OPEN TASK

Open Task Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren tresna bat da , eta erregistratutako pertsonen kolektiboei buruzko informazio zehatza eta eguneratua biltzea ahalbidetzen du

Opentask programak Euskadiko egoerari buruzko datu eguneratuak eta xehatuak biltzen ditu (alde batetik, enplegu-eskaerari buruzkoak eta, bestetik, DBEari buruzkoak), eta, horrela, Lanbiden erregistratutako pertsona-kolektiboen egoeraren jarraipena ahalbidetzen du: eskatzaile langabetuak, landunak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea dutenak eta langabetu ez direnak, DBE jasotzen dutenak... Erabakiak hartzea errazten duen informazio-oinarria da; izan ere, egoeraren egungo argazkia ez ezik, azken hilabeteetako bilakaera ikusteko aukera ere ematen du.

Open Tasken bidez, kolektibo horien informazioa aldien, lurralde-eremuen eta jarduera ekonomikoko eremuen arabera kontsulta daiteke, kontsultatzen duenak hautatzen duenaren arabera. Informazio hori kolektibo horien bereizgarri diren aldagai nagusien arabera iragaz daiteke: sexua, adina, maila akademikoa, jatorria, prestazioak etab.

Tresna berri hori herritarren eskura dago, herritar guztiek aldagai guztiei buruzko informazio zehatza eskura dezaten. Hori guztia, sortzen den informazioa garrantzitsua izan dadin, esportatu ahal izan dadin eta pertsona eta erakunde interesdunek beren azterlanak eta analisiak egin ahal izan ditzaten.