Esperientziak: Fotomatona

Fotomatonía

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Aukera sumatu nuen. Behin, ezkontza batean zerbitzari-lanetan nenbilelarik, zerbitzu mota hau eskaintzera Bartzelonatik zetorren pertsona bat ezagutu nuen, eta elkarrekin berbetan egon ginen. Alde honetan lan asko sortzen zitzaizkiola esan zidan. Hurrengo astean beste enpresa bat etorri zen Madrildik, eta honakoa pentsatu nuen: zergatik etorri behar dute Madrildik edo Bartzelonatik baldin lan hori nik neuk egin badezaket. Horrela sortu zen ideia, eta enpresa-proiektuari ekin nion, neure enpresa abian jartze aldera.

Indizera joan

2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?

Bai. Ama izan zen alde agertu zitzaidan lehena. Ondorik, Portugaleteko Behargintza, San José de Calasanz ikastetxearekin eta Demarekin. Eskerrak eman nahi dizkiet horiei guztiei beraien laguntzagatik, eta inor ahazten bazait, ba, mila esker, jajaja.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?

Dudan nengoen, bai, nire proiektuak benetan funtzionatuko ote zuen eta nola lortuko ote nituen proiektua abiarazteko finantzabideak.

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?

Dibertimendua. Gonbidatu guztiek ospakizunaren oroitzapen ona edukitzea.

Indizera joan

5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?

Baietz uste dut, baina baldin ez baduzu, ikasi ere egiten da. Nik neuk egunero ikasten ditut gauza berriak jende guztiarengandik.

Indizera joan

6. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?

Bai, beti eduki behar da azken modaren berri, eta horregatik uneoro ibiltzen gara gure bezeroentzako produktu berritzaileen bila.

Indizera joan

7. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Norberaren buru izateak alderdi onak eta alderdi txarrak ditu.

Nork berak hartu behar izaten du den-denaren ardura: bezeroak bilatu, haiei jaramon egin, administrazio-kudeaketari dagokion arloa jorratu, ekitaldietan egon, …; horiek guztiok kudeatzen eta gauzatzen lanordu asko ematen ditugu. Kontratatzen zaituztenean betebehar gutxiago izaten dituzu, baina lana ez da hain atsegina izaten.

Indizera joan

8.Zer oztopo izan dituzue batez ere, ekiteko garaian??

Ba bezeroen bila hutsetik hastea eta proiekturako behar nituen finantzabideak eskuratzea.

Indizera joan

Ondorioak

9. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?

Baldin ideia ona baduzu eta hartan sinesten baduzu, borrokatu haren alde.

Indizera joan

10. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?

Nire enpresa aurrera eroatea, produktu gehiago plazaratzea, lanpostuak sortzea eta honetatik bizitzea.

Indizera joan

11. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Beren ilusioen alde borroka daitezela, aukerak bila ditzatela eta enpresa-proiektua aldezteko laguntzak ematen dituzten erakundeengana jo dezatela, nik egin nuen legez.

Indizera joan

12. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenuke?

Bai, baina lehenago amaierara arte borrokatuko nintzateke.

Indizera joan