Beka duten praktikak enpresetan
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, enpresa interesdunekin hitzarmenak sinatuta, aukera ematen die beka duten praktikak enpresetan egiteko langabezian daudenei, 1543 eta 1493 Erreal Dekretuetan oinarrituak.
Beka duten praktikak enpresetan egiteko langabezian dauden pertsonentzat; hain zuzen, gaur egun, Lanbidek onartutako prestakuntza-ekintzak egiten ari direnentzat, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan oinarrituta. Lanbidek finantziatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintza ematen duen zentroak kudeatuko ditu.
Pertsona bekadunek bete behar dituzten baldintzak
- Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea
- Lan-adinean egotea, eta horixe da muga bakarra adinari dagokionez.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatu edo baimendutako prestakuntza-ekintza parte hartzen ibiltzea egiaztatzeko moduko ekimen pribatu baten baitan edo praktikaldia hasi baino 3 hileetan prestakuntza-ekintzetako bat “gai” batekin amaitu izana.
- Enpresa edo enpresa-talde berean lan-harremanik edo hiru hilabete baino gehiagoko esperientzia profesionalik –lanekoak ez diren praktikaldiak barne– izan ez izana.
Baldintza ekonomikoak eta estaldura
- Enpresak laguntza-beka bat ordainduko du praktikaldiak irauten duen bitartean; une bakoitzean indarrean den Askotariko errentaren adierazle publikoaren %80koa izango da, gutxienez, beka horren zenbatekoa.
- Enpresak praktikatan dauden pertsona horiengatik kotizatuko du Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, kotizazioko kontu-kode espezifiko batean. Edukiko duten babes eremua Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari dagokiona izango da, langabeziagatiko babesa izan ezik.
Bekadunak kontratatzea
Enpresak gazte horiek kontratatu ahal izango ditu, praktikak amaitutakoan edo praktikak egin bitartean, momentu horretan indarrean dagoen edozein kontratazio-modalitate aukeratuz. Edo bazkide gisa hartu ahal izango dute, praktika horiek kooperatiba edo lan-sozietate batean egiten baditu.
Enpresa interesdunak
Enpresa interesdunek lankidetza-hitzarmena formalizatu behar dute Lanbidek finantzatu edo baimendutako prestakuntza-ekintza ematen ari den prestakuntza-zentroarekin. Lanbidek enpresaren beraren, Lanbidearen eta praktikaldia egingo dituen pertsonaren arteko akordioaren bidez baliozkotuko du hitzarmena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, enpresa interesdunekin hitzarmenak sinatuta, aukera ematen die beka duten praktikak enpresetan egiteko langabezian dauden gazte tituludunei; hain zuzen, lan-esperientziarik ez edukitzeagatik enplegagarritasun-arazoak dituzten gazteei.
Pertsona bekadunek bete behar dituzten baldintzak
- Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea
- 18 eta 25 urte artean izatea, biak barne. Gazteentzako Berme Sistemaren datu basean inskribatuta daudenek 30 urte baino gutxiago izan behar dute.
- Honako tituluren bat izatea: unibertsitate-titulu ofiziala, lanbide heziketako titulazioa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa, arte- edo kirol-irakaskuntzan goi-mailako titulazioa edo profesionaltasun-ziurtagiria.
- Jarduera berean lan-harremanik edo hiru hilabete baino gehiagoko esperientzia profesionalik ez izatea.
Baldintza ekonomikoak eta estaldura
- Enpresak laguntza-beka bat ordainduko du praktikaldiak irauten duen bitartean; une bakoitzean indarrean den Askotariko errentaren adierazle publikoaren %80koa izango da, gutxienez, beka horren zenbatekoa.
- Enpresak praktikatan dauden pertsona horiengatik kotizatuko du Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, kotizazioko kontu-kode espezifiko batean. Edukiko duten babes eremua Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari dagokiona izango da, langabeziagatiko babesa izan ezik.
Bekadunak kontratatzea
Enpresak gazte horiek kontratatu ahal izango ditu, praktikak amaitutakoan edo praktikak egin bitartean, momentu horretan indarrean dagoen edozein kontratazio-modalitate aukeratuz. Edo bazkide gisa hartu ahal izango dute, praktika horiek kooperatiba edo lan-sozietate batean egiten baditu.
Enpresa interesdunak
Lanbiderekin pertsona bekadunak kontratatzeko hitzarmen bat izenpetzeko interesa duten enpresek esteka honetan eskura dezakete informazioa eta egin ditzakete beharrezko izapideak.