Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzen deialdiari buruzko ohiko galderak

Langabezian dauden 50 urte edo gehiagoko pertsonak kontratatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan.

Diruz lagundu ahal izateko, aldi baterako kontratuek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izan behar dute, eta kontratu mugagabeek, berriz, gutxienez 12 hilabetekoa.

Kontratu mugagabeak, bai eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten aldi baterako kontratuak ere, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 17ra bitartean sinatu eta hasi badira, egun horretan amaitzen baita eskabideak aurkezteko epea.

Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, dagokion eredu ofizialean, lan-arloko legeriak ezarritako kontratu-modalitateen arabera, eta kanpoan geratuko dira:

    • Ikas-ekinezko heziketa-kontratuak.
    • Aldizkako kontratu finkoak.
    • Aldi baterako laneko enpresek langileekin egindako kontratuak, enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.
    • Familia-etxearen araubidearen barruan egindako kontratuak.

    Kontratatutako pertsonaren lanbide-profilari, hau da, ikasketa- edo prestakuntza-mailari eta/edo lanbide-esperientziari egokitutako lanpostuak kontratatzeko izango da, betiere prestakuntza hori bete beharreko lanposturako eskatzen bada.

    Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, baina inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

    Deialdiak eskatzen duen gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsariak eta osagarriak.

    Bi moduak dira posible. Hautaketa-prozesua Lanbideren eskaintza bidez egiten bada, enpresak eskaintzaren erreferentzia adierazi beharko du kontratuaren jakinarazpenean.

    Ez. Deialdiak berariaz salbuesten ditu laguntzatik pertsona horien kontratazioak, bai eta ezkontza-harremana, izatezko bikote-harremana, bizikidetza-harremana, ondorengoa edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna dutenen kontratazioak ere.

    Enpresarekiko aurreko lan-harremana aldi baterakoa izan bada eta hura amaitu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira bakarrik.

    Ez. Laguntza hau bateraezina da kontzeptu eta helburu berberetarako administrazio honek edo beste batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerekin.

    Ez. Deialdiak diruz lagunduko ditu 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 17ra bitartean sinatzen eta hasten diren eta deialdian adierazitako baldintza guztiak betetzen dituzten kontratazioak. Beraz, kontratua lehenago sinatu eta hasi bada, luzatu edo mugagabe bihurtu arren, ez du betetzen deialdian ezarritakoa.

    Denak zenbatzen dira. Kontratazioek enplegua sortzea ekarri beharko dute, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen lantokietako batez besteko plantillaren gainean.

    Langabezian dagoen pertsonak inskripzio-ziurtagiri bat eskuratu ahal izango du bitarteko telematikoen bidez, bai eta enplegu-bulegoetan ere, kontratua hasi aurreko egunean enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda dagoela egiaztatzeko. Lan-egoera Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egiaztatu behar du.

    Enpresak idatziz jakinarazi beharko dio inguruabar hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari, eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du, kontratua azkendu eta gehienez ere hilabeteko epean, kontrataziorako azken dirulaguntza kontratatutako pertsonak lan egindako aldiaren zati proportzionalera egokitzeko.

    Kalkulua egiteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak hartuko dira kontuan. Berariaz baztertuta daude soldataz kanpoko beste ordainsari eta osagarri batzuk.