzarekin batera egiten dugulako lana bilatzeko prozesuaren bide osoa, aholku ematen, orientatzen eta laguntzen, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez eta bere enpresa sortzeko sostengua eskaintzen; eta pertsonalizatua ere bai, lanbide-profil bakoitzerako banakako planak diseinatzen ditugulako.

Lanbiden gure partea jarri nahi dugu, enplegu betea, egonkorra eta kalitatekoa lortzeko.

 

Pertsonei...

  • Beren lehen enplegua bilatzen ari direnei
  • langabezian daudenei
  • lan-merkatura itzuli nahi dutenei
  • lanean arituta ere, enpleguz aldatu nahi dutenei

Enpresei ere...

  • langileak behar dituzten
  • aholkularitza eta enplegua sortzeko laguntza eskainiz.

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, zuzena eta kalitatekoa, lana aurkitzeko dituzun aukerak hobetzeko.

Zurekin hitz egiten dugu, zure helburuak eta lanbide-profila zehazteko eta zure ezaugarrietara hobekien egokitzen diren lanak zein diren aztertzeko.

Zurekin batera lantzen dugu "Lana bilatzeko zure plan pertsonala" eta bilaketarako tresnak eskaintzen dizkizugu: prestakuntza, lana bilatzeko teknikak, enpresetako praktikak, aholkularitza pertsonalizatua eta lan-merkatuarekiko bitartekaritza, zure lan-eskarirako enplegu-eskaintzarik egokienak zure eskueran jarrita.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana XIII. legegintzaldian berdintasun-politikak gidatuko dituen dokumentu estrategikoa da.