Ohiko galderak

Hilean behin ordaintzen den prestazio ekonomikoa da. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren beharrak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, alokairua, baterako akura, ostatu-ematea eta logela-alokairua.

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izatea
  • Jabetzako etxe bat ez edukitzea, edo babes publikoko alokairuko etxebizitza bat ez edukitzea.
  • Alokairuaren gastuak ordaintzeko beharra edukitzea eta dokumentuekin frogatzea: errentamendu-kontratua, edo, hala badagokio, berrakura, baterako akura, ostatu-emate edo logela-alokairuaren kontratua.
  • Bizikidetza-unitatea osatzen duten kideek ez dute hirugarren mailara arteko odolkidetasunezko edo kidetasunezko ahaidetasunik etxebizitzaren errentatzailearekin edo bere bizikidetza-unitateko kideekin.
  • Etxebizitza Saileko Etxebide zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena emanda egotea edo izena emateko eskaera egina izatea.

Pertsona titularrak sei hilean behin Lanbiden aurkeztu behar ditu ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairuaren gastuen frogagiriak. Ordainagiri pribatuak, fakturak edo banku-ordainketen frogagiriak izan daitezke.

Frogagirietan honako datu hauek adieraziko dira:

  • Errentatzailearen identifikazioaren eta bizilekuaren oinarrizko datuak.

(Jabearen izena, bi abizen eta NANa, errentari nagusia edo enpresa errentatzailea)

  • Errentamendu-kontratuaren titularraren izena eta bi abizen
  • Gastuaren kontzeptua.
  • Alokairuari dagokion zenbatekoa.
  • Etxe batean ahaidetasunezko erlazioak dituzten 2 bizikidetza-unitate edo gehiago badaude, prestazio bakar bat emango da.
  • Etxe partikular batean ahaidetasunezko erlaziorik ez duten bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, gehienez ere 2 prestazio emango dira.
  • Bizitoki kolektiboetan (aterpetxeak, pentsioak), ez dago muga maximorik, eta baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitate guztiei emango zaie.

Gure webgunean aurkituko duzun "DBE/EPO eskabidea/berrikuspena" inprimakia bete behar duzu, eta dagokion bulegoan aurkeztu, posta-kodearen arabera.

Gutxienez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Etxebizitza-gastuak egiaztatzen dituzten agiriak: errentamendu-kontratua, edo, bestela, azpierrentamendu-kontratua, baterako errentamendukoa, ostatu-sariarenak edo gela alokatzeagatikoa.
  • Etxebiden alokairuko etxebizitza bat alokatzeko eskatzaile gisa izena emanda zaudela egiaztatzen duen agiria.
  • Etxebiden alokairuko etxebizitza bat alokatzeko eskatzaile gisa izena emanda zaudela egiaztatzen duen agiria.
  • Eskaera etxebizitzaz aldatu delako egiten bada, etxebizitza horretan erroldatuta zaudela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko duzu.