bizialdi osoko ikaskuntza, sustapen profesionala eta garapen pertsonala bultzatzea, langabeen eta landunen enplegagarritasuna eta gizarteratzea eta laneratzea hobetzea,
prestakuntza-sistemen aukera guztiak osatuko dituen prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua diseinatzea.
enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei erantzutea.
Ikastaro guztiak doakoak dira.
Gaur egun, Lanbidek lan-arloko gaitasunen estandarren katalogoari lotutako prestakuntza ematen du (lanbide-ziurtagiriak), prestakuntza horren erregulazioa eguneratzen ez den bitartean. Gainera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak Ekimen Pribatu Egiaztagarriko (IPA) ikastaroak baimendu eta gainbegiratzen ditu, LANBIDEk diruz laguntzen ez dituenak.
Bilatzaile honen bidez, gaur egun Lanbidek programatzen dituen ikastaroen, ekimen pribatu egiaztagarrien (Lanbidek diruz laguntzen ez dituenak) eta kanpoko erakundeek ematen dituztenen artean gehien interesatzen zaizun ikastaroa aurki dezakezu.