Pertsonentzako laguntzak
Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema, Lanbidek kudeatzen duena, oinarrizko premiei erantzuteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei edo familiei zuzendutako prestazioen eta zerbitzuen multzoa da, eta, horrela, gizarte-bazterketaren arriskua murrizten da. Gainera, adin aktiboan daudenei lan-irtenbide bat aurkitzen laguntzen die, lan-merkatuan (berr) integratzen lagunduz.
Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) biltzen ditu. Horietako bakoitzaren betekizunak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona guztiek izango dute prestazio horiek jasotzeko aukera, pobreziaren aurka borrokatzeko tresna gisa.
Atal honetan aurkituko duzu eskaerari, eskatutako dokumentazioari, baldintzei edo prestazio horiek eskatu eta izapidetzeko beharrezkoa den beste edozein informazioa.
NOBEDADEAK
2026ko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean urriaren 7ko 189/2025 Dekretua, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren esparruan enplegurako pizgarrien aplikazioa arautzen duena.
Formula berria 2026ko urtarrilean hasiko da aplikatzen, eta hilabete horretan zenbatekoa eguneratu behar duten prestazioei eragingo die. Gainerakoei dagokienez, zenbatekoa eguneratu behar den hilabetean aplikatuko da.
Lanbidek kalkulagailu bat garatu du, lan-errentengatiko zure diru-sarreren zati bat zure prestazioa kalkulatzeko orduan kontuan hartuko ez dela simulatzeko.




