EURES sarea enpresentzat

Enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea, Europako Batasuneko (EB) oinarrizko printzipioetariko bat, Europako Erkidegoa sortzen duen Ituneko artikuetan adierazten den bezala..

Zer eskaintzen dio EURES-ek nire enpresari?

Europako Enplegu Zerbitzu Publikoek osatutako sarea da EURES; honi esker, behar dituzun langileak aurkitzea posible izango da, eta Europako Esparru Ekonomikoan barne lekualdatzearekin zerikusia duten alderdiei dagokienez aholku emango dizu.

Zure enpresak langileak aurkitu behar baditu, EURES Sarera jo dezake. Europako beste herrialde bateko langileak aurkitzea zaila izan daiteke aurretik egin ez baduzu. Nola hasi? Zer izan behar duzu kontuan? Nola lor dezakezu laguntza? Horretarako EURES Aholkulariek aholku emango dizute.Zugandik hurbilen dagoen aholkularia zein den jakiteko EURES Aholkulari batekin harremanean jarri botoia saka ezazu.

Nola hasi?

Beste herrialde batean hautagaiak bilatzen hasi aurretik, zure Enplegu Zerbitzu Publikoarekin harremanean jar zaitez, eta langileak kontratatzeko beharra azal ezazu. Zerbitzu hau baliagarria izan daiteke hautagai egokiak aurkitzeko.

Zer izan behar dut kontuan?

  • Eskainitako lanpostuak burutzeko behar dituzun gaitasun, trebetasun eta kalifikazio zehatzak argi definitu.
  • Kontuan izan ezazu denbora gehiago behar dezakezula Europako beste herrialdetako hautagaiak aurkitzeko, epe errealistak ezarri.
  • Egoitza edo etxebizitza aurkitzeko langile atzerritar batek ebatzi beharko dituen alderdi praktikoak kontuan izan itzazu.
  • Hautagaiek behar duten hizkuntza-gaitasun maila kontuan izan ezazu. Zure hizkuntza menperatzen ez badute baina lanposturako egokiak direla baderitzozu, pentsa ezazu haiekin nola komunikatuko zaren. Hautagaientzako bereziki zailak izan daitezke telefono bidezko elkarrizketak. Beste aukerak azter itzazu zure EURES aholkulariarekin: bideokonferentziak, zuzeneko elkarrizketak, etab.
  • Kontratazioari ekin aurretik administrazio-oztoporen bat dagoen zihurta ezazu. Kontratatzeak herrialde batetik bestera alda daitezke, baita enpresaren eta hautagaien arteko erlazioak ere. Baliteke hautagai baten jarrera ezohizkoa izatea, baina ezberdintasun kulturalagatik izan daiteke. Honek ez du zure iritzian eragin behar; alderantziz, hautagaiaren gaitasun eta trebetasunetan zentra zaitez, lagun iezaiozu integratzen.

Langileak nola bildu ahal ditut?

  • Zure lan eskaintza aurkezteko eta hedatzeko jo ezazu zure EURES aholkulariarengana.
  • Langile ugari behar baduzu, eskala handiko langile biltzea antolatzen lagun zaitzakegu, Europako Esparru Ekonomikoko beste herrialdeekin lankidetzan.
  • Hautagaientzako aurkezpen bat prestatzea gomendatzen da, enpresa sustatzeko eta kontratatutako langileen integraziorako ematen duen laguntza azaltzeko. Itzultzea eta zure web gunean jartzea baliagarria izaten ohi da.
  • EEE-ko beste herrialdetako EURES enplegu azokatara joan zaitezke ere, bilatzen diren ezaugarriak betetzen dituzte hautagaiak bertan badira. Edozein hautagairen aurrean lan aukerak azaltzeko adibideak erabiltzea eragingarria da beti, eta ahal bada, adibide horietan zuzen integratu diren langile inmigranteek parte hartzea.
  • Era berean, kontratatzean zurekin lankidetzan aritu direnei prozesuaren emaitzaren gainean informatzea ez ezazu ahaztu.

Honetaz gain, EURES-ek zer zerbitzu eskaintzen dizkit?

EURES atariak beste herrialdetan lan egin nahi duten 300.000 enplegu eskatzaile baino gehiago biltzen dituen datu basea du. Zure enpresa gaur bertan erregistra ezazu, Nire EURES doako kontua sortuta. Bizkorra eta erabiltzeko erraza da.

Hautaketa-prozesuez gain, EURES-ek Europako hiritarren lekualdaketan eragina duten alderdiei buruz informazioa eta aholkuak eman ahal dizkizu, adibidez titulazioen baliokidetasunak, gizarte segurantzaren izapideak, zergak, etab.

Harremanetarako helbideak

Nieves Saiz-Calderón Salazar

Nogare Alberdi

Violeta Morcillo Narciso