EURES-en ikusgarritasuna kudeatzea
EURES sare bat da, xede duena enpleguaren lankidetza eta langileen joan-etorri askea, Europar Batasuneko 28 herrialdeetan eta Suitza, Islandia, Liechtenstein eta Norvegian.
Helburuen artean du langileen mugikortasuna eta lana lortzea; eta horretarako lan-zerbitzuak eskaintzen ditu. Halaber, zerbitzu horiek onurak dituzte Europako eskualde mugakideetako enplegatzaileengan zein langileengan.
Hori dela eta, zure bilaketa eremuan adierazi baduzu Espainiatik kanpo lan egiteko prest zaudela, Lanbidek erraztuko dizu zure curriculuma EURES-era bidaltzea, betiere horretarako baimena ematen badiguzu.
Nire Lanbidenet-en zure pasahitzen bidez sartzen bazara, "Nire eskaera/ Berrikusi" atalean "CVa zabaldu" klikatzen, "Eures-eko baimenak kudeatzea" izeneko botoia ikusiko duzu.
Aukera hau erabili ahal izateko, zure eskaeran adierazi behar duzu atzerrian lan egiteko interesa duzula.
Botoia sakatzean, oharra agertuko zaizu galdetzeko ea baimenik ematen duzun zure datuak EURES atarira bidaltzeko ( tratatzeko eta ikasgai jartzeko)
Baimena emanez gero, zehaztu ahalko duzu zein datu jarri nahi duzun ikusgai zure eskaerarekin batera. Gogoratu nahinoiz baimen hori ukatu dezakezula orrialde honetatik bertatik.
Baimena emanez gero, zehaztu ahalko duzu zein datu jarri nahi duzun ikusgai zure eskaerarekin batera. Gogoratu nahinoiz baimen hori ukatu dezakezula orrialde honetatik bertatik.
Behin Onartu botoia sakatu eta gero, zure eskaera EURES atarian erregistratuko da