Curriculum Vitaea
Curriculumaren definizioa
Hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere.
Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.
Curriculum-motak
Curriculum on bat egiteko aholkuak
- Erabili kalitate oneko papera (DIN A4)
- Egin aurkezpena ordenagailuz (besterik adierazten ez bada behintzat)
- Nabarmendu letra lodiz, letra larriz edo azpimarraz izenburuak eta daturik garrantzitsuenak; hau da, enpresariak zutaz jakin behar duena.
- Argi eta garbi idatzi. Azaldu gauzak labur eta argi. Adierazi ideia bat esaldi bakoitzean, eta erabili hitz, esaldi eta paragrafo motzak. Adibidez, ez idatzi "Mantentze-lanen buru gisa egin ditudan eginkizunak...", baizik eta "Mantentze-lanen burua. Eginkizunak...".
- Kontuz ortografiarekin!
- Erabili duela gutxiko argazki bat, itxura formalarekin, aukerakoa, eskatzen badute.
- Nabarmendu zurekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia edo -zenbakiak eta helbide elektronikoa.
- Bidali curriculuma eta aurkezpen-gutuna soilik, besterik eskatzen ez bada behintzat.