Norberaren konturako langileei eta langile autonomoei aparteko laguntzak emateko deialdiari buruzko ohiko galderak

Zure eskaera ebaztean alarma-egoera amaitu bada eta, beraz, diruz lagundutako aldia (alarma-egoerarena eta ondorengo 2 hilabeteena) zein izango den jakiten bada, Lanbidek kalkulatuko du zer diru-kopuru egokituko litzaizukeen, dirulaguntzaren eskabidean zehaztutako errentamendu- eta kotizazio-gastuen hileko zenbatekoen arabera. Zenbateko hori 3.000 eurotik beherakoa bada, dagokion dirulaguntza emango zaizu. Eskaera alarma-egoera amaitu baino lehen ebazten bada, 3.000 euro emango dira, eta beharrezkoa bada, justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko duzu.

Etenaldia amaitutakoan, beste 4 hilabetez egon behar duzu alta emanda RETAn, eta, gainera, enpresaburu edo banakako profesional gisa, edo, nolanahi ere, sozietate zibil edo ondasun-erkidego bateko bazkide gisa. Epe horretan, ezingo duzu jarduera gauzatu SL bateko bazkide gisa, egiten baduzu edo RETAn baja ematen baduzu 4 hilabete horiek igaro baino lehen, emandako dirulaguntza osoa itzuli beharko duzu, bai eta dirulaguntza ordaintzen denetik dagozkion berandutze-interesak ere.

Emandako zenbatekoak eskabideetan aurkeztutako datuen araberakoak dira. Zenbait kasutan, aipatutako informazioa balioetsi ondoren, handiagoak izan dira emandako zenbatekoak eskatutakoak baino, kalkulatu baitzen justifika zitezkeela kontuan hartuta dagozkien diruz lagun daitezkeen zenbatekoak eta aldiak.  

Gainera, kontuan hartu behar da ez badirela betetzen deialdiaren 10. artikuluan xedatutako betebeharrak, itzulketa izango dela horren 13. artikuluan jasotakoaren arabera (guztia edo zati bat gehi berandutze-interesak) eta ez da egiaztatuko ezarritako baldintzak betetzen direla dagozkion epeak amaitu aurretik, jakina. Eskatzaileak zegozkion baino gastu handiagoak adierazi bazituen eskabidean (adibidez, Ondasun-erkidego baten lokal baten guztizko alokairua), espedientea kitatu arte itxaron beharko da eta, hala badagokio, bidegabe jasotako zenbatekoak itzuli arte.

Lehenengo, harremanetan jar zaitezke zure banku-erakundearekin eta jasotako zenbatekoa itzultzen saiatu jatorrizko kontura. Ezinezkoa bada, emandako laguntzari uko egin beharko diozu horretarako dagoen inprimakia betez, zeina zure esku dagoen deialdiaren web-orrian (BESTE IZAPIDE BATZUK atalean) eta bertan adierazi bezala izapidetu. Geroago, dagokion ordainketa-gutuna bidaliko zaizu itzulketa gauza dezazun.

Ez, alarma-egoera deklaratu zenean eta alarma-egoera amaitu eta hurrengo 4 hilabeteetan, bertan behera geratu den jarduera horretan bakarrik jardun behar duzu.

Azken aldaketako data: