Esperientziak: Fotomatonía

Fotomatonía
- Helbidea: Beurkozarra Kalea, 3
- Herria: Barakaldo
- Telefonoa: 678900185
- Posta elektronikoa: info@fotomatonia.com
- Web: www.fotomatonia.com
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zuen ingurukoen laguntza jaso al zenuten?
- Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
- Zuen bezeroen zer behar asetzen dituzue?
- Hautatzen duzuen sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
- Zuen ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zuen negozioan?
- Zuen ustez, zein da zuek zuen nagusi izatearen abantaila nagusia?
- Zer oztopo izan dituzue batez ere, ekiteko garaian?
- Zuen ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
- Zer izango litzateke arrakasta zuentzat?
- Zer aholku emango zenizkiekete ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenukete?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Aukera sumatu nuen. Behin, ezkontza batean zerbitzari-lanetan nenbilelarik, zerbitzu mota hau eskaintzera Bartzelonatik zetorren pertsona bat ezagutu nuen, eta elkarrekin berbetan egon ginen. Alde honetan lan asko sortzen zitzaizkiola esan zidan. Hurrengo astean beste enpresa bat etorri zen Madrildik, eta honakoa pentsatu nuen: zergatik etorri behar dute Madrildik edo Bartzelonatik baldin lan hori nik neuk egin badezaket. Horrela sortu zen ideia, eta enpresa-proiektuari ekin nion, neure enpresa abian jartze aldera.
2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?
Bai. Ama izan zen alde agertu zitzaidan lehena. Ondorik, Portugaleteko Behargintza, San José de Calasanz ikastetxearekin eta Demarekin. Eskerrak eman nahi dizkiet horiei guztiei beraien laguntzagatik, eta inor ahazten bazait, ba, mila esker, jajaja.
3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
Dudan nengoen, bai, nire proiektuak benetan funtzionatuko ote zuen eta nola lortuko ote nituen proiektua abiarazteko finantzabideak.
Enpresa
4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?
Dibertimendua. Gonbidatu guztiek ospakizunaren oroitzapen ona edukitzea.
5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
Baietz uste dut, baina baldin ez baduzu, ikasi ere egiten da. Nik neuk egunero ikasten ditut gauza berriak jende guztiarengandik.
6. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?
Bai, beti eduki behar da azken modaren berri, eta horregatik uneoro ibiltzen gara gure bezeroentzako produktu berritzaileen bila.
7. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Norberaren buru izateak alderdi onak eta alderdi txarrak ditu.
Nork berak hartu behar izaten du den-denaren ardura: bezeroak bilatu, haiei jaramon egin, administrazio-kudeaketari dagokion arloa jorratu, ekitaldietan egon, …; horiek guztiok kudeatzen eta gauzatzen lanordu asko ematen ditugu. Kontratatzen zaituztenean betebehar gutxiago izaten dituzu, baina lana ez da hain atsegina izaten.
8.Zer oztopo izan dituzue batez ere, ekiteko garaian??
Ba bezeroen bila hutsetik hastea eta proiekturako behar nituen finantzabideak eskuratzea.
Ondorioak
9. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
Baldin ideia ona baduzu eta hartan sinesten baduzu, borrokatu haren alde.
10. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?
Nire enpresa aurrera eroatea, produktu gehiago plazaratzea, lanpostuak sortzea eta honetatik bizitzea.
11. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Beren ilusioen alde borroka daitezela, aukerak bila ditzatela eta enpresa-proiektua aldezteko laguntzak ematen dituzten erakundeengana jo dezatela, nik egin nuen legez.
12. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenuke?
Bai, baina lehenago amaierara arte borrokatuko nintzateke.