Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzak. Prestakuntza-erakundeak

[reskilling_upskilling_entidades]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak arautzea, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Es objeto de la presente convocatoria, la regulación de las ayudas a conceder para el desarrollo de acciones de reskilling y upskilling, para la formación de cualificación y recualificación de la población activa, vinculada a cualificaciones profesionales en sectores estratégicos, cuidado de las personas y zonas en riesgo de despoblación, así como para el acompañamiento para la evaluación y acreditación de las competencias profesionales, en el ámbito del País Vasco, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU.

Diruz lagun daitekeen jarduera: Prestakuntza-plana

Kapitulu honen babespean, dirulaguntza jaso ahal izango dute 16. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eta tipologia hauei erantzuten dieten prestakuntza-ekintzez osatutako prestakuntza-planek:

  • Sektore eta eremu estrategikoetako prestakuntza-ekintzak (A.2 lerroa), 3.1 artikuluaren a), b) eta c) letretan deskribatuak, arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.
  • Pertsonak zaintzeari buruzko prestakuntza-ekintzak. (B lerroa)
  • 5.000 biztanletik beherako udalerritan bizi diren pertsonentzako prestakuntza-ekintzak (C lerroa), arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.

Aurrekontuko zuzkidura

3.285.955,05 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide horiek jarduera-ildo hauen artean banatzen dira, prestakuntza-ekintzen tipologiaren eta dirulaguntzaren onuradunen arabera:

1. A lerroa: 2.346.456,27 euro, sektore estrategikoetako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularrerako. Eskaintza hori bitan banatzen da:

  • A.1 lerroa: 1.346.456,27 euro, enpresek, enpresa-elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek egin beharreko prestakuntza-ekintzetarako. Honela banatuko da:
    • 403.936,88 euro (% 30), enpresen prestakuntza-planetarako.
    • 807.873,76 euro (% 60), enpresa-taldeen prestakuntza-planetarako.
    • 134.645,63 euro (% 10), irabazi-asmorik gabeko erakundeen prestakuntza-planetarako.
  • A.2 lerroa: 1.000.000 euro, prestakuntza-erakundeek garatutako prestakuntza-ekintzetarako.

A lerroko baliabideen banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko helburuarekin, 7. artikuluan dirulaguntzak esleitzeko aurreikusten diren baldintzen arabera.

2. B lerroa: 619.777,37 euro, pertsonen zaintzarako prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.

3. C lerroa: 319.721,41 euro 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonei prestakuntza-ekintzen eskaintza modularra egiteko, prestakuntza-erakundeen eskutik.

A lerroa zatitzen den lerro bakoitzean eta C lerroan, aurrekontu-kredituaren % 50 3.1.b.2 artikuluan definitutako konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da. Erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, gerakina ezin izango da erabili prestakuntza-ekintza desberdinak estaltzeko.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-entitateak

Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan.

Betekizunak

  • Egoitza fiskala eta zentro operatibo nagusia Espainian izatea eta, gutxienez, diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean bertan egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea
  • Zigor- edo administrazio-zehapenen bat ez izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona
  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:
    • Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera
  • Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1211702

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Dirulaguntzaren eskabidean, enpresa edo erakunde eskatzaileak prestakuntza-plana osatzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzari ematen dion lehentasun-ordena adieraziko da, eskatutako dirulaguntza osoa eman ezin bada aplikatuko dena. Dena den, konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute beti, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabideetan adierazitako ordena aldatu ahal izango du, 2.2 artikuluan aurreikusitako kreditu-erreserbaren zenbatekora iritsi arte.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (Lan-F).

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten erakundeek gakoak hemen lortu ahal izango dituzte.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Prestakuntza-ekintzen baldintzak


Prestakuntzaren hartzaileak


Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa


1. Eman beharreko prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute; beraz, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, egingo duen prestakuntza-ekintzaren erreferentziazko konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duela adierazteko. Era berean, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, prestakuntza-espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte hautagaiek.

2. Enpresek edo enpresa-elkarteek, partzuergoek eta enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten sektoreko organismo eta erakundeek sustatutako jarduketetan, haien prestakuntza-planak osatzen dituzten enpresetako langileek hartuko dute parte.

3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek sustatutako jarduketetan, prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzeko hautagaiak honako bide hauetatik etorri ahal izango dira:

  • Enplegu-eskatzaileak (eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak), baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Orientazio Zerbitzuek prestakuntza-ekintza egitea agindu badiete haien prestakuntza-ibilbidearen barruan.
  • Nire Lanbidenet-en bitartez ikastaro batean izena eman duten enplegu-eskatzaileak, beren prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzaren bidez.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aholkularitzako edo ebaluazioko prozesu baten ondoren deitutako enplegu-eskatzaileak.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta ez dauden langile okupatuak, baldin eta eskaria aurrez aurre egin badute, bai Lanbideren sareko bulegoren batean eskaera bat aurkeztuta, bai eskaera organismo autonomo honen webgunean beteta (www.lanbide.euskadi.eus). Prestakuntza-ekintzak, haietan izena emateko epea eta eskatzaileek bete behar dituzten sarbide-baldintzak adieraziko dira webgunean, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren xehetasunak eta ezaugarriak ere.

4. Ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, aurrez izena eman duten hautagaien artean. Horretarako, prestakuntza emango duen erakundeak sarbidea izango du inskribatutako hautagaien datuetarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-kudeaketarako aplikazioaren bidez (LanF). Erakundeak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik eta dagozkion bermeekin egingo du hautaketa-prozesua.<br>Behar duten prestakuntza-ekintza guztietan, hautaproba bat ere egingo dute, erakundearen instalazioetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariekin aurrez adostuta, ekintza behar bezala aprobetxatzen dela ziurtatzeko eta kualifikazioa ematen duten ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoa den aurretiazko ezagutza-maila erreala zehazteko. Proba hori LanF aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da, prestakuntza-ekintzak gauzatzeari buruz ematen diren jarraibideen arabera.

5. Prestakuntza-erakundeek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek sustatutako jardueretan, prestakuntza-ekintzara sartzeko eskakizunak betetzen dituzten eta, hala badagokio, aurreko atalean deskribatutako hautaproba gainditzen duten pertsonen artean, kolektiboen araberako lehentasun batzuk ezarri dira, hurrenkera honetan:

  • 1. Kualifikazio baxuko langabeek lehentasuna edukiko dute.
  • 2. Bigarrenik, eta lehentasun-maila berean, honako hauek sartuko dira ekintzetan: iraupen luzeko langabeak (ILL), desgaitasunen bat duten pertsonak, 45 urtetik gorakoak eta 30 urtera arteko gazteak, Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren (GEA) eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) onuradunak, terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak, eta langabezia-sorospen bereziaren (LSB) hartzaileak. Halaber, ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiak edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek, lan-kontratuen etenaldiek edo lanaldi-murrizketek eragindako pertsonak ondorio horietarako langabetzat hartuko dira, bai eta krisialdian dauden sektoreetatik datozen pertsonak  irkualifikatzeko eta birkokatzeko Aukeraberri programan parte hartzen dutenak ere (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bilkuran onartutako programa).
  • 3. Hirugarrenik, gainerako langabeak, oro har.
  • 4. Azkenik, pertsona landunak, langabeek bete gabeko plaza libreak geratzen badira.

6. Inork ezin izango ditu bi ikastaro batera egin, baldin eta ikastaroan sartzeko baldintzak betetzen dituen beste norbaiten eskaerarik badago.

7. Hautaketa bukatu ondoren, erakunde onuradunek LanF kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez jakinarazi beharko dute hautaketaren emaitza, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak aintzat hartuta.

8. Hautatuak izan direnen zerrenda eta erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrenda erakutsi behar dituzte prestakuntza-erakundeek beren instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez, hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Hor, zehaztuta egon behar du non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren prestakuntza-ekintzak.<br>Aurrekoa eragotzi gabe, prestakuntza-zentroek egoki iritzitako bestelako bitartekoak erabili ahal izango dituzte ikasleei ikastaroetan parte hartuko dutela jakinarazteko.