Lanbideko informazio orokorra

EAE Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zerbitzua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da.

Enpleguko informazioa, prestakuntza eta orientabideak eskaintzen ditugu, eta bitartekari-lanak egiten ditugu pertsona eta enpresen artean, lan-eskaintzak eta eskariak kudeatzeko. 

Horrez gain, laguntzak kudeatzen ditugu herritar eta enpresentzat. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko oinarrizko errenta (DSBE), etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) kudeatzen ditugu.

Gure arreta-kanaletan lortu ahal duzu informazio gehiago.

Gizarte-sareetan ere aurki gaitzakezu: Facebook, Twitter, Linkedin eta Youtube.

16 urte baino gehiago izan eta egoitza EAEn duten guztiak. Kontuan hartu behar da bakarrik egon daitekeela inskribatuta autonomia-erkidego bakar bateko enplegu-zerbitzuan.

Justifikatzeko egoitza autonomia-erkidegoan daukazula, erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko duzu.

Webaren bidez inskribatu dezakezu, betiere BakQ edo Ziurtagiri elektronikoa baduzu, salbu komunitatekoak ez diren atzerritarrak, baimenik ez dutenak egoitza izateko. Atzerritar horiek bulego batera joan behar dute, “informazio orokorra” lortzeko zitarekin. Gero, tramitatzen denean, pasahitza bidaliko dizugu “Nire Lanbidenet”era sartzeko, eta harremanetan jarriko gara zurekin, zita bat hitzartu eta zure eskaera osatzeko.

Era berean, posta-kodearen arabera dagokizun bulegora jo dezakezu lehen inskripzioa egiteko. Horretarako, “informazio orokorrerako” zita batekin joan behar duzu. Gako bat sortuko dizugu “Nire Lanbidenet”n sar zaitezen, eta lehenbailehen emango dizugu zita, zure eskaera osatzeko.

Gogoratu ezen, eskaera osatzeko, zitara eraman behar dituzula zeure informazio akademikoari edo profesionalari buruzko ziurtagiri guztiak, curriculumean jaso nahi dituzunak.

Bai. Prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuetara jo dezakezu,  baina ez enplegura. DSBE/EPO ere lortu dezakezu.

DSBE/EPO eskatzeko, errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da, salbu udalerri hauetakoren baten baduzu egoitza.

Ez. Posta-kodearen arabera dagokizun bulegora joan behar duzu, “informazio orokorrerako” zita batekin. Web bidez ere egin dezakezu inskripzioa betiere BakQ edo Ziurtagiri elektronikoa baduzu, salbu komunitatekoak ez diren atzerritarrak, egoitza-baimena ez dutenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztitik zehar sakabanatuta daude Lanbideko bulegoak.

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00.

* Ekainetik iraila arte (biak barne): 08:30 - 13:30.

Kontuan izan  zeure erreferentzia-bulegoan soilik emango dizugula arreta, eta nahitaezkoa dela zitarekin joatea.

Ez. Erakunde diferenteak dira, eta zerbitzu diferenteak ematen dituzte.

Lanbide Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoa da. Enplegu-zerbitzu publikoa da, eta enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako zerbitzuak ematen ditu. DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) ere kudeatzen du.

SEPE, berriz, Estatuko enplegu-zerbitzu publikoa da. Gobernu zentraleko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren mende dago, eta langabezia-prestazioak kudeatzen ditu.

SEPEko bulegoak Lanbideko bulegoetan daude. Haien web-orrian kontsulta dezakezu non dauden.

Bai. LANBIDEn inskribatu behar duzu enplegu-prestazioa eskatu baino lehen.

Ez. Borondatezkoa da, salbu nolanahiko prestazio edo laguntzak jasotzen dutenentzat (altan egon behar dute derrigorrez; kobratzen duten bitartean, beti egon behar dute enplegurako prest. Betiere, ez badaude horretarako salbuetsita),  eta langabetuentzako prestakuntza-deialdietan parte hartu nahi dutenentzat.

Hainbat erakunde daude, zerbitzuak ematen dituztenak enplegu-, orientazio edo prestakuntza-eskariak kudeatzeko. “Arreta-kanalak” sekzioko “Bulegoak” atalean aurkituko dituzu, eta prestakuntzan laguntzen duten zentroak, berriz, Lanbideko orientazio entitate laguntzaileen direktorioan.

Egoitza elektronikoaren bidez tramitatu  dezakezu.

Ez badaukazu baliabiderik eskaera hori egoitza elektronikoan egiteko, deskargatu Kexa, iradokizun edo eskerrak formularioa (PDF), eta bidali postaz (Lanbideko Informazio eta Arreta Zerbitzua.  José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) edo zeuk eraman zeure bulegora.

Era berean, kexa, iradokizun edo esker-ona erregistratzeko, aukera duzu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16,4. artikuluan ezartzen duen edozein modu erabiltzeko.