Erabilerraztasun-deklarazioa
Lanbidek bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da.
Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: www.lanbide.euskadi.eus
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
- Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
- Multimedia-edukia: testu-transkripziorik, azpititulurik edo audiodeskripziorik ez duten bideoak daude (1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.5 eskakizunak).
- Orriaren kodea: etiketa semantikoan (1.3.1 eskakizuna) eta orrialdearen izenburuan (2.4.2 eskakizuna) akatsak dituzten web-orri batzuk daude.
- Formularioak: etiketa eta jarraibideen irizpidea (3.3.2 eskakizuna), over edo focus edukia (1.4.13 eskakizuna) eta egoera-mezuak (4.1.3 eskakizuna) betetzen ez dituzten web-formularioak daude.
- Kolorea eta estiloak: kolorearen erabilera (1.4.1 eskakizuna), kolorearen gutxieneko kontrastea (1.4.3 eskakizuna) eta testuaren tartea (1.4.11 eskakizuna) betetzen ez dituzten elementuak daude.
- Testuak eta estekak: esteken xedean (2.4.4 eskakizuna), izenburuetan edo etiketa deskribatzaileetan (2.4.6 eskakizuna) eta aldeen hizkuntzan (3.1.2 eskakizuna) akatsak dituzten web-orriak daude.
- Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
- Gehiegizko lan-karga
- Ez da aplikatzen.
- Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
- Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.
Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea
- Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2020ko irailaren 19an.
- Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak egindako autoebaluazioa.
- Deklarazioaren azken berrikuspena: 2020ko irailaren 30a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
- Edukietara sartzeko zailtasunak.
- Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.
Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 012 telefonoa erabiliz.
Komunikazio horiek Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak kudeatzen ditu.
Erreklamazio prozedura
1112/2018 Errege Dekretuko 13. artikuluan jasotako erreklamazio prozedura, 2020ko irailaren 20an jarriko da indarrean.
Aukerako edukia
- Webgune honek UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.
- Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2019. urteko irailean egin da.
- Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
- Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.