RESKILLING eta UPSKILLING EKINTZAK GARATZEKO PROGRAMAri buruzko ohiko galderak

Sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak arautzea.

 

  • Honako hauek dira:
    • A lerroa: sektore estrategikoetako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra (ikus deialdiaren 3.1. artikulua). A lerroa honako bitan banatzen da:
      • 1. lerroa: enpresek, enpresa-elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek egin beharreko prestakuntza-ekintzak.
      • 2. lerroa: prestakuntza-erakundeek egin beharreko prestakuntza-ekintzak.
    • B lerroa: pertsonen zaintzarako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra (prestakuntza-erakundeak).
    • C lerroa: 5000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra (prestakuntza-erakundeak).
  • 1. lerroa honako erakunde hauetara zuzentzen da:
    • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten eta langileentzako prestakuntza-planak aurkezten dituzten enpreseei.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten enpresa-talde, partzuergo, organismo eta erakunde sektorialei, baldin eta onuradunari atxikitako edo lotutako enpresetako, gutxienez, 20 langilerentzako prestakuntza-planak aurkezten badituzte.
    • Lana bilatzen ari den biztanleria aktiboarentzako eta zaurgarritasun bereziko taldeentzako prestakuntza-planak aurkezten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei.

 

  • 2. lerroa izena eman duten prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoei zuzenduta dago, enplegu-bila ari diren biztanleria aktiboari zuzendutako sektore estrategikoetako prestakuntza-espezialitateak emateko.

 

  • B lerroa izena emanda dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoei zuzentzen zaie, pertsonen zaintzari buruzko prestakuntza-espezialitateak emateko.

 

  • C lerroa sektore estrategikoetan prestakuntza-espezialitateak emateko izena eman duten prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoei zuzenduta dago, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei prestakuntza emateko.

Enpresek A.1. lerroan aurkez dezakete eskabidea, hau da, langileentzako prestakuntza-planak garatzeko. Izena emanda dauden prestakuntza-erakundeak azpikontratatu ahal izango dituzte.

Enpresa-elkarteek A.1. lerroan aurkez dezakete eskabidea, hau da, ordezkatzen dituzten enpresen langileentzako prestakuntza-planak garatzeko. Izena emanda dauden prestakuntza-erakundeak azpikontratatu ahal izango dituzte.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek A.1. lerroan aurkez dezakete eskabidea, hau da, lan bila ari den biztanleria aktiboarentzako, baita kalteberatasun bereziko kolektiboentzako ere, prestakuntza-planak garatzeko. Izena emanda dauden prestakuntza-erakundeak azpikontratatu ahal izango dituzte.

  • Inskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoek beherago adierazitako lerroetan aurkez dezakete eskabidea. Ezin dute azpikontratatu.
    • A.2. lerroa:  sektore eta eremu estrategikoetan prestakuntza-espezialitateak ematea, gaitasun eta enplegu berdeei buruzko prestakuntzan arreta berezia jarrita.
    • B lerroa:  pertsonen zaintzari buruzko prestakuntza-espezialitateak ematea.
    • C lerroa: 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei zuzendutako prestakuntza-ekintzak ematea, arreta berezia jarriz gaitasun eta enplegu berdeei buruzko prestakuntzan.

 

Sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak emaitea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 74. zenbakia, asteazkena, 2022ko apirilaren 13a: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2019004108

Hilabete, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, 2022ko apirilaren 14tik maiatzaren 13ra arte.

  • Programatu beharreko prestakuntza-ekintza guztiak jasoko dituen prestakuntza-plan bakar baterako eskatu ahal izango da dirulaguntza.
  • Prestakuntza-erakundeek lerroetako hirutan (A.2., B eta C lerroetan) parte har badezakete ere, eskabide bakarra aurkeztuko dute, eta bertan zehaztuko dute beren planaren proposamenosoa.
  • Eskatzaile guztiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
    • Eskabide-orria betetxea
    • Erantzukizunpeko adierazpena, eskabide-inprimakian integratua, erakunde onuraduna izatea eragozten duten egoeretako batean ez egotearena (deialdiaren 15.2 artikuluan zerrendatzen dira egoera horiek).
    • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako lanbide-kualifikazioen Konpetentzia Unitatearen identifikazioa, eskatutako prestakuntza-ekintza bakoitzari dagokiona.
    • Eskatutako prestakuntza-ekintza bakoitzaren prestakuntza-programa (erreferentziako konpetentzia-unitatea duen profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko egiaztatuta ez dauden erakundeen kasuan bakarrik, edo proposatutako prestakuntza-ekintzaren ordu-kopurua konpetentzia-unitate horri lotutako prestakuntza-moduluaren ordu-kopurura zehazki egokitzen ez denean soilik).
    • Erantzukizunpeko adierazpenak honako hauei buruz: "Kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa betetzea; eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa; datuen lagapena eta tratamendua onartzea; eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa. Eredu horiek LanF aplikazioan daude eskuragarri, eta erakunde eskatzaileek nahitaez bete behar dituzte, bai eta talde bateko kide diren enpresa bakoitzak eta, hala badagokio, prestakuntza-plana emateko azpikontratatutako prestakuntza-erakundeek ere.
  • Prestakuntza-erakundeen eskabideetan (A.2., B eta C lerroak), hala dagokionean, proiektuen balorazioa egiaztatzeko, honako hauek ere erantsi ahal izango dira:
    • Deialdi honen 11.2 artikuluan adierazitako agiriak, merezimenduak egiaztatzeko: egiaztapenak, merituak…

 

  • Enpresen eta enpresa-taldeen eskaeretan, nahitaez:
    • Enpresa eskatzailearen eta enpresa-elkarteetan, parte hartzen duten enpresa guztien «minimis» laguntzen adierazpena.
    • Parte hartzen duen enpresa bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, erakunde onuraduna izatea eragozten duen egoeraren batean ez dagoela adierazten duena (deialdiaren 15.2 artikulua).
    • Prestakuntza-plana osatzen duten enpresen identifikazioa eta horietako bakoitzean prestakuntzan parte hartuko duten langileen kopurua.
  • Enpresen, enpresa-elkarteen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen eskaeretan (A.1. lerroa) honako hauek ere gehituko dira:
    • Laguntza-ekintza osagarrien deskribapena, hala badagokio
  • Gainera, nortasun juridikorik gabeko enpresa-elkarteen eskabidean:
    • Elkartea eratzeko sinatzen duten agiria, bertan adierazi beharko direlarik taldearen ordezkari gisa izendatutako pertsona, elkartutako enpresek diruz lagundutako jarduera gauzatzeari buruz duten konpromisoa eta, hala badagokio, enpresa bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.
  • 1. lerroko erakundeek (enpresak, enpresa-elkarteak edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak) prestakuntza-plana gauzatzeko azpikontrataziora jotzen badute edo hori egitea aurreikusten badute:
  • Aldez aurreko baimena eskuratzeko kontratuaren kopia (sinatu gabe).
  • Hiru eskaintzaren eskaera justifikatzeko agiriak, kontratuaren zenbatekoa kontratu txikiena baino handiagoa denean.
  • Azpikontratatutako prestakuntza-erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, erakunde kontratista izatea eragozten duten egoeretako batean ez dagoela adierazten duena (deialdiaren 15.2 artikulua).
  • Azpikontratatutako prestakuntza-erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzkoak: "Kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa betetzea, eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, datuen lagapena eta tratamendua onartzea, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoak. Eredu horiek LanF aplikazioan daude eskuragarri.
  • Azpikontratazioarekin lotutako dokumentazioa ezin bada aurkeztu diru-laguntzaren eskaerarekin batera, onuradunak aurkeztu beharko du, kontratatutako prestakuntza-ekintzak hasi aurretik Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren aurretiazko baimena lortzeko.

Programatu beharreko prestakuntza-ekintza guztiak jasoko dituen prestakuntza-plan bakar baterako eskatu ahal izango da dirulaguntza.

Lanbidek jakinarazi egingo luke, hamar egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, akatsa edo akatsa zuzen dadin edo nahitaezko dokumentuak aurkez daitezen.

  • 285.955,05 euro, honela banatuta jarduera-lerroen arabera:
    • A lerroa: 2.346.456,27 euro, honela banatuta:
      • 1. lerroa: 1.346.456,27 euro, honela banatuta:
        • 936, 88 euro (A.1. lerroaren kredituaren % 30) – Enpresen prestakuntza-planak.
        • 873,76 euro (A.1. lerroaren kredituaren % 60) – Enpresa-elkarteen prestakuntza-planak.
        • 645,63 euro (A.1. lerroaren kredituaren % 10) – Irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza-planak.
      • 2. lerroa: 1.000.000 euro, prestakuntza-erakundeek garatutako prestakuntza-planetarako.

 

  • B lerroa: 619.777,37 euro: pertsonen zaintzari buruzko prestakuntza-ekintzetarako (prestakuntza-erakundeak).

 

  • C lerroa: 319.721,41 euro: 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako (prestakuntza-erakundeak).

Bai: A lerroa zatitzen den lerro bakoitzean eta C lerroan, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da. Erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, gerakina ezin izango da erabili prestakuntza-ekintza desberdinak estaltzeko.

  • Erakunde eskatzaile bakoitzak eman beharreko prestakuntza-ekintzei dagozkien zenbatekoen batura izango da prestakuntza-planerako dirulaguntzaren azken zenbatekoa.
  • 30 orduko prestakuntza-ekintzek 245 euroko modulu ekonomikoa dute prestakuntza jaso duen pertsona bakoitzeko.
  • 60 orduko prestakuntza-ekintzek 549 euroko modulu ekonomikoa dute prestakuntza jaso duen pertsona bakoitzeko.
  • 30 eta 60 ordu bitarteko iraupena duten ekintzek prestatutako pertsona bakoitzeko eta ordu bakoitzeko 8,82 euroko modulu ekonomikoa izango dute.
  • Laguntza emateko ekintza osagarriek ez dute finantzaketa osagarririk eragingo.

Onuradun bakoitzak gehienez 500.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du.

  • 1. lerroan, dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, helburua delako beste proposamen batzuekin alderatzeko baloraziorik behar ez duten jarduera zehatzak finantzatzea. Eskabideak aurkezteko hurrenkeran emango dira onarpen-ebazpenak. Kontuan hartuko da, beti, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko dela.
  • 2, B eta C lerroetan, dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izango da. Hala ere, A.2. eta C lerroetan, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da.

 

  • 1. jarduera-lerroan, Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza.
  • 2., B eta C jarduera-lerroetan, prozedura izapidetzeko organo ezkuduna Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza izango da, eta ebazteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusia.

 

  • 1. lerroan:
    • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten eta langileentzako prestakuntza-planak aurkezten dituzten enpresek.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten enpresa-taldeek, partzuergoek, organismo eta erakunde sektorialek, baldin eta onuradunari atxikitako edo lotutako enpresetako, gutxienez, 20 langilerentzako prestakuntza-planak aurkezten badituzte.
    • Lana bilatzen ari den biztanleria aktiboarentzako eta zaurgarritasun bereziko taldeentzako prestakuntza-planak aurkezten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

 

  • 2., B eta C lerroetan:
    • Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoek, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude.
  • Enpresen, enpresa-elkarteen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen (A.1. lerroa) kasuan, azpikontrataziora jotzen ez badute, prestakuntza-planak gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte, edo diru-laguntza esleitu ondoren horiek edukitzeko konpromisoa hartu beharko dute. Instalazioak eta baliabideak norberaren edo besteren titulartasunekoak izan daitezke, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egon beharko dute eskuragarri.
  • Prestakuntza-erakundeen kasuan (A.2, B eta C lerroak), deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntza eskuratu ahal izateko, prestakuntza-planak gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte, edo, bestela, diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek erabiltzeko konpromisoa hartu beharko dute. Instalazioak eta baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoan egongo dira eskuragarri.
  • Prestakuntza-erakundeen kasuan (A.2, B eta C lerroak), ez da onartzen prestakuntza-jarduera gauzatzeko azpikontratazioa. Irakasleen (pertsonen) kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartzen.
  • Enpresek, enpresa-elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek beren proiektuak azpikontratatu eta bidera ditzakete akreditatutako prestakuntza-erakundeen bidez. Prestakuntza-proiektuaren % 100 azpikontratatu ahal izango da.
  • Erakunde eskatzaileak, diru-laguntza eskabidearekin batera, sinatu gabeko kontratuaren kopia bat aurkeztu beharko du azpikontratazioa baimentzeko. Onuraduna izanez gero, baimena eman dela ulertuko da.
  • Diru-laguntza eskabidearekin batera azpikontratazio-kontratua aurkeztea ezinezkoa bada, onuradunak baimena emateko aurkeztuko du, azpikontratatutako prestakuntza ematen hasi aurretik. Hamar egun balioduneko epean ebatziko da, eta epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
  • Prestakuntza-erakundeen kasuan, ez da onartzen prestakuntza-jarduera gauzatzeko azpikontratazioa. Irakasleen (pertsonen) kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartzen.
  • Kontratuaren zenbatekoak kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean, enpresa edo erakunde onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu (4.2 artikulua).
  • Azpikontratazio-kontratua egiteari eta azpikontratatutako erakundeari berari dagozkien beste betekizun batzuk deialdi honen 4.2 eta 15.2 artikuluetan zerrendatzen dira. Ildo horretan, azpikontratatutako prestakuntza-erakundeek honako aitorpen hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
    • Erakunde kontratista izatea eragozten duten egoeretako batean ez egotea, deialdiaren 15.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
    • “Kalte nabarmenik ez eragiteko” printzipioa betetzea, eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, datuen lagapena eta tratamendua onartzea eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa. Eredu horiek LanF aplikazioan daude eskuragarri.

 

 

Prestakuntza-plana deialdi honen helburuei erantzuteko jarduera eta ekintzen multzoa da: biztanleria aktiboaren kualifikazioko eta birkualifikazioko prestakuntza, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei lotua, despopulazio-arriskuan dauden guneak eta pertsonak zaintzea, eta gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko laguntza.

  • 1. jarduera-lerroari dagokionez:
    • Langileen prestakuntzarako enpresen proiektuak.
    • Enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten enpresa-elkarteen, partzuergoen, organismoen eta entitate sektorialen proiektuak, enpresa horietako langileak prestatzeko. (Gutxienez: 20 langile plan osorako).
    • Lana bilatzen ari diren biztanleria aktiboarentzako eta kalteberatasun bereziko taldeentzako prestakuntza-proposamenak aurkezten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen proiektuak.
  • A.2., B eta C jarduera-lerroetan, egiaztatuta dauden prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen prestakuntza-planak eta -ekintzak jasoko dira.
  • Deialdi honetako prestakuntza-ekintza guztiek izaera ez-formala eta soilik teorikoa dute.
  • Lehentasunez, sortzen ari diren konpetentziei buruzko prestakuntza, besteak beste, digitalizazio aplikatuaren arloko prestakuntza.
  • Lanpostuak sortzeko ahalmen handia aurreikusten den sektoreetako prestakuntza
  • 1., A.2. eta C jarduera-lerroetan, konpetentziak eta enplegu berdeak garatzera bideratutako ekintzek (01. Etiketa: “Konpetentzia eta enplegu berdeetarako ekarpena”), ingurumen-iraunkortasuna lanbide-jarduketaren funtsezko ardatza denean. Lerro horien kredituaren % 50 gordeko da horrelako ekintzak finantzatzeko.
  • 1. eta A.2. lerroetan, jarduketak sektore eta eremu estrategiko hauetara bideratuko dira:
    • Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planean jasotako sektore estrategikoak (deialdiaren 3.1.a. artikulua).
    • Zeharkako eremuak: digitalizazio aplikatua eta konpetentzia eta enplegu berdeak (deialdiaren 3.1.b. artikulua)
    • Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen pean pertsona gehien dauden sektoreak (deialdiaren 3.1.c. artikulua).
  • B lerroa pertsonak zaintzeko prestakuntzara bideratuta dago.
  • Prestakuntza-erakundeek deialdi honetarako proposatzen dituzten espezialitateetan edo prestakuntza-programetan izena emanda egon beharko dute (10.1. artikulua).
  • Programatzen diren prestakuntza-ekintza guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartuta dauden lanbide-kualifikazioen Konpetentzia Unitateen erreferentzia izan beharko dute beren prestakuntza-edukietan.
  • Eskabidearekin batera, eskatutako ekintzaren prestakuntza-programa bete beharko da, baldin eta erakunde onuraduna ez badago egiaztatuta erreferentziako konpetentzia-unitatea duen profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko, edo proposatutako prestakuntza-ekintzaren ordu-kopurua ez badator bat zehazki konpetentzia-unitate horri lotutako prestakuntza-moduluaren ordu-kopuruarekin.
  • Eman beharreko prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute, eta, horregatik, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du.
  • Diru-laguntza honen xede den jarduera egiteko behar den enplegu guztia Espainian sortu beharko da, eta langileak kontratatu eta Gizarte Segurantzan afiliatu beharko dira.
  • Eskatutako ekintza bakoitzaren prestakuntza-programan, haren erreferentzia Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartutako lanbide-kualifikazioko Konpetentzia Unitatearekin identifikatuko da.
  • Prestakuntza-programaren eredu bat eskuragarri dago LanF-n.
  • Erreferentziazko konpetentzia-unitatea biltzen duen profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko egiaztatuta dauden erakundeen edo, hala badagokio, enpresen kasuan, ez da beharrezkoa izango prestakuntza-programa betetzea, baldin eta prestakuntza-ekintza zehazki egokitzen bazaio konpetentzia-unitate horri lotutako prestakuntza-moduluaren ordu-kopuruari.

 

  • Azpikontrataziora jotzen ez duten erakunde edo enpresa onuradunek eta prestakuntza-erakundeek beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte, edo konpromisoa hartu beharko dute, diru-laguntza esleitu ondoren, prestakuntza-jarduera hasten den unean.
  • Prestakuntza-jarduerak emateko, instalazioak eta baliabideak, titulartasunekoak edo hirugarren erakunde publiko edo pribatuen titulartasunekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan egongo dira eskuragarri.

 

Prestakuntza-ekintzak aurrez aurre emango dira.

Ekintzak emakida-ebazpena jakinarazten denetik aurrera hasiko dira, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

  • Prestakuntza-ekintzek 8 parte-hartzaile izan beharko dituzte gutxienez, eta 20 gehienez. Bi parte-hartzaile gehiago sartzea onartuko da, baina ez da diruz lagunduko.
  • Hala ere, enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten talde edo elkarteen proiektuek gutxienez 20 langilerengana jo beharko dute.

 

Prestakuntza-ekintzen iraupena 30 eta 60 ordu artekoa izango da. Gehienez 120 ordu iraun ahal izango dute, baina diru-laguntza ez da inoiz 60 orduko modulu bati dagokiona baino handiagoa izango.

  • Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzea.
  • Ekintza horiek, besteak beste, honako hauek izan ahalko dira:
    • Prozeduraren ezaugarriei buruzko informazioa eta hedapena.
    • Hautagaiaren portafolio dokumentala osatzeko laguntza.
    • Prozeduran izena emateko laguntza.
    • Orientazioko, eta, hala badagokio, ebaluazioko faseak prestatzeko laguntza.
    • Lan-esperientziaren bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzen banaka edo kolektiboki lagun dezaketen beste ekintza batzuk.

 

  • Laguntza emateko ekintza horiek ez dute finantzaketa osagarririk eragingo.
  • 1. lerroan, dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, helburua beste proposamen batzuekin alderatzeko baloraziorik behar ez duten jarduera zehatzak finantzatzea baita. Eskabideak aurkezteko hurrenkeran emango dira onarpen-ebazpenak. Kontuan hartuko da, beti, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko dela.
  • 2, B eta C lerroetan, prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitzari banakako balorazioa egingo zaio, eta hortik, gainditzen duten eskabideen lehentasun-hurrenkera bat aterako da. Ez dira finantzatuko balorazioan 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten prestakuntza-ekintzak. Hala ere, A.2. eta C lerroetan, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da.

2., B eta C jarduera-lerroetan, bi irizpide-multzo handitan biltzen dira: prestakuntzaren kalitatearen eta inpaktuaren adierazleak (gehienez 46 puntu) eta prestakuntza-jardueren ondoriozko kudeaketa-emaitzen adierazleak (gehienez 25 puntu). Deialdiaren 14. artikuluak eta I. eta II. eranskinak adierazle horien kapituluak zehazten dituzte, baita horietako bakoitzari emandako balioa ere.

  • Pertsona landun eta/edo langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdian emandako prestakuntza-ekintzak (irizpide bakoitzak zehazten duenaren arabera).
  • Bi irizpide horietan ez dira kontuan hartuko honako hauen emaitzak: kontratatzeko konpromisoa duten eta diruz lagundu daitezkeen lerroak, proiektu bereziak edo beste deialdi batzuk.

2., B eta C lerroetan, behin-behineko lehen ebazpen bat Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da. Erakunde interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko edo eskaeran atzera egiteko.

2., B eta C jarduera-lerroetan, behin betiko ebazpenak diru-laguntza emateko prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, baita ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere. Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da.

  • 2., B eta C jarduera-lerroetan, erakunde onuradunek 5 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoaren balioa duen dirulaguntza onartzeko, modu telematikoan, LanF aplikazioan.
  • Epe hori igaro eta dirulaguntza onartzen ez badute, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
  • 1. jarduera-lerroari dagokionez (enpresak, enpresa-elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak), epea hiru hilabetekoa da, eskaera Lanbideko erregistroan sartzen den egunetik aurrera; epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi dela ulertuko da.
  • 2., B eta C jarduera-lerroei dagokienez (prestakuntza-erakundeak), epea hiru hilabetekoa da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.
  • 1 jarduera-lerroari dagokionez, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
  • 2., B eta C jarduera-lerroei dagokienez, behin betiko ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

 

  • Prestakuntza-erakunde onuradunek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez zabalduko dituzte beren planak, dagokion zerbitzu-eskaintzaren bidez.
  • Enpresen eta enpresa-elkarteen prestakuntza-planak enpresa eskatzaileetako langileei zuzenduko zaizkie.
  • Enpresek edo enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten elkarteek sustatutako jardueretan, proiektu horietan enpresa horien langileek parte hartuko dute.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek, beren jardun-lerroen barruan, prestakuntza-ekintzak hasi baino behar beste denbora lehenago egingo dute hautaketa-prozesua LanF aplikazioan, betiere deialdi honen 20.5 artikuluan adierazitako lehentasunen arabera.
  • Hautagaiek prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatu beharko da.
  • Aipatutako konpetentzia-unitatea eman beharreko prestakuntza-espezialitatearekin egiaztatuta ez duten pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaile bakoitzak baldintza horri buruzko erantzukizunpeko adierazpena sinatuko du.

Jardueren hasiera, edozein aldaketa eta amaiera gertatzen diren unean jakinarazi behar dira, baita asistentzia-kontroletan ere.

Ezinbesteko kasuetan bakarrik, Lanbidek justifikatuta eta onartuta.

Bai, prestatzaileen fitxategian sartu eta baimendu beharko dira.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen enpresarekin edo zentroarekin lankidetzan, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo du, betekizunak eta formalitateak egiaztatzeaz gain, prestakuntzaren emaitzak ebaluatuko ditu, eta kalitatea bermatzen lagunduko du.
  • Bisitak egingo zaizkio prestakuntza-erakunde edo -enpresa bakoitzari, onetsitako prestakuntza-ekintzen % 30eko laginketa eginez. Gehienez ere bost ekintza bisitatuko dira erakunde bakoitzean, kopuru horrek % 30 gainditzen badu.

Ekintzaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak jasoko dituen eskuliburua (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoak direnean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua. Azken hori sinatu egin beharko dute.

Erakunde onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta prestatzaileak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

  • Prestakuntza-zentroak Lanbideri jakinaraziko dio parte-hartzailea kanpoan uzteko arrazoietako bat gertatu dela. Horretarako, ezarrita dauden bideak eta ereduak erabiliko ditu (deialdiaren 22. artikulua).
  • Izan ere, parte-hartzeila prestakuntza-ekintzaren batetik kanporatzen bada edo ekintzan baja ematen bazaio, parte-hartzaileen taldetik kanpo utziko da.

 

Bai, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25era iritsi ez bada eta ikasle berriek baldintzak betetzen badituzte.

  • Prestakuntza-ekintza bakoitzean ezartzen direnak. Gainera, parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi telematikoa bete beharko dute.
  • Bestalde, Lanbidek prestakuntza-ekintza guztien kalitatea ebaluatuko du, sistema misto bati jarraituz: batetik, ikasleek telematikoki betetako galdetegietatik lortutako emaitzak (erakundeak hori betetzen lagunduko du); eta, bestetik, Lanbideko teknikariak emandako puntuazioa. (Deialdiaren 25. artikulua).
  • Asistentzia-ziurtagiria edo diploma, prestakuntza gainditu bada eta ebaluazioa positiboa izan bada, zeinean datu hauek adieraziko baitira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, dagokion konpetentzia-unitatearen gaineko erreferentzia, prestakuntza-edukiak, zer modalitatetan eman den, zer egunetan hasi eta amaitu den, eta ikasleak guztira jaso dituen prestakuntza-orduak.
  • Prestakuntza-ekintza ematen duen erakundeak edo enpresak lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedurarekin lotutako informazioa emango die parte-hartzaileei, prestakuntza gainditu duten pertsonek prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatzeko eskaera aurkeztu ahal izan dezaten.
  • Aldez aurretik eskatzen bada, bi zatitan ordainduko da.
  • Lehen ordainketa (proiektuari dagokion dirulaguntza osoaren % 60), lehen jarduera hasi dela jakinarazi ostean.
  • Bigarren ordainketa (dirulaguntzaren gainerako zatia), diruz lagundutako jarduera guztiak amaitu eta justifikatu ostean. Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du.

Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak prestakuntza-ekintza bakoitza justifikatzeko memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bitartez, prestakuntza-ekintza amaitzean prestakuntza-erakundeak ikasleei buruz egingo duen azken ebaluazioa Lanbidek baliozkotu eta 10 eguneko epean, gehienez ere. Memoria horretan deialdi honen 27.3 artikuluan adierazitakoa erantsiko da.

  • Bai: dirulaguntza hauek jasotzen dituzten erakundeek finantzaketa horren jatorriaren berri eman beharko dute jarduketen publizitatean, eta ikusteko moduan egiten dela bermatu beharko dute. Hala dagokionean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoaren identifikazio grafikoaz gainera, Europar Batasunaren ikurra eta finantzaketa-adierazpen egoki bat txertatuko dute, non hau adierazi behar baita: «Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta». Helbide honetan eskuratu ahal dira elementu horiek: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual
  • Era berean, diruz lagundutako jarduketari buruzko edozein hedabidetan egin beharreko erreferentzia guztietan adierazi beharko da Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak finantzatu duela.
  • Ikusgarri egite hori, bereziki, prestakuntza gauzatzen den lokaletan, sortutako material didaktiko guztietan eta bestelako materialetan, eta prestakuntza-ekintzak eta horien emaitzak sustatzen direnean egingo da; hartara, informazio koherente, eraginkor eta proportzionatua emango zaie hartzaile askori, komunikabideak eta publikoa barne.
  • Enpresen eta enpresa-elkarteen proiektuetako ekintzetan enpresa edo elkarte horiek ordezkatzen dituzten enpresen langileek parte hartu ahal izango dute.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeen proiektuetako ekintzetan eta prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen planetan parte hartu ahal izango dute enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langabeek eta, lehentasunik gabe, lanean ari diren langileek; nolanahi ere, azken horiek ezin izango dute gainditu ekintza bakoitzeko parte-hartzaile guztien % 30.
  • Langabea izatea prestakuntzaren hasierako lan-egoeraren araberakoa izango da.
  • Langabetzat hartzen dira kontratu partzialarekin lan egiten duten langileen lanaldia lanaldi osoaren herena baino txikiagoa dutenak.
  • C jarduera-lerroan, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
  • Eman beharreko jarduera eta ekintzei dagokien konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute, eta, horregatik, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du.
  • C jarduera-lerroan, 5.000 biztanletik beherako udalerriko egoiliarra izatea.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek sustatutako prestakuntza-ekintzetan, beren interesagatik edo Lanbideren aholkularitza- edo orientazio-zerbitzuek aginduta, interesdunek ekintzetan aurrez izena eman ahal izango dute. Parte-hartzaileen azken hautaketa hori gauzatzeko ardura duen erakundeak egingo du, deialdi honetako 20. artikuluko 5. paragrafoan adierazitako lehentasunei jarraituz.

Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat.

Parte-hartzaileek estalita dute ikastaroetara joateak eta ikastaroetara joateak eragindako arriskua, istripu- eta erantzukizun zibileko poliza bidez.

Ikastaroaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoa denean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua (sinatu egin beharko dute) jasotzen dituen eskuliburua.

Parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzetara joan beharko dute, eta haiei etekina atera beharko diete. Izan ere, eguneroko bertaratze-partea sinatu beharko dute.

Ez, honako kasu hauetan izan ezik: prestakuntza-ekintzaren ordutegiarekin bateraezina den enplegua aurkitzen bada, edo behar bezala justifikatutako familia-egoera larria gertatzen bada.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

Kasu bakoitzean ezartzen direnak. Horrez gain, parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi telematikoa bete beharko dute.

  • Asistentzia-ziurtagiria edo diploma, prestakuntza gainditu bada eta ebaluazioa positiboa izan bada, zeinean datu hauek adieraziko baitira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, dagokion konpetentzia-unitatearen gaineko erreferentzia, prestakuntza-edukiak, zer modalitatetan eman den, zer egunetan hasi eta amaitu den, eta ikasleak guztira jaso dituen prestakuntza-orduak.
  • Prestakuntza-ekintza ematen duen erakundeak edo enpresak lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedurarekin lotutako informazioa emango die parte-hartzaileei, prestakuntza gainditu duten pertsonek prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatzeko eskaera aurkeztu ahal izan dezaten.