Eskaerak

Informazio-liburuxkak

"Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua" da LEABD. Lanbidek ematen du, pertsona bat enplegu- eta zerbitzu-eskatzaile moduan inskribatzen denean. Dokumentu horretan datu hauek agertzen dira: hurrengo berritzearen epemuga; egindako azken berritzearen eguna; aztarna (telefonoz berritzeko beharrezkoa den kodea); eta informazio erabilgarria, zure eskaera nola berritu dezakezun azalduz.

"Zerbitzu Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua" da ZEABD. Lanbidek ematen du, lan-merkatuan sarbiderik ez duen pertsona bat zerbitzu-eskatzaile moduan inskribatzen denean. Dokumentu horretan datu hauek agertzen dira: hurrengo berritzearen epemuga; egindako azken berritzearen eguna; aztarna (telefonoz berritzeko beharrezkoa den kodea); eta informazio erabilgarria, zure zerbitzu-eskaera nola berritu dezakezun azalduz.

Hainbat bide duzu beste bat eskatzeko:

  • Sar zaitez "Nire Lanbidenet" gunean, sar ezazu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta pantaila nagusian (Nire enplegu-eskaera) egin klik "Ikus LEABD/ZEABD" aukeran.  
  • Bidali SMS bat 638 444 223 telefono-zenbakira, honako testu honekin: "LANLEABD (espazioa) zenbakia (NAN/AIZean agertzen dena)" edo "LANZEABD (espazioa) zenbakia (ZEABDn agertzen dena, W ondoren)".
  • Herritarrei arreta emateko telefonoetan ere eska dezakezu: 945 160 600.

Lau modu dituzu:

  • Sar zaitez "Nire Lanbidenet" gunean, sar ezazu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta pantaila nagusian (Nire Lanbide eskaera), egin klik "Eskaera berritu" aukeran. (*)
  • Bidali ezazu SMS bat, SMSak jasotzeko telefonotik, 638444223 telefono-zenbakira, honako testu honekin: "LANBERRIZTATU (espazioa) zenbakia (NAN/AIZean agertzen dena, edo ZEABDn, W ondoren)". Gorde SMSa, eta hurrengo 24 orduetan ez baduzu baieztapen-mezurik jasotzen, deitu arreta-telefonoetara. (**)
  • Herritarrei arreta emateko telefonoetan ere eska dezakezu: 945 160 600 (LEABD/ZEABDn agertzen den aztarna eskatuko da). (**)
  • LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuko zure erreferentziako bulegoan ere eska dezakezu, hitzordua jarrita. (**)

(*) Berritzeko hurrengo data baino 7 egun lehenagotik.
(**) SMS bidez oharra jaso ondoko 7 egun igaro aurretik.

Ez, berritzea Lanbiden erregistratutako eskatzaileak egin behar du, eta, aurrez aurreko berritzearen kasuan, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri batekin.

Bai, zure administrazio-egoera "Nire Lanbidenet" gunean alda dezakezu.

Aukera hori ez dago gaituta dokumentazio osatugabea duten eskatzaileentzat, ez eta Europar Batasunetik kanpoko nazionalitatea duten eskatzaileentzat ere; horiek aurrez aurre egin beharko dute aldaketa beti.

BAJA egoeran dagoen eskaera bat berreskuratzea eska dezakezu, baldin eta eskaera berritzerik EZ izateko arrazoi justifikatua badago.

Berreskuratzeko eskaera zure erreferentziako bulegoan (zure posta-kodearen arabera dagokizun bulegoan, salbuespenak salbuespen) aurkeztu behar duzu, arrazoia egiaztatzen duen eta berritu ez izana justifikatzen duen dokumentuarekin batera; hitzorduarekin joan beharko duzu.

Enplegu zerbitzuan inskribatuta egotearen helburua lan merkatuan sartzeko bitartekaritza izatea da, eta enplegu zerbitzu publikoek lanpostua lortu duten eskatzaileen erregistroa eduki behar dute. Hori dela eta, pertsona baten izenean kontratu bat erregistratzen denean, edo Gizarte Segurantzako alta bat jakinarazten denean, sistemak automatikoki ematen dio baja eskatzaileari, bitarteko funtzionarioen izendapen-kontratuen kasuan izan ezik.

Hala ere, oraindik ere enplegua (iraupen txikiko kontratuak, enplegua hobetzea, etab.) lortu nahi duten eskatzaileei kalterik ez eragiteagatik, eta automatismo hori saihesteaz ez kezkatzeko, Lanbidek alta emango dizu automatikoki kontratua edo Gizarte Segurantzako alta erregistratu eta hurrengo egunean, eta lanpostua lortu aurretik zenuen eskaeraren berritze-data berari eutsiko dio. Une horretatik aurrera, eta zure eskaera berritzen jarraitzen duzun bitartean, enplegua hobetzeko eskatzaile bihurtuko zara, eta dagoeneko ez zara langabetua izango.

Bai, edozein langile egon daiteke izena emanda eta eskaintzak eskura ditzake, baldin eta horietarako baldintzak betetzen baditu.

Hasiera batean, ez. Eskatzaileari baja emango zaio kontratua lortu baldin badu edo autonomoen erregimenean alta eman baldin badu, eta, hurrengo egunean, alta emango zaio berriz ere (alta eta baja automatikoak izango dira), eta lanpostua lortu aurretik zuen eskaeraren berritze-data berari eutsiko zaio.

Hala eta guztiz ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzailea bazara, behartuta zaude Lanbideri lanpostuaren berri emateko, zure diru-sarrerak aldatuko baitira, eta beraz, jaso beharreko kopurua berrikusi beharko baita.

SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ere betekizun hori eskatzen die langabeziagatiko prestazioa edo bestelako dirulaguntza kobratzen ari diren pertsonei.

Gehienez ere, Lanbideen Katalogo Nazionaleko sei lanbide eska daitezke.

Bai, "Nire Lanbidenet" gunean kontsulta dezakezu Bak, BakQ edo Zihurtagiri elektronikoaren bidez. Identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu, Lanbideren erabiltzailea eta gakoa erabiliz egin dezakezu.

Bi modu daude curriculuma eguneratzeko:

  • Internet bidez, "Nire Lanbidenet"-en sartuz, "Nire curriculuma" atalean klik eginez. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau kontsulta dezakezu: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/eskaera-aldatuberrikusi/
  • Aurrez aurre zure erreferentziako bulegoan (salbuespenak salbuespen, zure posta-kodearen arabera dagokizun bulegoan), hitzordua eskatuta.
    Modu hori da baliozko bakarra datuak aurrez aurre egiaztatu behar direnean (Lanbidek edo beste enplegu-zerbitzu publiko batek bultzatutako enplegurako prestakuntza, elkargo profesionalak). Jatorrizko dokumentazioa edo horren kopia konpultsatua aurkeztu beharko duzu.

Laguntza batzuk lortu ahal izateko, agian «Enplegu Bilaketa Aktiboa» (EBA) egiaztatzeko eskatuko dizute. Horretarako, zure erreferentziako bulegoan (zure posta-kodearen arabera dagokizun bulegoan, salbuespenak salbuespen) enplegu-bilaketarako zenbait ekintza egin izana egiaztatu beharko duzu; hitzorduarekin joan beharko duzu. Kontsultatu nola egin esteka honetan:

Alta eman dezakezu enplegua lortu aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa (bitartekaritzarik gabeko alta); baina kontuan izan eskaera mota horrek ez duela aukerarik ematen lan-eskaintzak eskuratzeko, eta ez dituela zenbatzen enplegu-eskatzaile gisa izena emandako aldiak edota Gizarte Segurantzaren zenbait prestazio edo pentsio eskuratzeko altaren pareko aldiak.