2021-2023 laguntzen deialdia. II KAPITULUA: Lanbideren erabiltzaileei oro har zuzendutako lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzea

[ORI_21-23]

Deskribapena


Xedea

II. Kapitulu honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifikoak arautzea, orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko. Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan baldintzak bete dituzten entitateei zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

5.950.000 €

Prestazio ekonomikoa

II. kapituluak arautzen dituen Lanbideko erabiltzaileei orokorrean zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.950.000 euro; horietatik, 1.190.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.975.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari, eta 1.785.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Zuzentzeko errekerimendua.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbideko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratuko da.

Gauzatze-aldia: bi urte, diru-laguntzak emateko ebazpena Lanbideren webgunean jakinarazi ondoren, eta bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru ordainketatan ordainduko dira:

  • Esleitutako diru-laguntza osoaren % 20ko aurreordainketa bat 2021eko ordainketa-kreditutik ordainduko dena.
  • Bigarren aurreordainketa bat, esleitutako diru-laguntza osoaren % 50ekoa, 2022ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean.
  • Azken ordainketa, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren gainerakoagatik edo gauzatutako ekintzak justifikatu eta egiaztatzearen ondoriozko zenbatekoagatik.

Bi aurreordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoa bat denean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate laguntzaile gisa, deialdi honen xede diren orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea.

Betekizunak

  • Aldez aurretiko gutxienez 36 hilabeteko esperientzia izatea, 2014ko urtarrilaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean eskuratua, aldi berean ez egindakoak, deialdi enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, deialdian deskribatutako jardueretako bat eginez
  • Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea
  • Lokalerako banda zabaleko internet-zerbitzua izatea jarduerari hasiera ematean

  • Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bateko diru-laguntzarik jaso deialdiak xede duen kontzeptu berean, komunikatzea

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera

  • Erabiltzaileei arreta emateko instalazioak bat datozela lantokien arloan indarrean dagoen araudiarekin

  • Lantokiek irisgarritasun unibertsalari buruz indarrean dagoen legeria betetzen dutela, desgaitasuna duten pertsonen diskriminaziorik gabe, eta aukera-berdintasuna modu eraginkorrean ematen dela

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Dagokion bermea eratzeko konpromisoa, aurreratutako bi ordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 baino handiagoa bada

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1086504

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Orientazioko zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi be-harko ditu lurraldeko jardun-eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpi-eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpi-eremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, I. eranskinean eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskabide horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du, eta haren berri eman.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • Lau hilabete eskaera-aurkezpen epea hasten denetik.
  • Aipaturiko epea igarota, erabakia jakinarazi gabe, diru-laguntzaren eskaera gutxietsita ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez.

Beste tramite batzuk