Espezialitateen alta
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanerako Prestakuntza Sisteman langabeei zein landunei zuzendutako ekimenetan ematen den prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoko Prestakuntza Espezialitateetan zehaztutakora egokitu behar da.
Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoa (maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretua) honako hauek osatzen dute:
- SEPEren Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartutako prestakuntza-espezialitateak (TMS/283/2019 Agindua, martxoaren 12koa).
- Enplegurako garrantzi handia duten Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-espezialitateak.
EAEko lanerako prestakuntza-erakunde edo -zentroek prestakuntza-espezialitate berriak proposa diezazkiokete Lanbideri modu honetan:
Eskaera-dokumentazioa espezialitate-katalogoa@lanbide.eus helbide elektronikora bidalita.
- Prestakuntza programa (DOCX, 328 KB)
- Txosten arrazoitua egiteko jarraibideak (DOCX, 108 KB)
- Prestakuntza programa osatzeko zehaztapenak (PDF, 768 KB)
Harremanetarako telefonoa: 945181372
¡Garrantzitsua! Espezialitate berri baten alta eskatu aurretik, honako hauek egiaztatu behar dira:
- Katalogoan inskribatu nahi denaren antzeko espezialitaterik ez dagoela inskribatuta: espezialitateak bilatzea.
- Irakatsiko diren edukiak ez datozela bat espezialitate egiaztagarrien edukiekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-espezialitate espezifikoei alta emateko, jarri harremanetan Prestakuntza Zerbitzuarekin helbide elektroniko honen bidez: espezialitate-katalogoa@lanbide.eus





