Kaleratzeagatiko kalte-ordainei buruzko ohiko galderak

Ez, ez dira aldatu kaleratzearen ziozko kalte-ordainak, 32/2021 ELDren ezarpenera arte indarrean zeuden berberak baitira. Hala, kalte-ordaina kasuaren araberakoa izango da:

  • Diziplinazko kaleratzea (kalte-ordainik gabe).
  • Kausa objektiboen ziozko kaleratzea (adibidez, lanerako hutsuneak, eskarien murrizketa, langilearen gaineko konfiantza falta… Kalte-ordaina lan egindako urteko 20 egunekoa izango da, gehienez ere 12 hilerokoren muga ezarrita).
  • Bidegabetzat aitortutako kaleratzea (kalte-ordaina lan egindako urteko 33 egunekoa izango da, gehienez ere 24 hilerokoren mugarekin; 2021-01-12 aurreko hasiera-data duten kontratuetan, kalte-ordaina lan egindako urteko 45 egunekoa izango da, gehienez ere 42 hilerokoren mugarekin).

Bai, lan-erreformarekin kalte-ordain mota berri bat gehitu da ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko denbora mugatu bateko kontratuetarako. Horiek amaitzean, langileari lanean egindako urte bakoitzeko 12 soldata-eguneko kalte-ordaina emango zaio, edo, bestela, aplikagarri zaion araudi zehatzean ezarritakoa.

Bai, Langileen Estatutuaren 16. artikulu berriak, 2022-03-30aren ostetik indarrean denak, nahitaezko bihurtzen du langile finko etenen kaleratzeagatiko kalte-ordaina kalkulatzea, harreman guztiaren zioz, eta ez soilik emandako zerbitzuetan benetan egindako denboragatik.