Nire curriculum

Atal honetan, zeure curriculum vitaea sortzeko laguntza-sistema bat proposatzen dizugu.

Hurrengo pantailan, inprimaki bat aurkezten dizugu zeure datuekin bete dezazun: lan-esperientzia, prestakuntza, hizkuntzak, informatika, eta abar. Atal guztiak bete eta gero, gorde ahal izango duzu, eta nahi duzunean errekuperatu. Curriculum vitae hori zeuk erabiltzeko da, eta JAKIN BEHAR DUZU haren datuak ez direla sartuko LANBIDEko datu-basetan, eta, horrenbestez, ez dutela balio LANBIDEren bitartekaritza-lanetarako.

Bi formatutan bete ahal izango duzu:

CV kronologikoa. Daten arabera ordenatzen du lan-esperientzia, azken lanetik hasita.

CV funtzionala. Betetako funtzioen arabera ordenatzen du lan-esperientzia, sartzen duzun azken jardueratik hasita.