Eskaera aldatu/Berrikusi

LANBIDEk zerbitzu berria jarri du martxan, on-line bidez, zure enplegu-eskaera berrikusteko edota aldatzeko. Zerbitzu horretan sartu ahal izateko, lehenengo eta behin, Mi Lanbidenet-en sartu behar duzu ( bertan erabiltzailea eta pasahitza idatzita). Eta gero, Nire eskaera/ Berritzea sakatu behar duzu.

Bertan zure enplegu-eskaera ikusiko duzu.

 

Orriaren beheko partean hainbat botoi dituzu zure eskaera deskargatzeko, ondo dagoela konfirmatzeko edo zure datuak aldatzeko.

 

Halaber, Eskaera berritzea botoia sakatzen baduzu, hainbat atal ikusiko dituzu eta datuak eguneratu ahalko dituzu: Harremanetarako datuak, Hizkuntzak/Informatika, Esperientzia, Lanak, Besterik eta Prest egotea.

 

 

Dena den, ezin izango dira eguneratu ez ikasketa datuak ezta egindako ikastaroak eta prestakuntzak ere. Datu horiek aldatu nahi izanez gero, zure erreferentziazko enplegu-bulegora bertara jo behar duzu eta dagokion egiaztagiria eraman.

Behin zure eskaera aldatu eta gero, sartu berriro Lanbideko pasahitza eta Aldaketak gorde botoia sakatu.