Enpresa bat sortzeko era
Enpresa-ekimen batean arrakasta eta egonkortasuna bermatzeko ez da nahikoa proiektu bati hasiera eman nahi izatea, beharrezkoa da aipaturikoa egiten jakitea eta proiektua garatu ahal izateko beharrezko baliabideak edukitzea. Negozio bati berme batzuekin ekiteko, hiru gauza behar dira funtsean:
- bideragarria den ideia bat.
- profil egokia duen pertsona ekintzailea.
- enpresa-plan bat.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Pertsona ekintzaileak enpresaburu gisa ebaluatu behar du bere burua, hots, bere kontura lan egiteko ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak bat ote dituen.
Hona hemen proiektu bati ekitea erabakitzen duten pertsonen oinarrizko ezaugarri eta jarreretariko batzuk:
- ideiarekin bat datozen heziketa eta esperientzia.
- Enpresa-mailako motibazioa eta zentralitatea.
- arriskuak bere gain hartzeko gaitasuna, betiere, zentzuz.
- komunikatzeko eta ideiak "saltzeko" gaitasuna.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa-proiektu bat abian jarri aurreko urratsa negozio-ideia bat edukitzea da. Negozio-ideien iturriak honakoak izan daitezke: norberaren prestakuntza, garaturiko esperientzia, zaletasunak, familia-ingurunea, behaketa, merkatuan atzemaniko beharrak, prozesuen hobekuntza, etab.
Edozein kasutan, ideia zehaztu, garatu egin behar da, eta bere bideragarritasuna aztertu.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa bat abian jartzeko lan kilikagarri bezain zaila aurrera eramateko erabakia hartu duenarentzat edota ideia hori buruan darabilenarentzat, funtsezkoa da enpresa berrien arrakasta-faktoreak ezagutzea. Gure ustez, honakoak dira faktore horiek:
- Ase gabeko eskaera egotea.
- Beharrezko baliabideen eta gaitasun egokien jabe izatea (ekoizpen-taldea, lehengaiak, giza baliabideak, baliabide finantzarioak).
- Enpresako baliabide eta gaitasunekin bat datorren enpresa-estrategia edukitzea.
- Estrategiak egiteko eta zuzendaritza-lanetarako gaitasuna edukitzea.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa berrien kopuru handi batek (% 50 inguruk) porrot egiten du ireki ondorengo lehen hiru urteetan. Oztoporik nagusienak ondorengoak izan ohi dira:
- baliabide ekonomikorik eza eta erakunde finantzarioei emateko bermerik eza.
- pertsona sustatzaileen prestakuntza-falta, ezagutza teknikoetan baino gehiago enpresa-kudeaketari eta plangintzari dagokion mailan.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa-plana enpresa sortzeko prozesuaren plangintza egiteko funtsezko baliabidea da. Enpresa bat abian jarri nahi duenak ezer baino lehen egin behar duen azterketa- eta sintesi-prozesu sistematikoaren emaitza da eta honakoak ahalbidetzen ditu:
- Proiektuaren ikuspegi orokor eta xehatua edukitzea.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa bat abian jartzerakoan eman beharreko lehendabiziko urratsetako bat forma juridikoa hautatzea da. Horretarako, badira aukeraketa mugatzen duten faktoreak, hala nola:
- Gauzatuko den jarduera-mota.
- Enpresa-proiektuan parte hartuko duen kide-kopurua.
- Pertsona sustatzaileen ardura.
- Proiektuaren behar ekonomikoak.
- Enpresaren alderdi fiskalak.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa batek abian jartzeko unean izan ditzakeen laguntzak faktore batzuen araberakoak izan ohi dira, hala nola:
- Gauzatuko den jarduera-mota.
- Enpresaren forma juridikoa.
- Pertsona sustatzaileen adina.
- Pertsona sustatzaileek langabeziari dagokionez duten egoera.
- Pertsona sustatzaileen langabezia-antzinatasuna.
- Gauzatuko diren inbertsio-motak eta kopurua.
Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira