Ohiko galderak
Zure prestazioaren egoerari buruzko zalantzarik baduzu, deitu 945 160 600.
02. Titularraren eta onuradunen betebeharrak
• Lanbiderekin lankidetzan aritzea, eta informazio zehatza eta egiazkoa ematea erantzukizunpeko adierazpenetan eta baldintzak egiaztatzeko, eta prestazioa mantentzeko eta eguneratzeko lanetan.
• Lanbidek eskatutako prestazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko dokumentazio garrantzitsua aurkeztea eta jakinarazpenak eta komunikazioak jasoko direla bermatzea.
• Egoeraren eta beharren hasierako balorazioan eta, hala badagokio, gizarte- eta lan-diagnostikoan laguntzea, eta ezartzen diren preskripzio teknikoekin arreta-planak sinatzea.
• Gizarteratzeko Programa Integratua eta Pertsonala egiten laguntzea eta hura sinatzea, eta bertan jasotako konpromisoak eta betebeharrak betetzea.
• Enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako prest egotea, enplegu-eskatzaile gisa, enpleguaren aurreko zerbitzu gisa edo Lanbiden zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egotea eta enplegagarritasuna hobetzeko estrategietan parte hartzea.
• Bidegabe jasotako zenbatekoen zenbatekoa itzultzea.
• Administrazioaren aurrean agertzea eta laguntza ematea, hala eskatzen zaionean, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin ditzakeen kontrolak eta ikuskapenak egitea erraztea.
• Lanbideri jakinaraztea, hamabost egun naturaleko epean, baldintzak eta betebeharrak betetzeari eragin diezaioketen inguruabarrak, edo prestazioa jasotzeko eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea ekar dezaketen inguruabarrak, edo prestazioaren zenbatekoa eguneratzeko garrantzitsuak direnak.
• Lan-eskaintza bati uko ez egitea.
• Lan-jarduera borondatez ez uztea edo lanpostu batean borondatezko baja hartzea.
• Borondatezko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa ez hartzea,
• Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo erakunde laguntzaile batek emandako enplegurako prestakuntza-ikastaro bat borondatez ez uztea, edo ikastaro horretara ez joatea edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proposatutako enplegurako hautaketa-prozesu batean ez parte hartzea.
Betebeharrek prestazioaren titularrari zein onuradunei eragiten diete. Guztiek bete behar dituzte prestazioa ematean adierazten diren betebehar orokorrak, bai eta Gizarteratzeko Programa Integratuan eta Pertsonalean hartutako konpromisoak ere.
Prestazioaren titularrek eta lan egiteko adinean dauden bizikidetza-unitateko kideek lanerako prest egon behar dute. Horrek esan nahi du:
• Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea etengabe, eta hark abian jartzen dituen enplegagarritasuna hobetzeko estrategietan parte hartzea.
• Lan-eskaintza bati uko ez egitea, lanpostu batean borondatezko baja ez hartzea, eta borondatezko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzea, justifikatutako arrazoirik ezean.
• Lanbideko prestakuntza-ikastaro bat borondatez ez uztea edo hautaketa-prozesu batera joateari edo parte hartzeari uko egitea.
Ez, salbuespenak daude:
• Erretiroko adina beteta duten pertsonak edo erretiroko, erabateko baliaezintasuneko, baliaezintasun handiko edo kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioen titularrak.
• % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak, edo gutxienez II. mailako mendetasun-egoera aitortua dutenak.
• Ikasketa arautuak egiten ari diren pertsonak, baldin eta bateragarriak ez badira.
• Bazterkeria-egoera larrian dauden pertsonak, Lanbideren iritziz lan-merkatuan sartzeko egoeran ez daudenak.
Egoitza-baimenik gabeko atzerritarrek ez dute enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar, baina bai laneratzeko beste zerbitzu batzuen eskatzaile gisa (orientazioa, prestakuntza).
Ezin zaio enplegu bati uko egin, justifikatutako arrazoi hauetakoren batengatik izan ezik:
-Pertsonak adierazitako lehentasunekin bat ez datorrenean edo, bestela, azken urtean berak garatutako lanbidearekin, Lanbideren enplegurako orientazio-zerbitzuak proposatutako prestakuntzarekin edo haren gaitasun fisikoekin era prestakuntza-gaitasunekin bat ez datorrenean.
-Garraio publikoaren ordutegia prestazioaren titularraren edo onuradunaren etxetik lantokira joatearekin bateragarria ez denean.
-Lantokia prestazioaren titularraren edo onuradunaren bizilekutik 70 km baino urrunago dagoenean.
-Bizikidetza-unitatearen inguruabarrak kontuan hartuta, kontziliaziorik ez dagoenean hamalau urtetik beherako pertsonak edo beren kargura desgaitasunen bat duten pertsonak edo beren kabuz moldatu ezin diren bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko senideak zaindu ahal izateko.
-Lanpostura joateko gutxieneko desplazamendu-denborak eguneko lanaldiaren % 25 gainditzen duela egiaztatzen denean.
-Garraio publikoko joan-etorrien kostua eskainitako hileko soldataren % 20tik gorakoa denean.
-Soldata egokia ez denean eskainitako lanpostuari dagokionaren parekoa ez delako, aplikatzekoa den enpresa-hitzarmenaren edo sektoreko hitzarmenaren arabera.
Lanbideri jakinarazi behar dizkiot, gehienez ere hamabost egun naturaleko epean, baldintzak eta betebeharrak betetzeari eragiten dioten inguruabarrak, eta prestaziorako eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea eragin dezaketen edo prestazioaren zenbatekoa eguneratzeko garrantzitsuak diren aldaketa hauek:
• Bizikidetza-unitatearen osaerari eragiten dioten gertakariak (pertsona bat sartzea, adopzioa, heriotza).
• Bizikidetza-unitatearen ezaugarriei eragiten dieten gertakariak (mendekotasuna aitortzea, pentsioduna izatea...)
• Bizikidetza-unitatearen baliabideei (diru-sarrerak, ondarea) eragiten dieten gertakariak.
• Prestazioa onartzeko eskatutako baldintzaren bat (autonomia-erkidegotik irtetea) aldi baterako edo behin betiko galtzea ekar dezakeen beste edozein gertaera edo egoera.
• Titularraren edo edozein onuradunen bizilekuari buruzko aldaketa.
-Hileko diru-sarreretan edo ondarean gertatzen den edozein aldaketa: herentziak, legatuak, aseguruen kobrantza, edozein motatako kalte-ordainak.
-Lan-jardueratik eratorritako diru-sarrerak, etxeko langile gisa edo erregimen orokorraz bestelako erregimen batean.
-Baliabideen gehikuntza, dagozkien eskubide ekonomikoak (pentsioa, subsidioa, langabezia, etab.) baliatzearen ondorioz diru-sarrerak lortzeagatik.
• Nire hileko diru-sarreretan edo ondarean gertatzen den edozein aldaketa: herentziak, legatuak, aseguruen kobrantza, edozein motatako kalte-ordainak
• Besteren konturako lan-jardueratik eratorritako diru-sarrerak, etxeko enplegatuak edo erregimen orokorraz bestelako erregimenekoak
• Baliabideen gehikuntza, dagozkien eskubide ekonomikoak (pentsioa, subsidioa, langabezia, etab.) baliatzearen ondorioz diru-sarrerak lortzeagatik.
Egoera hori berrabiarazteko eskaeraren dataren eta kasu bakoitzeko beste arazo batzuen araberakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 160 600 telefonora.
Langabeziaren kotizazio-baldintzak beste erakunde batzuei dagozkie (Gizarte Segurantza eta SEPE). DBE jasotzeak ez du eragozten langabeziagatiko kotizazioa eta horri lotutako eskubideak.
DBE eta EPO prestazioen titularrak sei hilean behin aurkeztu behar ditu ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuen egiaztagiriak. Alokairua kontratuan agertzen den moduan ordaindu beharko da: ordainagiri pribatuak, fakturak edo banku-ordainagiriak izan daitezke.
Besteren konturako langileek EZ dituzte nominak aurkeztu beharko.
Lanbidek elkarreragingarritasunaren bidez lortuko ditu lan-errendimenduak, Gizarte Segurantzaren kotizazio-oinarriak kontsultatuta.
Kontsulta horiek elkarreragingarritasunaren arabera egitearen aurka egonez gero, eskatuko zaizun dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu, dagokion zenbatekoa kalkulatu ahal izateko.
Etxeko langileek edo beste araubide berezi bateko langileek beren diru-sarreren berri eman beharko dute, gertaerak jakinarazteko ERE-DBE-007 inprimakia betez edo nominak aurkeztuz, kasu horietan datuak ezin baitira elkarreragingarritasunaren bidez lortu.
Norberaren konturako langileek laneko diru-sarrera garbiak edo aldi baterako ezintasun-egoeran (ABE) jasotako diru sarrerak aitortu beharko dituzte ERE-DBE-038 "Norberaren konturako lanaren etekinen hiruhileko aitorpena" ereduaren bidez, ZEP bakoitza hasi aurreko hilabetean. Eredu hori eskuragarri dago www.lanbide.eus webgunean eta Lanbideren erreferentziako bulegoan.
Aurkezten ez baduzu, Lanbidek hilean 945 euroko diru-sarrerak dituzula ulertuko du, hau da, 2023ko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75.
Hurrengo hilabeteetan jakinarazi beharko dituzu hileko diru-sarrerak.
1.taldea
ERE-DBE-038 ereduaren aurkezpena |
ZEParen hilabetea |
Aitortzen diren hilabeteak |
||
Abendua |
Urtarrila |
Iraila |
Urria |
Azaroa |
Martxoa |
Apirila |
Abendua |
Urtarrila |
Otsaila |
Ekaina |
Uztaila |
Martxoa |
Apirila |
Maiatza |
Iraila |
Urria |
Ekaina |
Uztaila |
Abuztua |
2.taldea
ERE-DBE-038 ereduaren aurkezpena |
ZEParen hilabetea |
Aitortzen diren hilabeteak |
||
Urtarrila |
Otsaila |
Urria |
Azaroa |
Abendua |
Apirila |
Maiatza |
Urtarrila |
Otsaila |
Martxoa |
Uztaila |
Abuztua |
Apirila |
Maiatza |
Ekaina |
Urria |
Azaroa |
Uztaila |
Abuztua |
Iraila |
3.taldea
ERE-DBE-038 ereduaren aurkezpena |
ZEParen hilabetea |
Aitortzen diren hilabeteak |
||
Otsaila |
Martxoa |
Azaroa |
Abendua |
Urtarrila |
Maiatza |
Ekaina |
Otsaila |
Martxoa |
Apirila |
Abuztua |
Iraila |
Maiatza |
Ekaina |
Uztaila |
Azaroa |
Abendua |
Abuztua |
Iraila |
Urria |
Ezarritako gehieneko epea 3 hilabetekoa da.
Jakinarazpena jasotzen duen egunetik 10 egun baliodun ditu, hau da, lanegunak. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira zenbatzen.
Zenbatekoa eguneratzeko prozesuaren (ZEP) epea izan ezik, 5 lanegunekoa izango baita.
Espedientea etenda dagoenean, DBEaren onuradun izaten jarraitzen du. Ordainketa eten ez denean gertatzen diren egoera berberak jakinarazi beharko dira.
- Nire Lanbideneten, zure DSBE prestazioaren egoeraren atalean, kontsulta dezakezu zure DSBEaren zenbatekoa eguneratzen den hilabeteak. Diru-sarreren aitorpena, eguneratzea dagokion hilabetearen aurreko hilabetean egiten da. Adibidez, ZEPa urtarrilean badagokizu, diru-sarreren aitorpena abenduan aurkeztu behar duzu.
- ERE-DBE-038 "Norberaren konturako lanaren etekinen hiruhileko aitorpena" eredua deskargatu behar duzu. Eskuragarri dago www.lanbide.eus webgunean (inprimakien eta DSBEaren eskaeren atalean) eta Lanbideko zure erreferentziako bulegoan.
- Behar bezala bete behar duzu: aitortu behar den hilabete bakoitzean, jakinarazi behar diren 3 hilabeteak adierazten dira. Hilabete horietarko, diru-sarrera garbiak edo aldi baterako ezintasun-egoeran (ABE) jasotako diru sarrerak aitortu behar dira.
- Adierazpena Lanbideri helarazi behar diozu honelaxe:
- Online gure webgunetik:
- BAKQa edo identifikazio elektronikorako beste baliabideren bat baduzu, hiruhileroko aitorpena aurkez dezakezu Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, "Diru-sarreren edo ondarearen aldaketak" gaia hautatuz.
NAN edo AIZ baduzu, BAKQ lortzeko hitzordua eska dezakezu erreferentziako Lanbideko bulegoan edo KZguneko zentroetan.
- Zure erreferentziako bulegora joanez "Lanbiderako erregistroetarako" hitzordua eskatuta (eskatu hitzordua).
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz:
- Zuzenean arreta-zerbitzuaren bulegoetan (08:30 - 19:30), aurretiko hitzorduarekin.
- Posta-bulegoetan.
- EAEko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroetan (herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren IV. kapituluan jasotakoaren arabera).
- Estatuko Administrazio Orokorraren erregistroetan.
Gizarteratzeko zerbitzu bat da GPIPE/PIPEI, eta Lanbidek eta hartzaileek beraiek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko konpromisoak hartzen dituzte. Bi urteko indarraldia izango du, eta prestazioaren titularrak zein onuradunak behartuta daude programa negoziatzera, prestazioa onartzen denetik urtebete betetzen denean.