Orientazioa
Lanbidek, Enplegurako Orientazio Zerbitzuaren bidez, orientazioko profesionalen aholkularitza jartzen du zure eskura, zu lan-munduan sartzeko plan pertsonal bat egiteko, adostasun batera iritsita.
Zer da?
Lanbidek enplegu-eskatzaileei ematen dien zerbitzu bat da. Zerbitzu horren helburua da lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, zenbait tresna emanez eta zenbait ekintza diseinatuz etengabe modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasteko.
Nola funtzionatzen du?
Lanbideko Orientazio Zerbitzuko teknikarien eginkizun nagusietako bat da topaketa-leku bat ematea enplegu-eskatzaileei, non "pertsona-merkatu" erreferente bat aurki dezaketen, beren baliabide pertsonal eta profesionalak ezagut ditzaketen, eta hobetzeko aukera jakin batzuk izan ditzaketen zerbitzuen eta ekintzen bidez.
Honako hauek dira orientazioaren 4 jarduera-eremuak:

Beraz, arreta ematen diegu arreta hori behar duten edo eskatzen duten pertsonei, haien enplegagarritasunaren balorazio bat eginez elkarrekin; erabiltzaileek informazioa, jarraibideak eta helburuak atera ditzakete balorazio horretatik, erreferentziatzat duten lan-merkatuaren barruan eta kanpoan dituzten aukerak hobetzeko.
Nork hartzen du parte?
Orientazio-ekintzak, erabiltzaileekin batera, enplegura bideratutako jokabideak sustatu nahi ditu pertsona horiengan, erreferentziako merkatu jakin batzuk hartuta jomugatzat. Era berean, orientazioaren helburua da pixkanaka-pixkanaka enplegu-eskatzailearen autonomia areagotzea, gero eta gaitasun handiagoa izan dezan lan-mundurako ibilbideak kudeatzeko eta lan-aukera berriak sortzeko.
Nola sartu?
Zure herritik gertuen duzun edo gehien interesatzen zaizun Lanbideren enplegurako orientazio-zerbitzuan arreta jaso dezazun aurretiazko hitzordua lortzeko.