Erakundeen erregistroa
Prestakuntza-aplikazioara (LANF) sarbiderik ez duten erakundeek eskatu ditzakete honako formularioaren bidez.
Erregistroan ez dauden erakunde berriak
EAEn enplegurako lanbide-prestakuntza eman nahi duten erakunde publiko eta pribatuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Erakundeen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Horretarako, zenbait izapide bete behar dituzte, emango duten prestakuntza motaren arabera:
Profesionaltasun-ziurtagiriei lotu gabekoa (Inskribatutako espezialitateak)
Erantzukizunpeko adierazpenarekin (E.A.) hasi baino lehen irakurri ondo beheko informazioa::
- ESKAINTZAren prestakuntzan (langabetuei eta batez ere okupatuei zuzenduta) E.A. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da, Estatuaren edo EAEko katalogoen espezialitateak nahiz espezialitate askeak egin nahi badira.
- Eskaintzako teleprestakuntza-modalitateko prestakuntzarako (langabetuei edo landunei zuzendutakoa), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da.
- ENPRESEK PROGRAMATUTAKO PRESTAKUNTZA izeneko ekimenean (“hobaria” duen prestakuntza):
- Estatuaren katalogoko espezialitateak egin nahi badira, E.A. Lanbideren webgunearen bidez aurkeztu beharko da.
- Estatuaren katalogokoak ez diren espezialitateak egin nahi badira (EAEkoak edo bezeroarentzat berariaz diseinatutakoak) E.A. FUNDAEren webgunearen bidez aurkeztu behar da. (Informazio gehiago: Jakinarazpena prestakuntza-erakundeei ESS/723/2016 Agindua)
Baldintzei buruzko informazio osagarria
Profesionaltasun-ziurtagiriei lotua (Espezialitate egiaztagarriak)
Aurrez Erregistroan dauden erakundeen erregistro-datuak aldatzea
Eskabideak
- Inskribatutako espezialitateak (PZ lortzeko balio dutenak) zabaltzeko eskabidea
- Espezialitate egiaztagarriak (PZ lortzeko balio dutenak) zabaltzeko eskabidea
- Baimendutako ikasle kopurua handitzeko eskabidea
- Prestakuntza-zentroen/erakundeen titulartasuna aldatzeko eskabidea
- Prestakuntza-zentro/-erakundeen instalazioen kokapena aldatzeko eskaera
- Egiaztatutako espezialitateetan prestakuntza-gune berriak baimentzeko eskaera