Gaitasun profesionalak aitortzea
Lanbide esperientzia zabala lan-arlo batean izanez gero, eta horrekin lotutako egiaztatze agiria ez izanda, lanbide konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura baten bidez lor dezakezu.
Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko etengabe irekitako prozedura
- EAEko deialdia
- EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura ireki eta iraunkorra ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Tituluak – Kualifikasioak Lanbide-arloen arabera
- Informazio-, orientazio- eta inskripzio-zentroak
- Estatu mailan argitaratzen diren deialdiak
Eskakizunak
- EAEn izatea egoitza
- Espainiar nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
- Izena emateko eskabidea aurkezten den unean 18 urte beteak izatea, 1. mailako kualifikazioei dagozkien konpetentzia-atalen kasuan; eta 20 urte, 2. eta 3. mailakoen kasuan
- Egiaztatu nahi diren konpetentzia profesionalekin zerikusia duen lan-esperientzia edo prestakuntza izatea:
- Lan-esperientziaren kasuan. Eskabidea aurkeztu aurreko azken 15 urteetan, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia justifikatzea eta, gutxienez, lan egindako 2.000 ordu. I. mailako konpetentzia-ataletarako, 2 urteko lan-esperientzia eskatuko da, eta, gutxienez, lan egindako 1.200 ordu.
- Prestakuntzaren kasuan. Eskabidea aurkeztu aurreko azken 10 urteetan, gutxienez 300 orduko prestakuntza justifikatzea. I. mailako konpetentzia-ataletarako, gutxienez 200 ordu eskatuko dira. Egiaztatu nahi den konpetentzia-atalari lotutako prestakuntza-moduluek iraupen laburragoa dutenean, modulu horietan ezarritako ordu kopurua egiaztatu beharko da.
- Balioetsiko diren konpetentzia profesionaleko atalek betekizun gehigarriak badituzte haien izaeragatik, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duten agiriak izatea.