Europar Batasuneko administrazioetan lan egitea

Europar Batasuneko (EB) erakunde, organismo eta agentzietan, gutxi gorabehera 50.000 enplegatu publiko propiok (funtzionarioek eta agenteek) egiten dute lan. Urtero egiten dira enplegatu ugari kategoria ezberdinetan eta askotariko lanetarako kontratatzeko hautapen-prozesuen deialdiak, nazionalitatearen araberako kuporik edo parte hartu ahal izateko adin-mugarik gabe.

Gainera, denbora jakin batez EBn praktika profesionalak egiteko aukera daukate unibertsitateko ikasleek eta tituludunek.

Bestalde, estatu kideetako administrazioetako enplegatu publikoek beren lan-esperientzia handitu dezakete, aldi baterako egonaldiak eginez askotariko modalitateetan, aditu nazional gisa.

EBeko instituzioek, erakundeek eta agentziek langileen hautaketa-prozesuak deitzen dituzte urtero. Europar Batasuneko kide den edozein Estatuk parte har dezake horietan; hots, ez dago nazionalitatearen araberako kuporik, ezta parte hartzeko adin-mugarik ere.

Hautagaiak trebatuta eta motibatuta egon behar dira, eta oso gaituta egon behar dira gai orokorretan zein espezifikoetan.

Enplegu-aukera gehien Bruselan eta Luxemburgen daude, baina badaude aukerak EBeko edo hortik kanpoko beste udalerri batzuetan ere.

EBko erakundeek, organismoek eta agentziek unibertsitateko ikasleei eta tituludunei zuzendutako praktiketarako hainbat programa dauzkate, administrazio erkidearekin trebatu daitezen, beren gaikuntza profesionala handitu dezaten eta, hala badagokio, beren ikasketa akademikoak osa ditzaten