Ohiko galderak
Zure prestazioaren egoerari buruzko zalantzarik baduzu, deitu 945 160 600 telefonora.
01. Informazio orokorra
Hileko prestazio ekonomikoa da, baliabide nahikorik ez duten eta lan-irteera bat aurkitzen laguntzen dieten pertsonen eta familien oinarrizko premiei erantzuteko.
Baliabiderik ez duten edo beren oinarrizko beharrizanak asetzeko nahikoak ez diren pertsonek kobra dezakete, baldin eta prestazioa jasotzeko baldintza orokorrak betetzen badituzte.
Izan daitezke lanik gabeko pertsonak, baliabide gutxiko langileak, pentsiodunak, bestelako pentsioen hartzaileak, egoitza-baimenik gabeko etorkinak, etab.
• 18 urtetik gorakoa izatea (salbu eta kolektibo jakin batzuen kasuan adingabe emantzipatuentzat aurreikusitako salbuespena).
• 18 eta 29 urte bitarteko pertsonek eskaera egin baino urtebete lehenagotik bizi izan behar dute, gutxienez, gurasoen, tutoreen edo harreragileen bizilekuaz bestelako batean, zenbait kolektiborentzat aurreikusitako salbuespenei kalterik egin gabe.
• 18 eta 23 urte bitarteko pertsonek enplegu-zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskaera egin aurreko urtean, eta enplegu-legeriaren arabera dagozkion betebeharrak bete behar dituzte, edo, bestela, Gizarte Segurantzako Sistema osatzen duten araubideetako edozeinetan alta emanda egon behar dute eskaera egiten den egunean edo, halakorik ezean, azken bi urteetan gutxienez 240 egunez, kolektibo jakin batzuentzat aurreikusitako salbuespenei kalterik egin gabe.
• Bizikidetza-unitate batean integratuta egotea.
• Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan modu jarraituan bizitzea eskaera egin aurreko 3 urteetan gutxienez, honako kasu hauetan aurreikusitako salbuespenei kalterik egin gabe:
- Eskaera egiten den egunaren aurreko urtean gutxienez, beren kargura adingabeak edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendetasun-kalifikazioa duten helduak eta premia larrian dauden adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak dituzten pertsonen kasuan.
- Eskaera egiten den egunean, honako hauen kasuan: errefuxiatuak, gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimak, adingabeak babesteko sistemaren mende egon direnak edo arau-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko sistemaren mende egon direnak, edo bizitza independenterako prestakuntza-programetan parte hartu dutenak, terrorismoaren biktimak eta euskal kolektibitateetako kideak.
Betetzen ez bada, eskaera egin aurreko hamar urteetatik bost urtez jarraian erroldatuta egotea onartuko da.
• Premia ekonomikoko egoeran egotea. Muga hauetakoren bat GAINDITZEN EZ DUENEAN hartuko da kontuan:
- Bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa baino hileko errendimendu handiagoak izatea.
- Ondasun higiezinak, higigarriak eta, oro har, bizikidetza-unitateari urtebetez legokiokeen bermatutako gehieneko errentaren zenbatekoa halako bost edo hortik gorako balioa duen beste edozein ondasun izatea.
• Izan ditzaketen pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu izana (pentsioak, langabezia, subsidioa, etab.)
- Aurreko ataletan ezarritakoez bestelako eskubide ekonomikoak baliatzea (mantenurako edo konpentsazio-pentsioa, etab.)
• Erregimen arrunteko edo itxiko espetxe batean barneratuta ez egotea, eta izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu bateko plaza iraunkor baten erabiltzaile ez izatea, oso-osorik funts publikoekin finantzatuta.
Kontzeptu hori diru-sarrerak bermatzeko errentan erabiltzen da zehazteko zein pertsonak osatuko duten familia-unitatea, dagokion laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko eta baldintzak eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.
Bizikidetza-unitatea (BU) etxebizitza batean bizi den pertsonak edo pertsonek osatzen dute, eta harreman hauetakoren batek lotzen ditu:
- Odolkidetasuneko eta ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arte.
- Adopzioa edo familia-harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa.
- Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura bidez elkartuak.
Bizileku berean lotura horiek ez dituzten pertsonak bizi badira, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak edo bizikide guztiak edo batzuk biltzen dituen bizikidetza-unitate bat eratu ahal izango da.
Familia-unitate batean titular bat dago beti. Bizikidetza-unitateko gainerako kideak onuradunak dira.
Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan, titularra prestazioen eta zerbitzuen onuradun izango da.
DSBE eskatzeko behar den dokumentazio guztia gure webgunean, www.euskadi.eus webgunean eta gure bulegoetan dago eskuragarri.
Helbidearen posta-kodearen arabera dagokion bulegora joan behar duzu.
Eskaera modu presentzialean aurkez daiteke, helbidearen posta-kodearen arabera dagokion bulegoan, telematikoki egoitza elektronikoaren bidez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan.
DSBE kobratzen baduzu, kontuan izan hitzartutako hitzordu batera ez joateak etenaldi bat dakarrela betebeharrak ez betetzeagatik, eta hitzorduaren edozein aldaketa zure erreferentziako bulegoak baliozkotu behar duela.
Deitu 945 160 600 telefonora aurrez aurreko hitzordua aldatzeko eskaera kudeatzeko.
Nire espedientea ebazten denean, Lanbidek idatziz erantzungo dit. DSBEa ematen badidate, zenbatekoa, atzerapenak eta zein datatik aurrera ordainduko didaten adieraziko didate. Prestazioa ematen ez badidate, arrazoiak azalduko dizkidate. Ebazpen guztietan jakinaraziko didate zein errekurtso jar ditzakedan ados ez banago, non egin behar dudan eta zein diren epeak.
Lanbidek hiru hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi beharko du ebazpena, eskaera organo eskudunaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Laguntza hori kobratzeko eskubidea eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera sortzen da.
Prestazioaren lehen ordainketa emateko ebazpenari dagokion nominan egingo da.
prestazio hura aitortzeko lege honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, hori egiaztatzen duten agiriak badituztela, eta
Lanbidek eskatzen dienean eta konpromisoa hartzen dutenean
Betebehar horiek prestazioa jasotzen den bitartean betetzea.
Eskatutako dokumentazioak, batzuetan, dokumentazioa ematen duen administrazioak edo erakundeak zehazten duen kostua izan dezake. Euskal administrazio publikoek ematen dituzten dokumentuen kasuan, ez dute inolako kosturik, baina banku-erakunde, enbaxada edo kontsulatu batzuek kobratu egin dezakete ziurtagiri batzuk egiteagatik.
Bizileku bakoitzeko aitortutako DSBEaren kopurua ez dago mugatuta, baina etxebizitza berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizi badira, prestazioa jasotzen duten ala ez kontuan hartu gabe, indize zuzentzaile bat aplikatuko zaio, beherantz, unitate bakoitzari legokiokeen DSBEaren zenbatekoari.
Legokiokeen DSBEaren % 15 deskontatuko da, gehienez 98,25 euro, eta bizikidetza-unitateko lehenengo kidetik aurrera 30 euro gehiago pertsona bakoitzeko, 2024an.
-1 pertsonako bizikidetza-unitatea: legokiokeen DSBEaren % 15 (gehienez 98,25 €).
-2 pertsonako bizikidetza-unitatea: legokiokeen DSBEaren % 15 (gehienez 98,25 €) + 30 €.
-3 pertsonako bizikidetza-unitatea: legokiokeen DSBEaren % 15 (gehienez 98,25 €) + 30 €+ 30 €.
-4 pertsonako bizikidetza-unitatea: legokiokeen DSBEaren % 15 (gehienez 98,25 €) + 30 €+ 30 €+ 30 €
DSBEa bateragarria da lanarekin; beraz, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera berriak zenbatekoa eguneratzeko prozedura orokorraren arabera zenbatuko dira.
Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerek bizikidetza-unitatearen osaerari eta ezaugarriei dagokien gehieneko zenbatekoa gainditzen badute, prestazioa osorik etengo da. Diru-sarrerak gainditzeagatik prestazioa etenda badago ere, zenbatekoaren hiru hilez behingo eguneratze-prozedurari (ZEP) eutsiko zaio. Horrenbestez, bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak gehieneko zenbatekotik behera jaisten badira, prestazioa ordaintzeari berrekingo zaio.
ZEPa hiru hilean behin egiten den prozedura bat da, hurrengo hiru hilabeteetan kobratzea egokituko zaion zenbatekoa kalkulatzeko, betiere diru-sarrerak gainditzeagatik prestazioa emanda edo etenda badago.
ZEParen hasiera-datan honako hauek hartuko dira kontuan:
- Une horretan bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonak.
- Pertsona horiek aurreko hiruhilekoan izandako diru-sarrerak.
Aldaketa horren bidez, itzuli beharreko bidegabe jasotako zenbatekoak murriztuko dira, aurreko hilabeteak ez baitira berrikusi behar. Ez-betetzeak edo datu okerrak detektatzen badira bakarrik sortuko dira bidegabeko kobrantzak. Horregatik, zure DSBEa urtean 4 aldiz baino ez da eguneratuko.
Zure DSBEaren aitorpen-datak zehazten du zure espedienteari dagokion ZEP taldea. Hiru talde ezartzen dira:
1. taldea: urtarrila, apirila, uztaila eta urria.
2. taldea: otsaila, maiatza, abuztua eta azaroa.
3. taldea: martxoa, ekaina, iraila eta abendua.
Nire lanbideneten edo 945 160 600 telefonoan kontsulta dezakezu zein talde dagokizun.
Zure taldeari dagokion taulan honako hau jakinarazten zaizu:
- Lehen zutabean: ZEPa hasten den hilabetea.
- Bigarren zutabean: Lanbidek bizikidetza-unitateko pertsonen diru-sarrerak egiaztatuko dituen hilabeteak, kobratu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko.
- Hirugarren zutabean: kalkulatu den eta hilabete bakoitza amaitzean kobratuko den zenbatekoa aplikatuko den hilabeteak. Zenbateko hori ez da aldatuko hilabete horietan, diru-sarreretan edo bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetan aldaketak egon arren. Gerta daitezkeen aldaketak kontuan hartuko dira zenbatekoaren hurrengo eguneratzean.
Adb: 1. taldea
DSBEa hilabete hauetan kalkulatzen da |
Hilabete hauetako diru-sarrerak eta errentak hartzen dira kontuan |
Kalkuluaren arabera, hilabete horietarako DSBEa lortzen da. |
Urtarrila |
Iraila, urria, azaroa |
Urtarrila, otsaila, martxoa |
Apirila |
Abendua, urtarrila, otsaila |
Apirila, maiatza, ekaina |
Uztaila |
Martxoa, apirila, maiatza |
Uztaila, abuztua, iraila |
Urria |
Ekaina, uztaila, abuztua |
Urria, azaroa, abendua |
2. taldea
DSBEa hilabete hauetan kalkulatzen da |
Hilabete hauetako diru-sarrerak eta errentak hartzen dira kontuan |
Kalkuluaren arabera, hilabete horietarako DSBEa lortzen da. |
Otsaila |
Urria, azaroa, abendua |
Otsaila, martxoa, apirila |
Maiatza |
Urria, otsaila, martxoa |
Maiatza, ekaina, uztaila |
Abuztua |
Apirila, maiatza, ekaina |
Abuztua, iraila, urria |
Azaroa |
Uztaila, abuztua, iraila |
Azaroa, abendua, urtarrila |
3. taldea
DSBEa hilabete hauetan kalkulatzen da |
Hilabete hauetako diru-sarrerak eta errentak hartzen dira kontuan |
Kalkuluaren arabera, hilabete horietarako DSBEa lortzen da. |
Martxoa |
Azaroa, abendua, urtarrila |
Martxoa, apirila, maiatza |
Ekaina |
Otsaila, martxoa, apirila |
Ekaina, uztaila, abuztua |
Iraila |
Maiatza, ekaina, uztaila |
Iraila, urria, azaroa |
Abendua |
Abuztua, iraila, urria |
Abendua, urtarrila, otsaila |
ZEPa egiten denean, gutun bat jasoko duzu, hurrengo hiru hilabeteetarako zenbatekoa jakinarazteko.
Dokumentazioa aurkeztu behar baduzu, gutun horretan bertan eskatuko zaizu.
Eskatutako dokumentazioa entregatzeko epea, gutuna jaso eta hurrengo egunetik aurrera desberdina izango da, zer prozeduraren aurrean gauden arabera:
- Zenbatekoa Eguneratzeko Prozeduretan (ZEP), 5 egun baliodun dituzu, hau da, lanegunak (larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira zenbatzen) beharrezko dokumentuak alegatu eta aurkezteko.
- Aitorketa berrietan eta kontrol-prozeduretan (KP), epea 10 egun baliodunekoa izango da
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez baduzu, DSBEa eten egingo zaizu.
Alegazioak eta dokumentazioa epe barruan aurkezteko, bide hauek erabiltzea gomendatzen da:
- Online, gure webgunetik:
o BAKQ edo Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez identifikazio elektronikorako beste baliabideren bat baduzu: dokumenturen bat aurkezteko eskatu bazaizu, "Dokumentazio-ekarpenak" gaia hautatuta; edo gutunean esaten zaizunarekin ados ez bazaude "Alegazioak" gaia hautatuta.
NAN edo AIZ baduzu, BAKQ lortzeko hitzordua eska dezakezu erreferentziako Lanbideko bulegoan edo KZguneko zentroetan.
o NANa edo AIZa ez baduzu, Nire Lanbidenet-etik egin dezakezu, "Nire DSBEa" atalean sartuz eta "Dokumentazioa aurkeztea" gaia hautatuz, baldin eta dokumenturen bat aurkezteko eskatu badizute, edo "Alegazioak" gaia hautatuz, ez bazaude ados gutunean esaten denarekin.
- Aurrez aurre, erreferentziako bulegora joateko hitzordua eskatuz, 945 160 600 telefono-zenbakira deituta.
Diru-sarrera berriak zenbatuko dira zenbatekoa eguneratzeko prozeduran non lan-jarduera hasi edo amaitu den aldiak eragina duen.
Kontrol-prozedura batek (KP), bizikidetza-unitate osoaren edo bizikidetza-unitateko kideren baten datu okerrak edo ez-betetzeak detektatu ziren aldia berrikusiko du, egokitu behar zitzaion DSBEaren zenbatekoa kalkulatzeko. Gehiegi kobratutako aldea itzuli egin behar da.
Kontrol-prozesuaren helburua da bizikidetza-unitateko kide guztiek baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea da. Era berean, erantzukizunpeko adierazpen bidez emandako informazio guztia egiaztatuko, zinpeko aitorpen batean oinarrituta emandako DSBEaren aitorpen berriak barne.
KPak amaitu ahal izango dira zenbatekoa mantentzeko, zenbatekoa aldatzeko, prestazioa eteteko edo azkentzeko ebazpen baten bidez.
Kontrol-prozeduraren ebazpenak DSBErako eskubidea osorik edo zati batean etetea erabakitzen badu, ordainketa eten egingo da ebazpena eman eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera.
Prestazioa azkendu bada Gizarteratzeko Programa Integratu eta Pertsonala sinatu ez duelako edo hari uko egin diolako, edo borondatez uko egin diolako edo lana utzi duelako, ezin izango da DSBEa eskatu urtebeteko epean, ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita.
Zehaztasunik ezaren, faltsutasunen edo datuak ez aipatzearen ondorioz azkentzen bada, ezin izango da prestazioa eskatu bi urteko epean.
Titularrak eskatu behar du. Etete-arrazoiak betetzen direla egiaztatzen denean berrabiaraziko zaio.
Ofizioz berrabiaraziko da etendura deklaratzen duen ebazpenak iraupen jakin bat ezartzen duenean.
DSBE jasotzeko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, eta lanerako eta prestakuntzarako prest egotea. Hala ere, DSBE kobratzen duten pertsonek Euskal Autonomia Erkidegotik irteteko eskubidea izango dute, gehienez 30 egunez, urte natural bakoitzaren barruan.
Lanbideri jakinarazi beharko zaizkio titularraren eta bizikidetza-unitateko kideen irteerak.
Komunikazio hori bi bidetatik egin dezakete:
• Web bidez.
Zita hartu beharko duzu zure bulegoan itzulerako egunerako eta, egun horretan zure bulegoa itxita badago, hurrengo egun baliodunerako.
• Aurrez aurre, "ERE-DBE-032 EAEko irteera-jakinarazpenaren formularioa" entregatuz erreferentziako bulegoan. Hitzordua emango zaio zure teknikariarekin itzulera-egunerako (egun horretan zure bulegoa itxita badago, hurrengo egun baliodunerako).
Prestazioaren ordainketa etetea partziala (bizikidetza-unitateari dagozkion osagarrietako bat etetea) edo erabatekoa (prestazio osoa etetea) izan daiteke.
Prestazioa jasotzeko eskubidea osorik etengo da honako kasu hauetan:
• bizikidetza-unitatea behar ekonomikoko egoeran ez dagoenean.
• titularrak edo bizikidetza-unitateko kideren batek ez baditu eskatu izan ditzaketen pentsio eta prestazio publiko guztiak.
• BU osoa EAEtik kanpo egon bada 30 egun baino gehiagoz eta 90 egun baino gutxiagoz.
• DSBEaren zenbatekoa ezin denean zehaztu interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.
Titularrari edo onuradunari dagokion banakako osagarria eten egingo da:
• titularra edo onuraduna EAEtik kanpo egon bada 30 egun baino gehiagoz eta 90 egun baino gutxiagoz.
• titularrak edo onuradunak izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu bateko aldi baterako plaza bat bete duenean, funts publikoekin finantzatuta.
• titularrak edo onuradunak honako betebehar hauetakoren bat bete ez badu:
Laguntzea, agertzea eta Lanbidek eskatutako dokumentazioa aurkeztea, eta jakinarazpenak eta komunikazioak jasoko direla bermatzea.
Egoeraren eta beharren hasierako balorazioan eta, hala badagokio, gizarte- eta lan-diagnostikoan laguntzea, eta ezartzen diren preskripzio teknikoekin arreta-planak sinatzea.
Gizarteratzeko Programa Integratua eta Pertsonala egiten laguntzea eta sinatzea, bai eta bertan jasotako konpromisoak eta betebeharrak betetzea ere.
Enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako prest egotea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa, enpleguaren aurreko zerbitzu gisa edo zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta hark abian jartzen dituen enplegagarritasuna hobetzeko estrategietan parte hartzea.
Bidegabe jasotako zenbatekoen zenbatekoa itzultzea.
Administrazioaren aurrean agertzea, horretarako eskatzen zaionean laguntzea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin ditzakeen kontrolak eta ikuskapenak egitea erraztea.
Prestaziorako eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea eragin dezaketen edo prestazioaren zenbatekoa eguneratzeko garrantzitsuak diren inguruabarrak epearen barruan jakinaraztea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
borondatezko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzea, eta
Lanbidek edo erakunde laguntzaile batek emandako enplegurako prestakuntza-ikastaro bat borondatez uztea, ikastaro horretara ez joatea edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proposatutako enplegurako hautaketa-prozesu batean ez parte hartzea.
DBE etenda egongo da ordainketa eteteko arrazoiak desagertzen ez diren bitartean, edo ezarritako etendura-epea betetzen denean. Etetearen arrazoiak eta iraupena etete-ebazpenean jakinarazten dira.
Etenaldiak iraupen finkoa izango du kasu hauetan:
• Hilabete, etendura ebazpena emateko unean zuzendu diren gertakari puntualengatik gertatu denean.
• Sei hilabete, titularrak edo onuradunetako batek:
• Ez laguntzea Gizarteratzeko Programa Integratua eta Pertsonala egiten edo ez sinatzea. Ez-betetzea sei hilabete baino gehiago luzatzen bada, prestaziorako eskubidea azkenduko da. – Gizarteratzeko Programa Integratua eta Pertsonala gizarteratze-zerbitzu parte-hartzailea da, eta alderdi sinatzaileek konpromisoak hartzen dituzte bazterketa-arriskua prebenitzeko edo, hala badagokio, bazterkeria-egoera leheneratzeko eta hartzaileak laneratzen eta gizarteratzen saiatzeko.
• Prestakuntza-ikastaro bat baztertzen badute, prestakuntza-ekintza batera borondatez joaten ez badira edo uzten badute, edo Lanbidek proposatutako enplegurako hautaketa-prozesu batera aurkezten ez badira. Hori guztia arrazoi justifikaturik gabe.
Arrazoi justifikatutzat joko da ez egitea gaixotasunagatik edo prestakuntza-jarduerak edo hautaketa-prozesuak honako eskakizun hauetakoren bat betetzen ez dutelako:
pertsonak adierazitako lehentasunekin bat etortzea edo, bestela, azken urtean garatutako lanbidearekin bat etortzea, Lanbideren enplegurako orientazio-zerbitzuak proposatutako prestakuntzarekin edo haren gaitasun fisikoekin eta prestakuntza-gaitasunekin duen korrelazioarekin.
Garraio publikoaren ordutegia bateragarria izatea prestazioaren titularraren edo onuradunaren bizilekutik prestakuntza-jarduerarenarekin edo hautaketa-prozesuarenarekin.
Prestakuntzaren edo hautaketa-prozesuaren garapena, erregelamendu bidez zehaztutako distantzia gainditzen ez duen erradio baten barruan.
Egunero garraio publikoan joan-etorrietan emandako denbora, ikastaroaren eguneko iraupenaren % 25 baino gehiagokoa ez den prestakuntzara joateko.
Garraio publikoko joan-etorrien hileko kostua ez da izango prestazioaren oinarrizko zenbatekoaren % 20 baino handiagoa, edo, ikastaroaren iraupena hilera iristen ez bada, egunen araberako oinarrizko zenbatekoaren kalkulutik ateratzen den hiletik gorakoa.
adiskidetzea, bizikidetza-unitatearen inguruabarrak kontuan hartuta, hamalau urtetik beherako pertsonak edo beren kargura desgaitasunen bat duten pertsonak edo beren kabuz baliatu ezin diren bigarren mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko senideak zaindu ahal izateko.
• Arrazoi justifikaturik gabe, lanaldi-murrizketa edo borondatezko eszedentzia hartu badute.
Arrazoi justifikatutzat jotzen da adina, desgaitasuna, istripua, ospitaleratzea edo gaixotasuna dela-eta senideak jaio edo zaintzea, seme-alabak (edo adopziorako edo familia-harrera iraunkorrerako zaintza-egoeran dauden pertsonak).
Lanbidek ofizioz ekingo dio prestazioa ordaintzeari, honako kasu hauetan:
• etendura gertatu bazen bizikidetza-unitatearen diru-sarrerek zegokion DSBEren gehieneko zenbatekoa gainditzen zutelako
• etenduraren iraupen jakin bat ezarri bazen
Bestela, prestazioa berriz hasteko eskatu beharko du erreferentziako bulegoan edo euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.
Berritzeen ordez bi urteko kontrol-prozedura erabili da; beraz, ez dut inolako ekintzarik egin behar.
• Titularraren heriotza.
• Prestazioari eusteko eskatutako baldintzaren bat behin betiko galtzea, edo prestazioa eskuratzeko eta mantentzeko baldintzak bete diren zehazteko ezintasuna, titularrari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.
• Titularraren eskubideari uko egitea.
• Salbuespenezko bizikidetza-unitatearen gehieneko iraupena igarotzea.
• Gizarteratzeko Programa Integratua eta Pertsonala sinatzeko betebeharra ez betetzea, edo programa hori egiten sei hilabetetik gora laguntzea.
• Programa integratuaren eta gizarteratzeko langileen ebazpena, hartzaileak uko egin diolako.
• Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo erakunde laguntzaile batek egindako enplegu-eskaintza bati uko egitea, lan-jarduera borondatez uztea eta lanpostutik borondatez baja ematea, hori justifikatzen duen arrazoirik ez badago.
• Hala zehazten duen zehapen-prozedura bat ebaztea.
• Erantzukizunpeko adierazpenen kontrolean atzemandako funtsezko zehaztasun ezak, faltsutasunak edo omisioak.
Badira zenbait zirkunstantzia lotura duten pertsonekin etxebizitza partekatzen badute, salbuespenezko bizikidetza-unitateak eratzea eragiten dutenak:
a) Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izatea.
b) Genero-indarkeriaren biktima izatea edo etxeko indarkeriaren biktima izatea.
c) Pentsiodunak izatea.
d) Banantze- edo dibortzio-izapideak hasi izana, edo bikoteen edo izatezko bikoteen erregistroaren inskripzioa ezerezteko eskatu izana.
e) Lehen semea edo alaba eduki edo adoptatu izana, adingabe bat modu iraunkorrean hartu izana edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen adinez nagusi bat hartu izana.
f) Ohiko etxebizitza utzi izana, errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpenaren ondorioz, gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz, hipoteka betearazteko prozeduraren ondorioz, etxebizitza bizigabe geratu delako edo etxebizitzaren irisgarritasun-arazoak behar bezala egiaztatuta daudelako.
g) Erregelamendu bidez zehazten direnak, ahultasun bereziko egoerekin, bazterkeriarekin edo ezinbesteko bizikidetzarekin lotuta egon beharko dutenak etxebizitza berean.
Salbuespenezko bizikidetza-unitateen iraupena ezin izango da hiru urtetik gorakoa izan, gertaera eragilearen datatik zenbatzen hasita, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Muga hori ez zaie aplikatuko pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateei.
Arrazoi batzuen ondorioz, ezingo dut laguntza berriro eskatu urtebetez (enplegu-eskaintzari uko egitea, gizarteratzeko programarik ez sinatzea...) edo bi urtez (zehaztasun ezak, faltsukeriak...). Beste kasu batzuetan, berriz eskatu ahal izango dut, edozein unetan.
• Lanbideren informazio-telefonora dei dezaket: 945 160 600.
• Dagokidan Lanbideren bulegora joan naiteke, informazioa emateko eta zer egin behar dudan argitzeko.
Dokumentazioa euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkez dezaket, identifikazio elektronikoko metodoren bat badut, edo Lanbideren web orriaren bidez.
Gaur egun, posible da dokumentazio guztia webgunearen bidez aurkeztea, prestazioaren titulartasuna aldatzeko eskaera izan ezik. Eskaera hau, araudian aurreikusitako egoeretan, aurrez aurre egin beharko da.