Enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko moduak

Enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko (EBA) hurrengo taulatik 3 ekintza egiaztatu behar dira (gehienez ere mota bereko 2).

Enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko moduak (EBA) (Art. 41.5 Enpleguari Buruzko Legearen Testu Bategina)
Ekintza Dokumentazioa
1. Norberaren edo besteren konturako lana Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.
2. Curriculumak bidali edo aurkeztea, hiru enpresatara gutxienez Formularioan sartuta dagoen enpresaren zigilua duten curriculumak aurkeztea edo Internet bidez bidalitako curriculumaren informazioa jasotzen duten pantailak inprimatzea. Hemen sartzen da agentzia laguntzaileek honako zerbitzu hauetakoren bat jasota edukitzea (agiri bidez egiaztatu beharrik gabe):
  • 459908 Autonomia Erkidegoko eskaintzak bidaltzea, Lanbideren bidez kudeatu ez direnak
  • 459909 Autonomia Erkidegotik kanpoko eskaintzak bidaltzea, Lanbideren bidez kudeatu ez direnak
  • 459910 Estatutik kanpoko eskaintzak bidaltzea, Lanbideren bidez kudeatu ez direnak
Eskaintzak Enpleguaren Zerbitzu Publikoen bidez bidaltzen diren kasuetan, 6. ekintzan sartu.
3. Gutxienez, lan-elkarrizketa bat egitea Elkarrizketa egin duen enpresaren zigilua duen curriculuma edo lan-elkarrizketa egin duen enpresako arduradunaren identifikazioa (izena edo kargua).
4. Izena ematea baimendutako enplegu-agentzia batean gutxienez Agentzia horrek egindako agiria, non eskatzailearen izen-ematea jasoko den, edo agentziaren zigilua duen curriculuma, ekintza hori zein egunetan egin zen zehaztuta.
5. Enplegu-eskatzaile gisa inskribatzea, gutxienez enplegua bilatzeko bi atari pribatutan edo enplegu-zerbitzu publikoetan. Egindako izen-ematearen ziurtagiria aurkeztea, dagokion atarian eskatzaileak izena eman duela adierazten duen pantailaren kopia aurkeztea, edo dena delako atariak eskatzaileari atari horretan izena eman zaiola azalduz emandako erantzuna aurkeztea, betiere, izen-ematea noiz egin zen zehaztuta.
6. Enplegu-zerbitzu publikoen lan-eskaintzetara aurkeztea Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.
Egin “eskatzaile baten eskaintzak” kontsulta, non hautagai gisa agertzen den –emaitza kontuan hartu gabe– edo hautagaitza bidali dela ageri den (eskaintza esleitzeko modua eta bidalketaren emaitza edozein dela ere). Eskaintzaren identifikadorea jarriko da enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko agirian.
7. Enplegu-zerbitzu publikoek eskainitako bestelako edozein jarduera, batik bat prestakuntza-ekintzetan Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.
Nahikoa da egiaztatzea hala islatzen duen edozein zerbitzu jasota daukala, hasita behintzat. Baita jarduera egiazta dezakeen edozein agiri ere; izan ere, eskumena duen enplegu-zerbitzu publikoaren egiaztagiria baliozkoa izango da, egindako ekintzak eta ekintzen datak zehaztuta.