Erasmus + proiektua: Replay-vet
Kualifikazio maila baxuko pertsonen gaitasunak handitzea, lanbide heziketaren bidez.
Lanbide, Kabinete Teknikoaren bidez, Europako Erasmus programaren barnean dagoen REPLAY-VET proiektuan parte hartzen ari da, hainbat naziotako beste zazpi kiderekin batera. Egitasmo horren helburua ondorengoa da: kualifikazio baxua eta gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna handitzea, gaitasunak eskuratuz eta erretiroen ondorioz lan-merkatuan sortuko diren lanpostu hutsen ordezkatzeko beharraz baliatuz.
Hala, REPLAY-VET datza jakitean gure ikerlanaren xede diren pertsonentzako kualifikazio estrategiarik egokienak zein izango diren, lanbide heziketaren bidez.
Gure proiektuak ildo garbi eta adostuak ezarri nahi ditu eskualde bakoitzeko eragile nagusiekin, lehen aipatutako populazio jakin horrek etorkizunean lan-merkatuak eskatuko dituen gaitasun nagusiak eskura ditzan. Horretarako, alde batetik, beren profilari hobekien egokitutako lanbide eta berariazko sektoreetan arreta jarriko da; eta bestetik, dauden zailtasunak eta praktika onak aztertuko dira, etorkizuneko lan-merkatuak eskatuko dituen gaitasunak eskuratzea ahalbideratuko dutenak.
Azkenik, ezin esan gabe utzi, Erasmus+ Europako proiektu bat dela; hain zuzen ere, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arlokoa. Hori bultzatze aldera, 2014-2020 epean “Elkarte estrategikoak hezkuntza, prestakuntza eta gazteriaren alorrean” inguruko programak finantzatuko ditu. Horrela, lan-aukerak eta norbanakoen garapena bultzatu nahi dira. Horretaz gain, gure hezkuntza, prestakuntza eta gazteri arloari ere lagundu nahi dio, norbanakoek beharrezko gaitasunak izan ditzaten lan-merkatuan eta egun nahiz biharko gizartean.