Enpresa bat sortzeko era

03. Ekintzailearen profila

Beren gaitasunak enpresak eta negozioak sortzera bideratu ohi dituzten pertsona lehiatsuak ez dira beti perfektuak izaten; akatsak eta bertuteak dituzten pertsonak baizik.

Pertsona lehiatsuen ezaugarri eta jarrerak

Gauzatze-behar handiko pertsonak beren lanean murgiltzen dira eta proiektu horretan lanean jarraitzen dute harik eta arrakastaz burutzen duten arte.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Neurrizko arriskua nahi dute, zirraragarri izango zaiena, baina beraiengan irabazteko arrazoizko itxaropena sortuko duena.

Pertsona hauek beren gaitasunez baliatuz behar bezala zuzentzeko modukotzat jotzen duten zeinahi proiektu edo lanen ardura bere gain hartzeko prest daude. Beren ahalmenak ezagutzen dituzte. Beren jarrera, errealismo erasotzaileari dagokiona da. Emaitza onak lortzeko eragile izateko gaitasuna duten uste lasaia dute oinarri lan bati ekiteko.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Jarrera ekintzailea duten pertsonek azkar batean atzematen dituzte aukerak eta azkar batean ateratzen diete etekina. Adimen sortzailea dutela frogatzen dute eta hautematen dituzten aukerak ekintza-programak bilakatzen dituzte. Oztopoak gainditzen dituzte. Sarritan, oztopo hauek arintzeko era berriak aurkitzen dituzte.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Gauzatze-behar handiko pertsonak gainontzekoak baino errealistagoak izan ohi dira bai bere buruari dagokionez eta bai lortu nahi dituzten helburuei dagokienez ere. Ez dute inolaz ere onartzen beren gustuko diren edo ez diren gauzek beren bidea oztopatzerik. Laguntza behar dutenean, pertsona adituengana jotzen dute eta ez lagun edo familiartekoengana.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Enpresaburuek beren jardueren nondik norakoei buruzko informazioa bilatzen dute lehenbailehen. Lortu dituzten emaitzei buruzko datuak nahi izaten dituzte ahalik eta azkarren.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Enpresaburu diren pertsonek ezagutzen ez dituzten egoeretan baikorrak izateko joera izan ohi dute. Baliteke arrakasta lortzeko aukerarik garbi ez ikustea, baina baldintzak erakargarriak izan daitezke.

Aurrera egiten dute, jarraibide-gabeziarengatik gogoa galdu gabe, eta edozein aukera-motatik ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira .

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Dirua errespetatzen dute, baina ez dira diru-goseak. Ez dute dirua metatu beharreko zerbait denik uste. Aitzitik, dirua, beraientzat, joko bateko fitxen modukoa da. Beren operazioek onurak ematen dituztenean, partida irabazten ari diren adierazletzat hartzen dituzte.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Gauzatze-behar handiko pertsonek beren negozioa garatzen den munduaren plangintza egiten dute. Ahalegin handia egiten dute beren egitasmoak errealitate bilakatzeko.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Ongi eginiko lana, antolakuntza egokia eta bezeroari zerbitzu ona ematea dirua ziztu batean irabaztea baino garrantzitsuagoa dela uste dute. Ikuspegi zabala erabiliz egiten dute lan eta arrakasta ekonomikoa beren egiteko onaren sari den ustekoak dira.

Indibidualismoa eta talde-lana uztartzen dituzte

Indibidualismo sendoa eta beste pertsonekin lan egiteko joera uztartzen dituzte, bai baitakite beren enpresen konplexutasunak, enpresa txikiak edo handiak izan, pertsona bakarrak eman ahal ezin dituen ezaugarri mordoen beharra duela.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Enpresa berria sustatzen duena pertsona bat baino gehiago denean edota sustatzaileak lankidetza behar badu, lan-taldeak garrantzia berezia hartzen du.

Lan-taldearen ezaugarriak:

  • Talde-mailako helburuak edukitzea. Taldeak talde gisa lan egiteko arrazoiren bat behar du.
  • Interdependentzia. Garrantzitsua da taldeko kideek elkarrekiko menpekotasuna edukitzea, hots, helburu jakinak lortzeko batzuk besteen esperientziaren, trebetasunaren eta ahaleginaren beharra edukitzea.
  • Erantzukizuna. Taldeak bere jarduerei eta lorpenei buruzko erantzukizuna izan behar du.
  • Jarduera-mailako eraginkortasuna. Taldea osatzen duten kideek, egiaz eraginkorra den lan-taldeak banaka lan eginda baino emaitza hobeak lortzen dituen ustekoak izan behar dute

Talde-funtzionamendua erraztuko duten faktoreak:

  • Lan-taldearen helburuak garbi edukitzea.
  • Taldea prozesuaren jabe izan dadin beharrezko heziketa eta autokudeaketa eskaintzea.
  • Taldearen funtzionamendurako beharrezko bitarteko material guztiak ematea.
  • Lan-talde batean bileretan ez ezik bileretatik kanpo ere lan egin behar dela garbi uztea.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira