Kontratazioak jakinarazteko prozedura

Contrat@ aplikazioa erabiltzeko baimena izapidetzea:

  1. Lanbideren baimena izatea.
    Eskaera egiteko bi bide daude:
    • Presentziala: Enpresaren ordezkariak inprimaki bat bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko du bere Lanbideko bulegoan hitzorduarekin joanda.
    • Telematikoa: Enpresaren ordezkariak SEPEren egoitza elektronikoaren bidez egin dezake eskaera; horretarako, Cl@ve sistemaren bere kredentzialak erabiliz identifikatu beharko du.
      Enpresak kotizazio-kontuaren zenbait kode baditu ere, eskaera bakarra egin ahal izango da enpresa bakoitzeko.
      Eskaera egindakoan, dokumentu bat eskuratuko da, eta eskaera telematikoaren espedienteari erantsiko zaio. Ondoren, Lanbidek berrikusi egingo du espedientea.
  2. Baimenaren kudeaketa.
    Baimena Lanbidek emango du, 15 eguneko epean. Baimena jasotakoan, erabiltzaileak ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo enpresaren identifikatzailea eta eskaera egitean esleitu dioten gako pertsonala erabili ahal izango ditu Contrat@-ra sartzeko.
    Menuko aukera hau baliatuz, erabiltzaileak honako hau egin dezake:
    • Enpresaren ordezkaria aldatu.
    • Hari lotutako erabiltzaileen altak eta bajak izapidetu, kontsultatu edo inprimatu.
    • Gako pertsonala aldatu.
    • Harremanetarako datuak eguneratu, eta bestelako funtzio batzuk.
  3. Kontratazioaren jakinarazpena.
    Aplikazioaren atal honetan, kontratazioak jakinarazteko aukerak ageri dira (jakinarazpena, PDF dokumentua, fitxategien bidalketa). Betiere, bi alderdiek, enpresak eta langileak, kontratua, luzapena edo beste edozein dokumentu sinatu beharko dute aldez aurretik.
    Aukera honen bidez, kontratuak jakinaraztean aurkeztu beharreko ohiko datuetarako irispidea izango du erabiltzaileak:
    • Enpresa kontratatzailearen datuak.
    • Langilearen datuak.
    • Kontratuaren datuak.
    • Kontratuaren datu espezifikoak.
    • Kontratuaren beste datu batzuk.
  4. Oinarrizko kopiaren jakinarazpena.
    Erabiltzaileak oinarrizko kopia jakinaraz dezake, baldin eta kontratazioarekin batera jakinarazi ez bazuen.
    • Egindako jakinarazpenen jarraipena
      Aukera honen bidez, zenbait kontsulta egin daitezke:
      • Egindako jakinarazpenak kontsultatu eta inprimatu.
      • Bidalitako fitxategiak kontsultatu eta haien jarraipena egin.
      • Jakinarazi diren datu-zuzenketak kontsultatu.