Bilaketa-bideak

Badakizu nora jo lan bila? Gaur egun, lan-eskaintzak hainbat bidetatik zabaltzen dira: enplegu-atarietatik, lan-poltsetatik, hautaketa-enpresetatik, prentsatik... Bide bakoitzak bere ezaugarriak eta berezitasunak ditu. Merezi du haiek oso ongi ezagutzea eta identifikatzea zer bide diren egokienak bilatzen ari zaren lanerako, bilaketa eraginkorragoa izan dadin.

Lan-merkatua

Oso garrantzitsua da jakitea nola funtzionatzen duen eskualdeko lan-merkatuak eta zein diren bilatzen ari zaren lanaren ezaugarriak. Lanbideneten, informazioa daukazu honako hauei buruz:

Lana bilatzeko bideak

  • Kontaktu pertsonalen sarea.
  • Sare sozialak (Linkedin, Facebook, Twitter…)
  • Enplegu-atari orokorrak eta sektoreka edo lanbideka espezializatutakoak.
  • Prentsako iragarkiak.
  • Kontratazio-agentziak. Aldi baterako laneko enpresak, enplegu-agentziak.
  • Langileak hautatzeko aholkularitza-enpresak.
  • Merkataritza-ganberak.
  • Lanbide-elkargoak eta -elkarteak.
  • Enplegatzaileen feriak eta ekitaldiak, enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako erakundeak...
  • Norberaren hautagaitza (aurrea hartzea eta zeure burua enpresei eskaintzea, nahiz eta ez izan lan-eskaintzarik une horretan).