Enpresa bat sortzeko era
04. Negozio Plana
Negozio-plangintza enpresa baten alderdi ezberdinak sortzeko prozesua garatzeko funtsezko tresna da; hala, puntu guztiak ordenatu eta gauzatzeak enpresa abian jartzera bideraturiko ekintza guztiak garbi ikusteko aukera eskaintzen digu.
Enpresa-plangintza erabilera ezberdinak dituen dokumentua da:
- Funtzionamenduan egonik ere, oro har nahiz alderdi ezberdinei dagokienez jarduera birbideratu beharra duten enpresei baliagarri zaiena da.
- Erakunde publiko ezberdinek ematen dituzten diru-laguntza ezberdinak eskuratzeko ezinbesteko bitartekoa da.
Negozio arrakastatsua sortu nahi baduzu jaitsi ezazu gure gida
Hona hemen negozio-plangintza egiteko jarraitu beharreko ekintzak bereizirik dituen gida:
Enpresa sortzeko jatorriari, arrazoiei eta helburuei buruzkoak deskribatu behar dira.
- Ideiaren jatorria: Jatorrizko ideia bera deskribatu behar da, baita nola garatu zen, eta nola, noiz eta zergatik sortu zen ere.
- Talde sustatzailearen jatorria: Pertsona-talde bat izanez gero, taldea nola sortu zen, zenbat denboran eta zergatik osatu zen aipatu behar da. Taldea osatzen dutenen arteko harremana zein den ere aipatu behar da (lagunak, familiartekoak, etab.).
- Proiektua osatzen dutenen curriculuma: Enpresa-proiektuaren garapenarekin nolabaiteko lotura duten datuak aipatu behar dira: datu pertsonalak, eginiko ikasketak, esperientzia pertsonala eta helburu pertsonalak.
- Talde sustatzailearen helburua: Talde sustatzaileko kideek enpresa-ibilbideari ekiteko izan dituzten lan- edo pertsona-mailako helburuak aipatu behar dira.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Definizioa: Enpresak merkatuan eskaini nahi dituen produktu edo zerbitzuak zein diren definitu behar dira laburki.
- Produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak: Produktuak sortzeko edo eskainiriko zerbitzuak emateko beharrezko urrats eta egitekoak ongi garatu behar dira.
- Erantzuten dituen beharrak: Produktu edo zerbitzuak, partzialki nahiz osoki, zein behar eta gabeziari erantzuten dion aipatu behar da.
- Abantaila konparatiboak: Gure produktu edo zerbitzuak, gaur egun merkatuan dauden eta antzeko edo berdintzat jo daitezkeenekin alderatuz, eskaintzen dituen abantailak (kalitatea, prezioa, etab.) aipatu behar dira. Produktuak berria edo berritzailea den zerbait duen ere aipatu behar da.
- Produktu edo zerbitzuaren izena:: Ahal dela, produktu edo zerbitzuak izango duen izenaren berri eman behar da (Hau ez da enpresaren izenarekin nahastu behar).
- Aurkezpena, bilgarria, irudia, paketatzea: Produktuak merkaturatutakoan izango duen kanpoko aurkezpenaren berri eman behar da (bilgarria, etiketa-mota, diseinua, logotipoa, etab.), baita aurkezpen horrek izango dituen ezaugarrien berri ere. Zerbitzua baldin bada, bezeroaren arreta eskuratuko luketen aurkezpen-motak edo euskarriak aipatu behar dira.
- Produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera:: Produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera nolakoa izatea espero edo nahi den aipatu behar da (kalitate handiagoa, prezio hobea, zerbitzu gehiago, produktu/zerbitzu berriak, merkatuko kuota handiagoa, etab.).
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Merkatuaren ezaugarriak:
- Enpresaren ekintza-esparrua aipatu behar da (geografikoa, jarduera-sektoreak, etab.).
- Gizarteari, hezkuntzari, ekonomiari, adinari, sexuari... dagokion profilaren arabera bezero potentzialak bana daitezkeen segmentuak deskribatzea.
- Ekintza-esparru horretako gutxi gorabeherako fakturazioa eta lehen hiru urteetan lortzea espero den merkatu-kuota (zenbakizko datuak).
- Datozen urteetan enpresa mugituko den merkatuaren bilakaera.
- Bezeroen ezaugarriak: Enpresako bezero potentzialen ezaugarriak definitu behar dira, bai pertsonak izanez gero eta bai enpresa edo erakundeak izanez gero ere. Tipologiari buruzkoak aipatuko ditugu, gure produktu edo zerbitzuekiko duten jarrera, etab.
- Lehiakideen ezaugarriak: Gure lehiaren ezaugarriak bana-banan aipatu eta deskribatu behar dira bere alderdirik nabarmenenak ez ezik (alderdi sendoak) hain nabarmenak ez direnak ere (alderdi ahulak)aipatuz. Enpresak gure lehiakideekiko dituen lehiarako abantailak eta alderdi ahulak ere aipatu behar dira. Enpresa lehiakide bakoitzari buruzko "fitxa" egin behar da, enpresa-datuak, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuak, prezioak, negozio-bolumena, mugitzen duen merkatua, duen bezero-mota, kalitate-maila, etab. aipatuz.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Enpresaren kokapena: Enpresa geografikoki non kokatuko den eta horren arrazoia aipatu behar dira.
- Espazio banaketa: Enpresa kokatuko den bulegoaren, lonjaren, pabiloiaren.. plano bat gehitu eta jarriko zaizkion elementu material ezberdinen kokalekua aipatu behar da.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Enpresaren izena eta logotipoa: Enpresari eman nahi zaion izena zein den adierazi behar da eta kasu bakoitzean izango duen logotipoaren diseinua gehitu.
- Bisita txartelak, informazio foiletoak eta aurkezpen gutunak: Elementu hauek diseinaturik edukiz gero, bisita-txartelaren eredu bat, tripitikoren batena, foileto edo memoriaren batena eta enpresaren aurkezpen-gutuna gehi daitezke.
- Komunikazioa, irudia eta sustapena: Egingo diren publizitate- eta sustapen-ekintzak aipatu behar dira, hauen kostua eta espero diren emaitzak aipatuz.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Merkataritza helburua:
- Merkaturatzeari eta merkatuan izango duen kokalekuari dagokionez enpresak duen merkataritza-helburua zein den aipatu behar da.
- Enpresarentzat lehen hiru urteetan lortu nahi den gutxi gorabeherako salmenta-bolumena zein den eta aurreikuspen horiek zertan oinarritzen diren zehaztu behar da.
- Ideiaren jatorria:
- Enpresak garatuko duen prezioen politika aipatu behar da.
- Prezio-politika horri dagokionez lehiako enpresekiko ezberdintasunak aipatu behar dira.
- Salmenten sistema:
- Bezeroak enpresa ezagutzen duenetik zerbitzua eskaintzen den edo produktua saltzen den unera bitartean salmenta-prozesua nola gauzatuko den aipatu behar da.
- Enpresako salmenta-politika nola antolatuko den, enpresak zein langile izango dituen eta langile hauek zein egiteko izango dituzten aipatu behar dira.
- Salmenta-indar horrek eragingo dituen kostuak eta ordainsariak (bidaiak, dietak, etab.) aipatu behar dira.
- Epe eta bitartekoei loturik, kobratze- eta ordaintze-politikak aipatu behar dira.
- Salmenta ondorengo prozesua nola garatu nahi den aipatu behar da.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Ekoizpen prozesuaren aldiak: Produktu edo zerbitzua sortzeko prozesuaren aldiak banan-banan aipatu eta garatu behar dira.
- Azpikontratazioa: Produktu edo zerbitzua sortzeko prozesua osatzeko enpresa edo langileren bat azpikontratatu behar ote den aipatu behar da, azpikontratazio horren kostuak aipatuz eta zerbitzua zein baldintzatan eskainiko litzatekeen adieraziz.
- Enpresaren ekoizpen gaitasuna: Enpresak hasiera batean dituen bitarteko eta pertsonekin ekoizpenerako eta zerbitzuak emateko duen gehienezko gaitasunaren berri eman behar da, eta enpresa hurrengo urteetan handituko litzatekeen ere aipatu beharko litzateke.
- Lehengaiak eta hornikuntza: Enpresaren ekoizpen-prozesuan beharrezko izango diren lehengai eta hornigai guztien berri eman behar da.
- Hornitzaileak: Gure produktuak sortzeko edo zerbitzuak emateko beharrezko izango diren lehengai-enpresa hornitzaileen berri eman behar da, non kokatzen diren eta zein ordainketa-baldintza edo era eskainiko diguten aipatuz.
- Ale kopurua, hornidurak eta biltegiratzea
- Beharrezko izanez gero biltegira bideraturiko espazio fisikoaren eta honen banaketaren berri eman behar da.
- Biltegiak, normalean, lehengai eta bukaturiko produktuko, gutxienez eta gehienez izan behar duen alde kopurua zehaztu behar da.
- Kalitatearen kontrola: Produktu edo zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko sistemak erabiliko ote diren deskribatu behar da.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Beharrezko pertsonak: Enpresaren lehen hiru urteetan beharrezko izango diren pertsonen kopurua zehaztu behar da, baita beren profila ere.
- Funtzioak: Enpresan lan egingo duten langile ezberdinek garatuko dituzten funtzioak aipatu behar dira.
- Antolakuntza eta koordinazio sistemak: Enpresaren organigrama diseinatu behar da, erabakiak hartzeko moduaren berri emanez eta ardura hau bere gain hartuko duten pertsonak zein izango diren zehaztuz.
- Hautatzeko sistemak eta kontratazio moduak: Enpresa jardueraren zeinahi unetan langileak hautatu beharko liratekeela pentsatuz, aipaturikoa egingo ote litzatekeen zehaztu behar da, baita zein irizpideren arabera eta zein kontratazio-mota egingo litzatekeen ere.
- Kanpo aholkularitza: Enpresa kudeatzeko edo egiteko administratiboren baterako aholkularitzaren bat azpikontratatuko ote den aipatu behar da.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
- Forma juridikoa: Enpresak hartuko duen forma juridikoa ez ezik hori hautatzearen arrazoiak ere aipatu beharko ditu (enpresaburu indibiduala, sozietate zibil pribatua, sozietate mugatua, kooperatiba...).
- Jabetza industrial eta intelektuala babestea: Produktuak fabrikatzen edo diseinu berritzaileak sortzen diren kasuetan nahiz merkataritza-izenen, establezimendu-idazkunen, etab.-en kasuan, nola eta zein erregistroren bidez babestuko diren aipatu behar da.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Jarraian, bideragarritasun-programatik ateratako finantza-koadroak gehitu behar dira. Koadro hauetariko bakoitzak aholkulariak horietatik ateratako esanahiari buruzko aipamen orokorra eraman behar du; ikuspuntu ekonomiko finantzarioari dagokionez proiektuak dituen alderdi sendo eta ahulak aipatu behar dira, hain zuzen ere.
Gehitu beharreko koadroak ondorengoak dira:
- Inbertsio- eta finantzazio-plana.
- Langileen gastuak.
- Emaitzen kontua.
- Egoera eta ratioei buruzko balantzeak.
- Diruzaintzako aurrekontuak.
- Fakturazioa eta kostuak.
- Jatorrizko egoera eta fondoen aplikazioa.
- Higiezinen amortizazio-taulak.
- Grafikoak.
Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira