Norberaren konturako langileei eta langile autonomoei aparteko laguntzak emateko deialdiari buruzko ohiko galderak

Laguntzen onuradunek behin aurkeztu ahalko dute dokumentazio justifikatzailea, 2021eko urtarrilaren 29ra arte; eta, besteak beste, betebehar hauek dituzte:

  • Alarma-egoera bukatu ondoren, lan-jarduerari berriro ekitea, harekin jarraitzea, eta 3.1 artikuluan adierazitako kolektiboren batean mantentzea lau hileko epean gutxienez, jarduera berriz ekiten zaionetik hasita.
  • Esklusiboki aritzea dagokion jardueran, lau hilabetez gutxienez, alarma-egoera bukatzen denetik hasita.

Deialdiaren web-orrialdean, Tramitazio ataleko "Dirulaguntzaren justifikazioa" aukeran, justifikazio-fakturak aurkezteko jarraibideak aurkituko dituzu.

Eskabidea nola egiten duzun gorabehera, espedienteari dokumentazioa erantsi ahal izango diozu izapidetze elektronikoko aplikazioaren bidez (Nire karpeta). Horretarako, modu seguruan identifikatu behar da, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez.

Eskatzaileak ez baditu beharrezko bitarteko elektronikoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dituzu "Laguntza justifikatzeko inprimakia" eta ordainagiriak. Horretarako, hitzordua eskatu beharko duzu "Dokumentazioa erregistratzeko/entregatzeko". Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide ere erabili ahal da.

Alarma-egoerak irauten duen aldiari dagozkion errentamendu-gastuak eta alarma-egoera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetako errentamendu-gastuak hartuko dira kontuan, bai eta lehenengo bi hilabeteetako autonomoen kuotak ere, jarduerari berrekin ondoren. Alarma egoera martxoaren 14an deklaratu bazen ere, errentamendu gastuak justifikatzeko, martxo osoa hartuko da kontuan.

Diruz lagundutako errentamendu-gastuak eta autonomoen kuotak 2021eko urtarrilaren 30a baino lehen ordaindu beharko dira. Data hori baino lehen, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dituzu.

Nahikoa da aurkeztea emandako zenbatekoaren pareko balioa duten egiaztagiriak, denak batera eta 2021eko urtarrilaren 29ra arte.

Kasu horretan, justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko zenuke, bai eta dirulaguntza ordaintzen den unetik dagozkion berandutze-interesak ere.

Azken aldaketako data: