Enplegu lagundua: desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzea sustatzeko neurria

Enplegu Lagundua enpresen eskura dagoen baliabide bat da, desgaitasunen bat duten langileak kontratatzeko betebehar legalari (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 42. artikulua) eta bere Enpresen Gizarte Erantzukizunaren (EGE) estrategiaren garapenari laguntzeko. Zehazki, Enplegu Lagunduak enpresari euskarria eskainiko dio, honek pertsonen kudeaketaren inguruan EGE-a hedatu nahi duenean, desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko garaian lan-aukeren berdintasuna bermatzeko.

Enplegu Lagunduak enpresari dakarkio, kosterik gabe, desgaitasunen bat duten pertsonak langilerian lekukotzeko prozesuan lagunduko dioten profesional berezituak eskura izatea.

Profesional hauen zeregina akonpainamendu bikoitza egitea da, bai enpresari eta baita desgaitasunen bat duen pertsonari ere, lanpostuan hasteko eta berau mantentzeko beharrezkoak diren prozesu guztietan. Bakarkako eta pertsonari egokitutako jarraipen bat da; bere helburua da, desgaitasunen bat duten pertsonek beraien zereginak modu autonomo eta eraginkorrean burutu ditzatela, antzeko lanpostuak betetzen dituzten langileen pareko baldintzetan eta enpresaren eskakizunekin bat eginez.

Lanpostuan hasi aurretik beharrezkoak diren laguntzak

Enplegu Lagundua-ko profesionalek, enpresaren laguntzaz, lanpostuen analisi zehatz bat egingo dute desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukera ezberdinak atzemateko.

Analisi honek garrantzizko informazioa emango du hurrengo fasea hasteko, enpleguaren garapenerako baldintza eta ezaugarriei buruzkoa: lanpostuan jarduteko beharrezko gaitasunak dituzten eta desgaitasunen bat duten pertsonak ezagutzea.

Enplegu Lagundua-ko profesionalek desgaitasunen bat duten pertsonak atzemango dituzte, hauen ezaugarri eta ahalmenengatik lanpostuaren zereginak bete ditzaketenak, aurretik pertsona-lanpostu doikuntza-analisi bat eginez.

Lanpostuan jarduteko beharrezko laguntzak

Lanpostu berri batean hasteak betiere ikasketa eta doitze-denbora bat dakar. Desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, denbora hori bakarkako prestakuntza baten laguntzaz burutzen da eta pertsona lanpostu eta lan-ingurura egokitzea du helburu; beharrezkoa den kasuetan ere, lanpostuaren inguruan zentzuzko egokitzapenak gauzatuko dira, eta lanpostuan gertuko jarraipena egingo da modu ezin hobean jarduteko.

Enplegu Lagundua-ko profesionalak arduratuko dira lanpostu edota honen inguruan gertatutako behin-behineko aldaketengatik sor daitezkeen doikuntza-beharrez. Halaber, prozesuaren epe luzeko jarraipena, honen ebaluazio sistematiko bat eta segimendu horrekiko asebetetzea, bai desgaitasunen bat duen pertsona eta baita enpresaren partetik ere, zainduko dute. Beraien helburua desgaitasunen bat duen pertsonak lanpostuan irautea da.

Desgaitasuna duten pertsonek enplegu lagundurako sarbidea izatea aitortutako desgaitasun-motaren eta -mailaren araberakoa izango da. Honako hauek izan daitezke:

  • Garun-paralisia, osasun mentaleko nahasmendua, adimen-desgaitasuna edo autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua izanik.
  • Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonak, %65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua izanik.
  • Gorrak eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonak, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua izanik.
  • Mugako adimen-gaitasuna duten pertsonak, gutxienez % 20ko eta % 33tik beherako desgaitasun-maila izanik.

Enpresek egin beharreko kontratazioak Enplegu Lagundua-ren esparruan izan behar dute:

  • Gutxieneko jardunaldia: Enpresaren ohiko jardunaldi osoaren %35a

Enpresek indarrean dagoen legedian ezarrita dauden pizgarriak aplikatzeko eskubidea izango dute, desgaitasunen bat duten langileei dagozkienak.

ERAKUNDEA * HELBIDEA KODE POSTALA UDALERRIA TELEFONOA EMAIL
GUREAK ARABA S.L. Oto Hiribidea 50, 48 pabiloia 01010 VITORIA-GASTEIZ 945101080 mezquerra@gureak.com
ASOCIACIÓN ALAVESA DE FAMILIARES Y PERSONAS CON ENFERMEDAD MENTAL-ASAFES Amadis - behe (Blas de Oterotik sarrera) 01010 VITORIA-GASTEIZ 945288648 empleo3@asafes.org
ERAGINTZA FUNDAZIOA Iruña, 17 behe 48014 BILBAO 944231693 eragintza@eragintzafundazio.eus
APNABI LAN-AUTISMO BIZKAIA EMPLEO Basurtuko geltokiko kalea, 1 48002 BILBAO 944754417 lan@apnabi.org
LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA Calle Artxanda, 7 - 2º 48160 DERIO (BIZKAIA) 946941341 lanerako@lantegi.com
EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOA Begoñako Amabirjinaren kalea, 12-14 atzealde 48006 BILBAO 944790284 down@downpv.org
ASOCIACIÓN GAUDE EN FAVOR DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL Inbisa Eraikuntza, Amaia Hiribidea, 2, 2º g 48940 LEIOA 944632455 bparra@gaude.eus
GUREAK LANEAN, S.A. Ilarra Bidea, 4 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN 943000795 gureakitinerary@gureak.com
KATEALEGAIA, S.L.L. Epele Bailara Poligonoa, 35 20128 HERNANI 943521834 eca@grupokl.com

*Diru-laguntzen deialdien erakunde onuradunak, Enplegu-Lagunduaren jardueren garapenera zuzenduak, lan-merkatu arruntean desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko neurri bezala.