BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU SARRERA

Imagen

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera prestazio bat da. Xede du pertsonen pobrezia- eta gizarte-bazterketako arriskua prebenitzea; hain zuzen ere, oinarrizko premiak asetzeko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonenak.

DSBE Gutxieneko Diru-sarreraren osagarria eta subsidiarioa da.

  • Dagoeneko DSBE/EPO jasotzen duten pertsonek ez dute obligazioa eskatzeko. Gutxieneko diru-sarrerarako eskubidea baldin badute, Lanbidek berak informatuko eta kudeatuko du prestazio berri hori. DSBE nomina ordainduko zaie, ohiko zenbatekoarekin eta datan.
  • Gutxieneko diru-sarrera kobratzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek, baina DSBEkorik ez, eskabidea egin beharko dute.

Eskaera egiteko epea

Prestazioa eskatzeko epea 2020ko ekainaren 15ean hasiko da. Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean aurkeztutako eskabideek 2020ko ekainaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomikoak.

Eskabidea aurkezteko kanalak

Eskabidea aurkezteko, gomendatzen dugu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoko zerbitzu elektronikoak erabiltzea.

Etxetik bertatik aurkez dezakezu zure eskaera modu seguruan (joan-etorriak egin beharrik gabe), sakelako telefonoaren, tabletaren edo ordenagailuaren bidez. Asteko edozein egunetan eta edozein ordutan aurkez dezakezu, eta ez duzu ziurtagiri elektronikorik behar.