Salbuespen adierazpenari buruzko ohiko galderak
Kuota hori bete beharrean ordezko neurriak betetzeko eska dezake, desgaitasuna duten langileak kontratatzeko ezintasuna justifikatzen duten salbuespenezko kasuren batean egoteagatik (apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuaren 1. artikulua), hau da, salbuespen-egoeraren adierazpena eta desgaitasuna duten langileentzako plantillaren % 2 gorde beharrean beste neurri batzuk hartzeko eska dezake.
Enpresak egiaztatu beharko du ondoren azaltzen den salbuespenezko egoeraren batean dagoela eta horregatik ezin duela desgaitasuna duen langilerik kontratatu:
- Ez dago desgaitasuna duen inor lan horretarako enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik, edo, egon arren, enpresak egiaztatu du haietariko inori ez zaizkiola interesatzen eskaintza horretan eskainitako lan-baldintzak.
- Enpresak egiaztatu du badaudela arrazoi objektiboak bereziki zailtzen dutenak desgaitasuna duten langileak enpresako plantillan sartzea; teknikoak, antolamendukoak, ekonomikoak eta/edo produktiboak izan daitezke aipatu arrazoiak.
- Enpresak egiazta dezake desgaitasuna dutenentzako lan-eskaintza bat jarri duela, eta lanpostua ezin izan dela bete, nahiz eta egin beharreko biitartekotza-kudeaketak egin dituen haien eskakizunei erantzuteko. Enpresak enplegu-bulego edo enplegu-agentzia batean argitaratu behar izan du desgaitasuna dutenentzako enplegu-eskaintza, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenei zuzendua. Eskaintza enplegu-agentzia batean aurkeztu bada, eta desgaitasuna duten enplegu-eskatzailerik dagoen aztertu ondoren emaitza negatiboa bada, hala badagokio, enplegu-zerbitzu publiko eskudunari igorriko zaio azterketa hori, eta zerbitzu horrek, egokitzat jotzen diren egiaztapenak egin ondoren, horri buruzko ebazpena emango du. Enplegu-bulegoak ziurtagiri bat eman beharko du, non jasoko baita ez dagoela desgaitasuna duen enplegu-eskatzailerik tramitatutako enplegu-eskaintza betetzeko.
- Arrazoi teknikoak, antolamendukoak, ekonomikoak eta/edo produktiboak alegatzen baditu, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du, non azaldu beharko baitu zergatik ez duen desgaitasuna duen inor kontratatzerik. Desgaitasuna duten pertsonak enpresako plantillan sartzeko zailtasun bereziak dituela egiaztatu beharko du.
Desgaitasuna duten pertsonentzat plantillaren kuota bat gorde ordez, neurri hauek har ditzake:
- Merkataritzako KONTRATUA edo kontratu zibila sinatu dezake enplegu-zentro berezi batekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin. Lehengaiez, makinariaz, ekipamendu-ondasunez edo bestelako ondasunez hornitzea edo enpresaren jarduera arruntarekin zerikusirik ez duten zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak ematea izango da kontratuaren xedea.
- DOHAINTZA ETA BABESLETZA-EKINTZAK egin ditzake, onura publikoko fundazioentzat edo elkarteentzat, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko jarduerak garatzeko. Lanbide-heziketa, laneratze-ekintzak edo enplegua sortzea izango da, desgaitasuna dutenei zuzendua beti ere, aipatu fundazio edo elkarteen xede soziala..
- Laneko ENKLABE bat eratu dezake, enplegu-zentro berezi batekin dagokion kontratua sinatu ondoren.
- Kontratua enplegu-zentro berezi batekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin egin badu, kontratatu gabeko desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko, urteko IPREM adierazlea halako 3 ordaindu beharko du. Nola kalkulatzen den: 3 x IPREM x kontratatu gabeko langile 1 = 3 x 7.200 x 1 = 21.600 euro.
- Dohaintzen eta babesletza-ekintzak eginez gero, urteko IPREM adierazlea bider 1,5, kontratatu gabeko desgaitu bakoitzeko. Nola kalkulatzen den: 1,5 x IPREM x kontratatu gabeko langile 1 = 1,5 x 7.200 x 1 = 10.800 euro.
- LANEKO ENKLABE bat eratu badu, enplegu-zentro berezi batekin dagokion kontratua sinatu ondoren, urteko IPREM adierazlearen halako 3, kontratatu gabeko desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko. Nola kalkulatzen den: 3 x IPREM x kontratatu gabeko langile 1 = 3 x 7.200 x 1 = 21.600 euro. Lan-enklabeak gutxienez 5 langile izan behar ditu, 5 x 21.600 = 108.000 euro.
Lan-merkatu arrunteko enpresa baten (enpresa laguntzailea) eta enplegu-zentro berezi baten arteko kontratua da, enpresaren jarduerarekin lotura zuzena duten obrak edo zerbitzuak egiteko; kontratu hori gauzatzeko, enpresa laguntzailearen lantokira lekualdatzen da enplegu-zentro berezi bateko langileen talde bat (desgaitasuna dutenak), aldi baterako.
Desgaitasuna duten bost langilek, gutxienez, osatu beharko dute enklabea, baldin eta enpresa laguntzaileak 50 langile edo gehiago baditu, eta gutxienez 3k, enpresak 50 langile baino gutxiago badauka.
Enklabeak hiru hilabetez iraungo du, gutxienez, eta hiru urtez, gehienez. Halere, hiru hilabeteko epeetan luzatu ahal izango da, gutxienez, arestian adierazitako gehienezko iraupenera iritsi arte.
Lanbideren webgunearen bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez. Digitalki identifikatu beharko da, IZENPE txartelarekin, BAKQrekin, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Errege Etxeak emandako ordezkariaren ziurtagiriarekin edo baimendutako beste edozein ziurtagirirekin.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu behar du, haren webgunearen bidez.
Eskabidea aurkeztu aurreko hamabi hilabeteak. Adibidez, eskaera 2021eko azaroaren 17an aurkeztu badu, plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko erreferentzia-aldia 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartekoa izango da.
Ikus galdera berari emandako erantzuna, "Urteko komunikazioari buruzko ohiko galderak" izeneko atalean.
Ikus galdera berari emandako erantzuna, "Urteko komunikazioari buruzko ohiko galderak" izeneko atalean.
Plantillaren batez bestekoa kalkulatu ondoren, apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, % 2ko ehunekoa aplikatu behar zaio, enpresak desgaitasuna duten zenbat langile kontratatu beharko lituzkeen jakiteko (aipatu errege-dekretuaren bidez, desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota salbuespenez ordezko neurriak betetzeko modua arautzen da).
Plantillaren batez bestekoaren % 2 kalkulatzerakoan zenbaki dezimal bat emanez gero, beherantz biribildu behar da. Adibidez, plantillaren % 2 kalkulatzerakoan, 3,32 edo 3,81 ematen badu, kasu bietan, desgaitasuna duten 3 langile kontratatu beharko litzateke.
Bai, salbuespen-adierazpena eta desgaitasuna duten langileen erreserba-kuota aplikatu ordez beste neurri batzuk hartzeko eskatzeko inprimaki elektronikoa betetzean, enpresak kontratatuta dituen langileen desgaitasun-ziurtagiriak erantsi behar ditu, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena ere bai.
Erreserba-kuotarako zenbatzen dira kontratatutako langileak (desgaitasuna dutenak). Horrenbestez, pertsona horiek ados egonez gero enpresan desgaitasuna duen langile gisa agertzearekin, hori horrela dela egiaztatu beharko dute desgaitasun-ziurtagiria edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak onartutako ezintasun iraunkor osoaren, absolutuaren edo baliaezintasun handiaren ebazpena aurkeztuz.
Segun eta desgaitasuna duten zenbat langile ordeztu behar diren. Salbuespena pertsona bakar bat ordezteko eskatzen bada, zer neurri hartu nahi den aukeratu behar da: kontratu bat enplegu-zerbitzu bereziarekin edo langile autonomo batekin; dohaintza fundazio edo elkarte bati; edo lan-enklabeko kontratua; ezin dira neurriak nahastu.
Desgaitasuna duten bi langile edo gehiago ordezten badira, zenbait neurri eskain daitezke. Adibidez, bi langile ordezteko salbuespena eskatzen bada, enplegu-zerbitzu berezi batekin kontratu bat eskain daiteke, bai eta fundazio edo elkarte batentzako dohaintza bat ere.
Behin salbuespen-adierazpena emanda, hiru urteko indarraldia izango du, salbuespen-adierazpenaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Hiru hilabeteko epean, salbuespen-adierazpenaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Salbuespen-adierazpena ordezko neurriak hartu aurretik egin behar da.
Ordezko neurria fundazio edo elkarte bati dohaintza bat egitea bada, hiru hilabeteko epe berean aurkeztu beharko da dohaintza-akordioa.
Ordezko neurria ordaindu izana urtero justifikatu behar da, ebazpena jakinaraztean zehaztutako epeen barruan. Hau da, erreferentzia-epea jakinarazten den egunaren biharamunean hasten da zenbatzen.
Adibidez, baldin eta 2021eko azaroaren 17an jakinarazi baziguten salbuespen-ebazpena, eta 2021eko azaroaren 18an sartu bazen indarrean, hiru urtez 2024ko azaroaren 17ra arte; urtero justifikatu beharko da ordezko neurriak ordaindu izana, honako aldi hauetan:
- Lehen urtekoa: 2021eko azaroaren 18tik 2022ko azaroaren 17ra
- Bigarren urtekoa: 2022ko azaroaren 18tik 2023ko azaroaren 17ra
- Hirugarren urtekoa: 2023ko azaroaren 18tik 2024ko azaroaren 17ra
Kontratu zibilak edo merkataritza-kontratuak eginez gero, enplegu-zentro bereziek ziurtagiriak egin behar dituzte, enpresak urte bakoitzari dagokion aldian fakturatutako eta ordaindutako zenbatekoa jasotzen dutenak.
Gauza bera egin behar da autonomo dabilen eta desgaitasuna duen langile batekin kontatua eginez gero edo lan-enklabea ezarriz gero.
Dohaintzak eginez gero, banku-transferentziaren frogagiria aurkeztu behar da, edo fundazioak edo elkarteak emandako ziurtagiria, urteko dohaintza ordaindu dela egiaztatzen duena.
- 2021. urtea baino lehenagoko espedienteen kasuan, ziurtagiriak Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektronikoaren bidez igo behar dira, Lanbideren webgunean ("Salbuespena eta ordezko neurriak" izapidetzeari dagokion atalean) eskuragarri dagoen Urteko Memoriaren formularioarekin batera.
- 2021eko eta hurrengo urteetako espedienteen kasuan, NIRE KARPETAren bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
- Nolanahi ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegu-zentro bereziek igorritako fakturak egiaztatu ahalko ditu.
Desgaitasuna duten pertsonak kontratatu beharrean ordezko neurriak aplikatzeko baimena berrikusteko eska daiteke. Plantillaren funtsezko aldaketak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, enpresak baimena berrikusteko eskatzen badu, enplegu-zerbitzu publikoak tramitatzen badu baimen hori eta haren zenbatekoak aldatzen baditu, ebazpen berriaren data arte aurrekoa aplikatu beharko da, abian den urtetik igarotako denboraren proportzioan. Hori guztia desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen erreserba-kuotaren arloko Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren jarduerei buruzko 98/2016 irizpide teknikoak ezarritakoari jarraikiz.