Elkarrizketa

Elkarrizketa une garrantzitsu eta erabakigarri bat da hautaketa-prozesuan. Izan ere, fase horretan frogatu behar dugu bete nahi dugun lanpostuko lanak egiten dakigula, egin ditzakegula eta egin nahi ditugula.

Helburua

Egiaztatu nahi da ea hautagaia eskatu duen lanpostu huts hori betetzeko pertsona egokia den. Jakin nahi dute zergatik interesatzen zaion hautagaiari lanpostu hori eta zer ekarpen egin ditzakeen.

Elkarrizketa-mota

Parte-hartzaile kopuruaren arabera:

  • Banakako elkarrizketa : Ohikoena da. Bi pertsonako egoera bat izaten da: pertsona bat elkarrizketatzailea da, eta bestea, elkarrizketatua.
  • Epaimahaiarekin elkarrizketa Zenbait elkarrizketatzaile daude; izan ere, zenbait arlotan adituak diren pertsonek edo zenbait sailetako arduradunek ebaluatu behar dute hautagaia.
  • Taldeko elkarrizketa Normalean, gai bat ematen da (egiazkoa edo fikziozkoa), eta talde osoak eztabaidatu behar du edo aurkitu behar dio irtenbidea.

Elkarrizketaren prozeduraren arabera:

  • Elkarrizketa egituratua Elkarrizketatua garrantzitsuenak irizten diren alderdietara bideratzen da, aurrez ezarritako galderen bidez (prestakuntzarekin lotutakoak, esperientziarekin lotutakoak, familiako egoerarekin lotutakoak...).
  • Egituratu gabeko elkarrizketa Itxuraz, ez dago elkarrizketa egiteko aurretiko eskemarik, gaiak iradokitzera mugatzen da. Batzuetan, galderak oso zabalak izaten dira; adibidez, hautagaiari "hitz egidazu zutaz" esatea.
  • Elkarrizketa mistoa: Aurreko bien erdibidean dago. Ez da aurrez finkatutako galderak dituen galdetegi bat, baizik eta gida moduko bat, galdera zehatzak baino gehiago, azterketa-arloak planteatzen dituena.

Tentsio-mailaren arabera::

  • Tentsioa eragiteko elkarrizketa Hautagaiak tentsio-egoeretan nola jokatzen duen ikusi nahi da.
  • Giro "normaleko" elkarrizketa: Elkarrizketatzailea elkarrizketatuari gauzak samurtzen saiatzen da, eta giro atsegin bat sortzen ahalegintzen da, hautagaiaren antsietatea murrizteko.
  • Elkarrizketa lasaia Hautagaia "biluztu" nahi da, ebaluatua izaten ari dela ahantzaraziz. Horretarako, ohikoak ez diren testuinguruetara jotzen da (adibidez, elkarrizketa kafetegi batean egitea proposatuz), edo elkarrizketatzaileak berak bere bizitza pertsonaleko esperientziak edo alderdiak aipatzen ditu.

Elkarrizketak arrakasta izateko aholkuak

  • Elkarrizketak arrakasta izateko aholkuak
  • Planifikatu eta prestatu kontu handiz elkarrizketa.
  • Azaldu argi eta garbi zure indarguneak.
  • Egon galderei erantzuteko prest.
  • Adierazi interesa, elkarrizketa amaitutakoan. Bidali elkarrizketatzaileari mezu elektroniko edo gutun labur bat, eman dizun arretagatik eskerrak emateko. Azaldu zeinen interesatuta zauden lan horretan.

Estekak