Egiaztapen prozesua

Profesionaltasun-ziurtagiriarekin lotutako prestakuntza-ikastaro bat egindakoan, egiaztagiria eska dezakezu.

Ikastaroa ziurtagiri baten zati bat baino ez bada, egiaztapen partzial metagarria eska dezakezu. Ziurtagiria osatzen duten modulu guztiak egindakoan, Profesionaltasun-ziurtagiria eskatu ahal izango duzu. Edonola ere, bi kasuetan prozedura honako hau da:

Nork aurkez dezake eskaera?

Profesionaltasun-ziurtagiria honako kasu hauetakoren batean daudenek eska dezakete:

  1. Profesionaltasun-ziurtagiri baten modulu guztiak gainditu dituztenek, enplegurako lanbide-heziketako ikastaro bat egin ondoren, hauetako arlo batekoa:
    • bereziki langabetuei zuzendutako prestakuntza-programaziokoa.
    • bereziki landunei zuzendutako prestakuntza-programaziokoa
    • Lantegi-eskola, lanbide-etxe eta enplegu-lantegietako programakoa. Betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartutako erakunde batean egin badute.
  2. Hezkuntza-administrazioaren arloan, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programaren ikastaro bat gainditu dutenek, ikastaroan profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko bidea ematen duen espezialitate bat programatu bada. Prestakuntza-zikloen hezkuntza-sistemako irakaskuntzen barruan (prestakuntza-zikloa bukatu ez dutenentzat) profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten gaitasun-unitateei lotutako lanbide-modulu guztiak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa lortu dutenek.

Lanean edo prestakuntza-bide ez-formaletan lortutako laneko gaitasunak egiaztatzeko prozeduran parte hartzen dutenek, betiere dagokion profesionaltasun-ziurtagiriaren gaitasun guztiak dituztela egiaztatzen badute.

Egiaztatze-eskabideak hemen aurkez daitezke:

Eskakizunak betetzen direla egiaztatuko da, eta eskatu diren gaitasun-unitateen egiaztapena eta, kasuaren arabera, profesionaltasun-ziurtagiri osoa eman behar den ala ez baloratuko da.

Eskabidearen gaineko ebazpena aldekoa bada, interesdunari jakinaraziko zaio, eta egiaztagiria noiz eta non jaso dezakeen adieraziko zaio.

Kasu honetan, administrazioaren erantzunik eza ezeslea da.

Profesionaltasun-ziurtagiria edo gaitasun-unitateen egiaztagiria egindakoan, ofizioz inskribatuko da Profesionaltasun Ziurtagirien edo Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroan.

Beste eginkizun batzuk

  • Estatuko erregistroekiko koordinazioa eta lankidetza erraztea
  • Eskabideekin batera aurkeztutako dokumentazioa gorde eta zaintzea.
  • Interesdunei beren datuak eskuratzea ahalbidetzea.
  • Erregistroko datuei buruzko ziurtagiriak eta ohar soilak egitea, hala egin behar denean.

Datuen babesa

Datuen tratamenduak eta lagapenak bat etorri beharko du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin.

Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztatze partzial metagarriak entregatzea

Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztatze partzial metagarriak egin ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak interesdunei jakinaraziko die agiri horiek zein tokitan eta zein egunetatik aurrera jaso ahalko dituzten.

Egiaztagiriak interesdunak berak jaso beharko ditu bere nortasunaren egiaztatze-agiria aurkeztuta; behar bezala baimendutako pertsona batek ere jaso ahalko du.

Certificado de ProfesionalidadAcreditación de las unidades de competencia

Entregatzeko epeak

Egiaztagiriak emateko prozedura ebazteko epea sei hilabete izango da, eskaerari Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan sarrera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eskaera ezarritako epean ebatzi ezean, ukatutzat joko da.