Aurkezpena

Lanbide empresas imagen

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du xede, euren beharretara egokitutako eta giza baliabideen kudeaketari eta enplegu-politika aktiboei lotutako zerbitzu eta programen bidez.

Lanbideren Enpresentzako Zerbitzuen Zorroak (PDF, 2 MB) informazioa ematen du eta enpresei zuzendutako programa eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuetan eta zerbitzu-eskaintza egokitu, espezializatu eta dinamikoa garatzen du, enpresentzako elkarrizketa eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure lan-eskaintzak argitaratzeko gune bat eskaintzen dizugu, eta lanpostu bakoitzerako pertsona egokiak eta prestatuak aurkitzen laguntzen dizugu.

Profil publikoen gure datu-basea kontsulta dezakezu, eta gurekin eskaintza bat erregistratzen baduzu, zure beharretara egokituta behar dituzun CVak bidaliko dizkizugu.

EURES Sarearen parte gara (Europako herrialdeen arteko lan-mugikortasunari laguntzeko sarea): aholkuak ematen ditugu, lan-eskaintzak zabaltzen ditugu eta nazioarteko hautaketa-prozesuak kudeatzen ditugu.

Contrat@ tresnara sartzeko aukera ematen dizugu, non jakinarazi ahal izango dituzu egindako kontratazioak, eta informazioa eta kontratu-ereduak eskaintzen dizkizugu, dena errazagoa izan dadin.

Online lan-aholkularitza eskaintzen dizugu, non zalantzak argitzen ditugun eta lan-kontratuekin, hobariekin eta Contrat@ aplikazioarekin lotutako kontsultak erantzuten ditugun.

Desgaitasuna duten langileak laneratzearen aldeko apustua egiten duten enpresei aholkuak eta babesa ematen dizkiegu.

EAEko lan-merkatuko adierazleen egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa argitaratzen dugu hilero, enplegu-eskaintzari eta -eskaerari dagokienez, eta enpleguari eta okupazio-joerei buruzko Futurelan tresna eskaintzen dugu.

Gure aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuak prestakuntza-ekintzen edo enpresen beharretara eta erronketara egokitutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuen plangintza eta programazioa errazten du. Kontaktua: areadeformacion@lanbide.eus (Gaian sartu: enpresentzako prestakuntza-aholkularitza).

Hainbat laguntza-ildo eskaintzen ditugu langileak prestatzeko eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egiteko. Laguntza-deialdiak kontsultatu.

Enpresekin hitzarmenak egiten ditugu praktikaren xede den jardueran edo lanpostuan esperientzia profesional gutxi edo batere ez duten pertsonen praktikak errazteko.

Era berean, badugu komunikazio-bide bat prestakuntza-espezialitate berriak proposatzeko, iradokizunak egiteko eta lanekoak ez diren praktikekin lotutako zalantzak argitzeko.

Enpresentzako eta bere langileentzako doako prestakuntza-ikastaroen eskaintza zabala dugu, kualifikazio-maila desberdinetara bideratuak, on line modalitatean eta aurrez aurre.