Norberaren konturako langileei eta langile autonomoei aparteko laguntzak emateko deialdiari buruzko ohiko galderak
1. Eskabidea
Laguntza horien onuradunek beren jarduera eten dute, baina Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen dute; beraz, ez da beharrezkoa LANBIDEn izena ematea.
Dirulaguntza honen onuradunak izango dira, soilik, beraien jarduerak etenda izandakoak.
Ematearen ebazpena izan arte, jarduera eteteagatik aparteko prestazioaren eskaera egin dutela egiaztatzen duen edozein agiri aurkeztu ahal izango dute.
Bi kasutan ere ez. Laguntza honen onuradunek enpresaburu edo banakako profesionalek izan behar dute, edo sozietate zibiletako edo ondasun-erkidegoetako bazkideak.
Kasu horretan 1.500 euroko diulaguntza emango litzaioke bazkide bakoitzari.
Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideek dirulaguntza pertsonalki eta aldi berean eskatu behar dute.
Ez. Laguntza hori kobratu ahal izateko baldintzetako bat negozio-lokal bateko errentaria izatea da. Beraz, ezin dira diru-laguntzaren onuradun izan negozio-lokalik behar ez duten jarduerak egiten dituzten pertsonak edo lokal hori alokairu-erregimenean ez dutenak.
Negozio-errentamenduaren kontratuan lokal baten errentamendua sartzen bada, dirulaguntzaren onuradun izan zaitezke.
Eskabidean eskatzailearen datuak jaso behar dira. Aholkulari batek ordezkatzen badu, eskabide horretan ordezkariaren datuak ere agertu behar dira. Ordezkaria ez badago inskribatuta EAEko Administrazio Publikoaren Ordezkarien Erregistro Elektronikoan, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, eskatutako gainerako dokumentuekin batera. Eskabide bat egingo da pertsona bakoitzeko, eta baliogabetuta geratuko dira egoitza elektronikoaren bidez aurkezten direnak, baldin eta ez badatoz bat identifikazio-datuetan agertzen diren ordezkatutako pertsonaren datuekin.
Bi laguntzek helburu bera ez dutenez, bateragarriak izango lirateke, baina deialdi bateko gastuak ez dira diruz lagunduko, baldin eta beste deialdiko diru-laguntzak jaso badituzte.
Azken aldaketako data: